2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA
2.1. OPOSIZIOAK ETA LEHIAKETAK. LAN PUBLIKOAREN ESKAINTZA
FITERO
Deialdia, zerbitzu anitzetako enplegatu izateko lanpostu bat oposizio bidez eta lan-kontratudun finko gisa betetzeko
OINARRIAK
1. oinarria.–Arau orokorrak.
1.1. Fiteroko Udaleko zerbitzu anitzetako enplegatu izateko lanpostu bat, oposizio bidez eta lan-kontratudun finko gisa, betetzea du xede deialdi honek, Administrazio Publikoetan sartzeko Erregelamenduari jarraikiz.
Probak gainditu ondotik, lanposturik gabe gelditzen diren izangaiei aldi baterako kontratua egiten ahalko zaie, indarra duen araudian aurreikusitako kasuetan.
1.2. Hautapen probak 6. oinarrian azaltzen dira.
1.3. Lanaldia osoa izanen da eta zerbitzuaren beharren arabera egokituko da, eta hura noiznahi aldatzen ahalko dute administrazioko erakunde eskudunek.
1.4. Lanpostua D multzoko ordainsariez eta Fiteroko Udaleko plantilla organikoan ezarritako ordainsari osagarriez horniturik dago.
1.5. Hauek dira eginkizunak:
a) Mandatari bati dagozkion zerbitzuak.
b) Bando ofizialak eta pregoi partikularrak aditzera ematea.
c) Udalaren hiri zerbitzuen mantentze eta zaintza lanak.
d) Udalaren eraikin eta instalazioen garbiketa eta mantentze lana.
e) Igeltserotza eta konponketa lanak.
f) Lorategietako mantentze lanak.
g) Karrika eta plazak ureztatzea.
h) Udaleko obretan ari diren administrazioko langileen koordinazioa.
i) Udalerriaren zaintza, trafikoaren antolamenduari, aparkatzeari, obra lizentziei, eremu publikoaren okupazioari eta abarri dagokienez.
j) Udalaren ibilgailuak gidatu edo erabiltzea.
k) Udalak manatzen dizkion bertze guztiak, dagokion kategoriaren barnean sartzen badira, betiere.
2. oinarria.–Izangaiek bete beharreko baldintzak.
2.1. Lanpostu horretara lehiatzen direnek honako baldintza hauek bete beharko dituzte eskabideak aurkezteko epea amaitzen den egunean:
a) Adinez nagusia izatea eta nazionalitate espainiarra edo bertze edozein estatutakoa izatea, abenduaren 29ko 27/1994 Foru Legeak bere 1. artikuluan ezartzen duenari lotuz eta bertan ezartzen diren baldintzetan.
b) Eskola Graduatuaren titulua, Lanbide Heziketako 1. mailako titulua edo baliokideren bat izatea.
c) Bete behar dituen eginkizunetan aritzeko adinako gaitasun fisiko eta psikikoa izatea.
d) Eginkizun publikoak betetzeko ezgaitua edo gabetua ez izatea, eta inongo administrazio publikoren zerbitzutik bereizia ez izatea.
e) B-1 gidabaimena izatea.
2.2. Aipatu betebeharrok deialdi honen 8. oinarrian ezartzen diren epean eta maneran frogatu beharko dituzte izangaiek, eta eskabideak aurkezteko epea bururatzen den egunean bete beharko dituzte.
3. oinarria.–Eskabideak.
3.1. Eskabideak Fiteroko Udalaren Erregistro Orokorrean (San Raimundo pasealekua, 11) aurkeztuko dira, deialdi hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu ondoko hogeita hamar egun naturalen barrenean.
3.2. Eskabidearekin batera, nortasun agiri nazionalaren fotokopia konpultsatua aurkeztuko da, baita azterketa eskubideen truke Udal Diruzaintzan 30 euro ordaindu izanaren gordekina ere.
4. oinarria.–Izangaien onarpena.
4.1. Eskabideak aurkezteko epea burututakoan, alkateak ebazpena emanen du izangai onartu eta baztertuen behin-behineko zerrenda onesteko, eta Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzeko aginduko du.
4.2. Izangai baztertuek hamar egun balioduneko epea izanen dute, Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzen denetik, erreklamazioak aurkezteko eta, akats formalik bada, haiek zuzentzeko.
4.3. Erreklamazioetarako epea burututakoan eta horiek ebatzitakoan, alkateak ebazpena emanen du onartu eta baztertuen behin betiko zerrenda onesteko, eta Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzeko aginduko du.
