153. ALDIZKARIA - 2015eko abuztuaren 7a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

BURLATA

Aldaketa 21. eta 16. ordenantza fiskaletan eta 1. arauan
Hasierako onespena

Burlatako Udalak, 2015eko uztailaren 30ean egin osoko bilkuran, hasiera batean onetsi zuen honako hauen aldaketa: 21. ordenantza fiskala, Tokiko jabari publikoko zoru, hegalkin eta zorupearen erabilera pribatibo edo aprobetxamendu bereziaren tasak arautzen dituena; 16. ordenantza fiskala, Udalaren lokalak erabiltzeko tasa arautzen duena; 1. araua, Udalaren altzariak eta tresnak erabiltzeko prezio publikoak arautzen dituena.

Nafarroako Toki Administrazioari buruzko uztailaren 2ko 6/1990 Foru Legearen 325.1 artikuluan xedatuari jarraikiz, onetsitako aldaketa jendaurrean egonen da hogeita hamar egun baliodunean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita, interesdunek espedientea aztertu eta erreklamazio, kexa edo oharrak aurkez ditzaten.

Jendaurreko epean inork ez badu alegaziorik aurkezten, aldaketak behin betiko onetsirik geldituko dira, eta testua osorik emanen da argitara Nafarroako Aldizkari Ofizialean.

Burlatan, 2015eko uztailaren 31n.–Alkatea, José María Noval Galarraga.

Iragarkiaren kodea: L1511111