2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA
2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK
ANTSOAIN
Udalkideen ordainsariak eta bilkura-sariak
Antsoaingo Udalak, 2015eko uztailaren 1ean egin osoko bilkuran, erabaki hau hartu zuen:
“Toki Entitateen Antolaketaren, Funtzionamenduaren eta Araubide Juridikoaren gaineko Erregelamenduaren 13. artikuluan xedatutakoari jarraituz, hura azaroaren 28ko 2568/1986 EDren bidez onetsia baita.
Kontu-hartzailetzak nahikoa kreditu badela dioenez, eta alkate udalburuak proposatuta, honako hau
ERABAKI DA:
1. Alkatearen karguan dedikazio partzialean aritzeagatiko ordainsaria:
Alkateak dedikazio partzialean burutuko du bere erantzukizuna, urtean 27.992,07 euroko ordainsari gordina duela. 14 soldatatan jasoko du, Gizarte Segurantzaren kotizazioak eta PFEZko erregelamenduzko atxikipenak aldez aurretik kenduta. Orobat, Udalak kotizatuko du Gizarte Segurantzan enpresari dagokion kuota, ondorioak 2015eko ekainaren 15ean sortuta.
2. Gainerako udalkideendako ez da aldatu osoko bilkuretara, Tokiko Gobernu Batzarraren bilkuretara, informazio batzordeetara eta Kontuen batzorde berezira joateagatiko ordaina. Horrenbestez, egungo bilkura-sariei eutsiko zaie, horri buruzko beste erabaki bat onetsi arte.
3. Erabaki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean eta Udalaren iragarki oholean argitaratzea.”
Argitara ematen da, Toki Araubidearen Oinarriak arautzen dituen apirilaren 2ko 7/1985 Legearen 75.5 artikuluan ezarritakoari jarraituz.
Antsoainen, 2015eko uztailaren 22an.–Alkatea, Ander Andoni Oroz Casimiro.
Iragarkiaren kodea: L1510655