5. oinarria.–Epaimahaia.
5.1. Epaimahaiak kide hauek izanen ditu:
Mahaiburua: Juan José Fernández Sainz. Fiteroko Udaleko Barne Batzordeko burua.
Ordezkoa: titularrak izendatzen duena.
Lehen mahaikidea: Eva Calleja Sanz. Fiteroko Udaleko Barne Batzordeko zinegotzia.
Ordezkoa: titularrak izendatzen duena.
Bigarren mahaikidea: langileen ordezkaritzak hautatuko du.
Ordezkoa: titularrak izendatzen duena.
Hirugarren mahaikidea: Begoña Urdiain Diaz. Nafarroako Enplegu Zerbitzuko teknikaria.
Ordezkoa: titularrak izendatzen duena.
Batzordekide idazkaria: Jesus Lacarra Lopez. Fiteroko Udaleko idazkaria.
Ordezkoa: titularrak izendatzen duena.
5.2. Epaimahaia ezin izanen da eratu, ezta jardun ere, kideen gehiengo osoa gutxienez bildu gabe.
5.3. Epaimahaiak gehiengoz erabakiko ditu deialdiaren oinarriak ulertu eta aplikatzeko moduaz sor daitezkeen afera guztiak.
6. oinarria.–Oposizioaren nondik norakoa.
6.1. Administrazioan sartzeko Erregelamenduaren 16.J) artikuluari jarraikiz, deialdia argitaratzen den egunetik bi hilabeteren buruan hasiko da, gutxienez ere, oposizioa.
Onartu eta baztertuen behin betiko zerrenda onesteko ebazpenean berean jakinaraziko da probak zein toki, egun eta ordutan hasiko diren.
Ondoren, epaimahaiak erregelamenduzko moduan emanen ditu aditzera hurrengo probei buruzko iragarkiak.
6.2. Oposizioak ariketa hauek izanen ditu:
A.–Lehen ariketa. Informatika: epaimahaiak zehaztu beharreko proba teoriko edo praktikoak eginen dira, edo bietarik, izangaiek oinarrizko programetan (Excel, Word, posta elektronikoa etab.) erabiltzaile gisa duten ezagutza maila neurtzeko. Probaren balioa, 10 puntu.
B.–Bigarren ariketa. Ortografia. Epaimahaiak hautatzen duen proba izanen da, izangaiek zuzentasun ortografikorako duten gaitasuna neurtzeko. Probaren balioa, 5 puntu.
C.–Hirugarren ariketa. Idatziz erantzun beharko dira Fiteroren gaineko ezagupenei buruzko galderak, haren mugapeko alderdi, karrika eta abarri loturik. Probaren balioa, 20 puntu.
D.–Laugarren ariketa. Egin beharreko lanarekin zerikusia izanen duten proba praktikoak:
–Elektrizitatea: 15 puntu.
–Iturgintza: 15 puntu.
–Soldadura: 10 puntu
–Igeltserotza: 5 puntu.
E.–Borzgarren ariketa: test psikoteknikoak egitea, lanpostuarekiko egokitzapenaz. Probaren balioa, 10 puntu.
F.–Seigarren eta azken ariketa: buruz buruzko elkarrizketa epaimahaikoekin. Probaren balioa, 10 puntu.
Ariketa bakoitzerako deialdi bakarra eginen da eta izangaiek nortasun agiri nazionala aldean dutela agertu beharko dute. Agertzen ez diren izangaiak bazterturik geldituko dira.
Oposizioaren azken kalifikazioa izangaiak lortutako puntuazioak batuta lortuko da.
7. oinarria.–Probak gainditu dituztenen zerrenda eta epaimahaiaren proposamenak.
Azken ariketaren kalifikazioa bukatuta, epaimahaiak puntu gehien lortu duen izangaia izendatzeko proposamena eginen dio alkateari. Udalaren iragarki oholean eta Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu beharko da proposamen hori.
8. oinarria.–Agirien aurkezpena.
