2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA
2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK
ANTSOAIN
Eskumenak Tokiko Gobernu Batzarraren esku uztea
Antsoaingo Udaleko alkate udalburuak ondoko ebazpena eman zuen 2015eko ekainaren 30ean. Hona haren testu osoa:
"Toki Entitateen Antolaketaren, Funtzionamenduaren eta Araubide Juridikoaren gaineko Erregelamenduaren 43. artikuluak baimena ematen dio alkateari bere eskudantziak Tokiko Gobernu Batzarraren esku uzteko, Toki Araubidearen Oinarriak arautzen dituen apirilaren 2ko 7/1985 Legearen 21.3 artikuluan ezarritako mugekin.
Horrenbertzez,
EBATZI DUT:
Lehendabizikoa.–Alkatetzaren eskudantzia hauek Tokiko Gobernu Batzarraren esku uztea:
a) Onetsitako aurrekontuaren arabera bideratzea kudeaketa ekonomikoa, eta gastuak nire eskumenaren mugen barrenean xedatzea.
b) Lan eskaintza publikoa onestea, baita langileak hautatzeko proben oinarriak ere.
c) Planeamendu orokorra garatzeko tresnen onespenak, Osoko Bilkurari ez dagozkionean, baita hirigintzaren kudeaketarako eta urbanizazio proiektuetako tresnena ere.
d) Kontratazioak eta emakidak, Sektore Publikoko Kontratuei buruzko urriaren 30eko 30/2007 Legearen bigarren xedapen gehigarrian ezarritako mugen barnean.
e) Obren proiektuak eta zerbitzuak onestea, haien kontratazioa edo kontzesioa nire eskumena denean eta aurrekontuan sartuta badaude.
f) Lizentziak ematea, Nafarroako Toki Administrazioari buruzko uztailaren 2ko 6/1990 Foru Legearen 319. artikuluan ezarritakoari jarraituz.
Bigarrena.–Dekretu hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzea eta haren berri ematea Osoko Bilkurari, horrek egiten duen hurrengo bilkuran.”
Argitara ematen da, orok jakin dezan.
Antsoainen, 2015eko uztailaren 22an.–Alkate udalburua, Ander Andoni Oroz Casimiro.
Iragarkiaren kodea: L1510654