2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA
2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK
BERBINTZANA
1/2015 aldaketa aurrekontuan. Behin betiko onespena
2015eko otsailaren 19ko osoko bilkuran hasiera batean onetsi zen aurrekontuan 1/2015 aldaketa egiteko erabakia, eta 2015eko 66. Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu zen, apirilaren 8an, eta haren akats zuzenketa, berriz, 2015eko 117. Nafarroako Aldizkari Ofizialean, ekainaren 18an. Jendaurreko epean inork alegaziorik aurkeztu ez duenez, aurrekontuan egin aldaketa hori behin betiko onetsi eta argitara ematen da, behar diren ondorioak izan ditzan; hori guztia, Nafarroako Toki Ogasunei buruzko martxoaren 10eko 2/1995 Foru Legea aurrekontuen eta gastu publikoaren alorretan garatzen duen irailaren 21eko 270/1998 Foru Dekretuaren 33. artikuluan xedatuari jarraikiz.
1/2015 ALDAKETA AURREKONTUAN
Gastuak
| HASIERAKOA | BEHIN BETIKOA | GUZTIRA |
581.690 | Baso-berritzea | 0 | 3.751 | |
581.141 | Lansariak | | 1400 | |
581.160 | Gizarte Segurantza | | 520 | |
581.226.05 | Aholkularitza fiskala | | 329 | |
| | | | 6.000 |
Diru-sarrerak
| | HASIERAKOA | BEHEITITUA | GELDITZEN DENA |
87000 | Gastu orokorretarako diruzaintzako gerakina | 259.192,77 | 3.000 | 256.192,77 |
755.01 | Mendietako diru-laguntza | | 3.000 | |
Berbintzanan, 2015eko uztailaren 1ean.–Alkatea, José Hilario Chocarro Martín.
Iragarkiaren kodea: L1510891