8.1. Proposatutako izangaiak, proposamena Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitara eman eta hogeita hamar egun naturaleko epean, udal bulegoetan ondoko agiriok aurkeztu beharko ditu:
a) Nortasun Agiri Nazionalaren fotokopia (Herriko Etxeko bulegoetara eramanen den jatorrizkoarekin konpultsatu beharrekoa), edo jaiotze aktaren ziurtagiria.
b) Eskola Ziurtagiriaren edo Lehen Ikasketen Ziurtagiriaren kopia kautotua edo fotokopia (Herriko Etxeko bulegoetara eramanen den jatorrizkoarekin konpultsatu beharrekoa), edo hura eskuratzeko eskubideak ordaindu izanaren gordekina.
c) B1 mailako gidabaimenaren kopia kautotua edo fotokopia (Herriko Etxeko bulegoetara eramanen den jatorrizkoarekin egiaztatu beharrekoa).
d) Osasun ziurtagiria, karguaren eginkizunetan aritzeko galarazten dion eritasunik edo akats fisikorik nahiz psikikorik ez duela erakusten duena.
e) Eginkizun publikoetarako ezgaitua edo gabetua ez izatearen, eta inongo administrazio publikoren zerbitzutik berezia ez izanaren zinpeko aitorpena.
f) Nafarroako Foru Araubidea errespetatu, Konstituzioari eta legeei men egin eta karguaren eginkizunak zintzo beteko dituela zin egin edo hitz ematea.
8.2. Epearen barrenean interesdunak agiri horiek aurkezten ez baditu, ezinbertzean eta aski justifikatutako kasuetan salbu, ezin izanen da izendatu eta dagozkion eskubideak galduko ditu. Horrela gertatuz gero, gainditu dutenen puntuazioen zerrendan ondotik heldu diren izangaiei luzatuko zaie, hurrenez hurren, izendapen proposamena.
9. oinarria.–Izendapena eta jabetza hartzea.
9.1. Alkateak, ebazpen baten bidez, izangai proposatua izendatuko du, denboraz eta moduz betebeharrak bete baditu. Izendapena Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratuko da.
9.2. Izangai izendatuak, izendapena jakinarazi eta ondoko hilabetean hartu beharko du lanpostuaren jabetza. Aipatu epean, eta ezinbertzeko kasuetan izan ezik, jabetza hartzen ez badu, eskubide guztiak galduko ditu. Halakorik gertatuz gero, aurreko oinarrian ezarritakoari jarraituko zaio.
10. oinarria.–Errekurtsoak.
Deialdi honen kontra, baita bere oinarri eta egintzen kontra ere, hauetako errekurtso bat para daiteke:
a) Berraztertzeko errekurtsoa, hautara, egintza agindu edo erabakia hartu duen organoari berari zuzendua, hilabeteko epean, egintza edo erabakia jakinarazi edo argitaratu eta biharamunetik hasita.
b) Gora jotzeko errekurtsoa, Nafarroako Administrazio Auzitegiari zuzendua, hilabeteko epean, erabakia edo egintza jakinarazi edo argitaratzen denetik hasita.
c) Administrazioarekiko auzi-errekurtsoa, Nafarroako administrazioarekiko auzien jurisdikzioko organo eskudunari zuzendua, bi hilabeteko epean, errekurritutako egintza edo erabakia argitaratu edo jakinarazi eta biharamunetik hasita.
Fiteron, 2015eko uztailaren 22an.–Alkatea, Raimundo Aguirre Yanguas.
I. ERANSKINA
Eskabide eredua
Izena: .............., adinez nagusia, Nortasun Agiri Nazionalaren zenbakia: .......... bizitokia: ............................. karrika: ............................ zenbakia: .............. posta kodea: ............. telefonoa: .........
Zure aitzinera agertu eta adierazten dut:
Zerbitzu anitzetako enplegatu izateko lanpostu bat, oposizio bidez eta lan-kontratu finkoarekin, betetzeko deialdian, .........(e)ko .... zenbakiko Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu zen hartan, onartua izatea eskatzen dudala.
Karguan aritzea eragozten didan eritasun edo akats fisikorik ez dudala.
Ez dudala indarra duten xedapenetan ezarritako ezintasunetarik batere.
Ez naizela baztertua izan ezein Administrazio Publikoren zerbitzutik eta ez nagoela eginkizun publikoetan aritzeko desgaitua.
Badudala deialdian eskatzen den titulazioa.
Deialdiko oinarriak onartzen ditudala eta men egiten diedala.
Horiek horrela,
Honako hau eskatzen du:
Eskabidea tenorez eta moduz aurkeztutzat harturik, deialdiaren probetan onartua izatea.
(Data eta eskatzailearen sinadura)
Iragarkiaren kodea: L1510622