1. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA
1.7. BESTELAKOAK
335/2015 EBAZPENA, uztailaren 21ekoa, Hezkuntzaren, Lanbide Heziketaren eta Unibertsitateen zuzendari nagusiak emana, baimena ematen duena Nafarroako Foru Komunitatean 2015-2016 ikasturtean irabazi asmorik gabeko erakundeetan Oinarrizko Lanbide Heziketako zikloak ezartzeko, bai eta ikastetxe pribatu itunduetan eta irabazi asmorik gabeko erakundeetan Lanbide Lantegiak ere.
Hezkuntzaren kalitatea hobetzeko abenduaren 9ko 8/2013 Lege Organikoak ezarpeneko egutegia ezartzen du azken xedapenetako bosgarrenean. Bestetik, 4. idatz-zatian, xedatzen du Oinarrizko Lanbide Heziketako zikloek pixkana-pixkana ordeztuko dituztela hasierako lanbide kualifikazioko programak. Oinarrizko Lanbide Heziketako zikloen lehenbiziko ikasmaila 2014-2015 ikasturtean jarriko da martxan.
Otsailaren 28ko 127/2014 Errege Dekretuak Hezkuntza sistemako Lanbide Heziketako irakaskuntzen Oinarrizko Lanbide Heziketako berariazko alderdiak arautzen ditu, hamalau oinarrizko lanbide titulu onesten, eta haien oinarrizko curriculumak finkatzen. Arau hau oinarrizko arau-erreferentzia bihurtu da Oinarrizko Lanbide Heziketako zikloen funtsezko aspektuetarako.
Nafarroako Oinarrizko Lanbide Heziketa Hezkuntzako kontseilariak maiatzaren 22an emandako 53/2015 Foru Aginduaren bidez arautu, onetsi eta garatu da. 5. artikuluak Oinarrizko Lanbide Heziketako B modalitatea ezartzen du, eta ematen du aditzera modalitate hori, lehentasunez, eskolatze konpartitua duten entitate publikoetan edo irabazi asmorik gabeko pribatuetan, instituzioetan edo elkarteetan emanen dela, betiere Hezkuntza Departamentuak baimena eman ondoren.
Otsailaren 28ko 127/2014 Errege Dekretuaren laugarren xedapen gehigarriak dioenez, lanbide heziketako beste prestakuntza programa batzuk egonen dira hezkuntza premia bereziak dituzten ikasleentzat. Lanbide heziketako programa hauek “Lanbide lantegiak” izenarekin garatzen dira Nafarroako Foru Komunitatean, eta ikasturte bat irauten dute.
Oinarrizko Lanbide Heziketako zikloen B modalitatearen plangintza eginik 2015-2016 ikasturterako, Lanbide Heziketaren Zerbitzuko zuzendariak aldeko txostena egin du B modalitateko Oinarrizko Lanbide Heziketako ziklo horiek eta Lanbide lantegi horiek 2015-2016 ikasturtean ezartzea baimentzen duen ebazpena eman dadin.
Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioari buruzko abenduaren 3ko 15/2004 Foru Legearen 22.1 d) artikuluak ematen dizkidan ahalmenak erabiliz,
EBATZI DUT:
1. Ebazpen honen eranskinean ageri diren ikastetxe pribatu itunduei eta irabazi asmorik gabeko erakundeei baimena ematea eranskinetan azaltzen diren Oinarrizko Lanbide Heziketako eta Lanbide Lantegietako zikloak emateko 2015-2016 ikasturtean.
2. Era berean, ebazpen honen eranskinean ageri da zein ikastetxe bateraturi edo Bigarren Hezkuntzako instituturi atxikiko zaizkion irabazi asmorik gabeko erakundeak eta itunpeko ikastetxeak.
3. Ebazpen hau eta eranskina Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzea.
4. Ebazpen hau eta eranskina honako hauei igortzea: Lanbide Heziketaren Zerbitzura, Antolamenduaren eta Aukera Berdintasunaren Zerbitzura, Hezkuntzako Ikuskapen Zerbitzura, Baliabide Ekonomikoen Zerbitzura, Lanbide Heziketaren Plangintza, Antolamendu eta Garapenerako Atalera, Ikasketak Antolatzeko Atalera, Ikastetxeen, haien Finantzaketaren eta Ikasketetarako Laguntzen Atalera eta ikastetxe eta erakunde ukituetara.
Iruñean, 2015eko uztailaren 21ean.–Hezkuntzaren, Lanbide Heziketaren eta Unibertsitateen zuzendari nagusia, Iñigo Huarte Huarte.
ERANSKINA Oinarrizko Lanbide Heziketako zikloak Irabazi-asmorik gabeko erakundeak |
ERAKUNDE BAIMENDUAK | OINARRIZKO LANBIDE ZIKLOA | MODALITATEA | IKASMAILA | Un. | IRAUPENA (Erreferentzia) | ATXIKIPEN ZENTRO PUBLIKOAK |
“Haritz Berri’’ baserri-eskola - Ilundain | Nekazaritzako lorezaintza eta landare-konposizioak | B | 1.a | 1 | 2.000 h | “Huarte” BHI - Uharte |
- | 2.a | 1 |
Eraikinak zaharberritze eta mantentzea | B | 1.a | 1 | 2.000 h |
- | 2.a | 1 |
‘’Centro Puente’’ - Gares | Sukaldaritza eta jatetxeak | B | 1.a | 1 | 2.000 h | Lizarrako Politeknikoa IB |
- | 2.a | 1 |
‘’El Castillo’’ lantegi-eskola - Tutera | Zurgintza eta altzarigintza | B | 1.a | 1 | 2.000 h | “Valle del Ebro” BHI - Tutera |
| 2.a | 1 |
‘’Lantxotegi’’ lantegi-eskola - Berriozar | Nekazaritzako lorezaintza eta landare-konposizioak | B | 1.a | 1 | 2.000 h | “Huarte” BHI - Uharte |
- | 2.a | 0 |
‘’Etxabakoitz’’ lantegi-eskola - Iruña | Ile-apainketa eta estetika | B | 1.a | 1 | 2.000 h | “Huarte” BHI - Uharte |
- | 2.a | 0 |
Lanbide lantegiak Ikastetxe itunduak |
IKASTETXE BAIMENDUAK | LANBIDE LANTEGIA | IKASMAILA | Un. | IRAUPENA (Erreferentzia) |
“Carlos III IT” LHIP - Iruña | Bulegoko laguntzailea | 1.a | 1 | 1.000 h |
Fundación Laboral de la Construcción - Uharte | Eraikinen mantentze-lanetako laguntzailea | 1.a | 1 | 1.000 h |
Irabazi-asmorik gabeko erakundeak |
IKASTETXE BAIMENDUAK | OINARRIZKO LANBIDE ZIKLOA | IKASMAILA | Un. | IRAUPENA (Erreferentzia) | ATXIKIPEN ZENTRO PUBLIKOAK |
“Haritz Berri’’ baserri-eskola - Ilundain | Zurgintzako laguntzailea | 1.a | 1 | 1.000 h | “Huarte” BHI - Uharte |
“Elkarte” Fundazioa - Iruña | Fabrikazio mekanikoko laguntzailea | 1.a | 1 | 1.000 h | “Huarte” BHI - Uharte |
‘’El Castillo’’ lantegi-eskola - Tutera | Sukaldaritzako laguntzailea | 1.a | 1 | 1.000 h | “Valle del Ebro” BHI - Tutera |
Iturgintzako laguntzailea | 1.a | 1 |
‘’Lantxotegi’’ lantegi-eskola - Berriozar | Eraikinen mantentze-lanetako laguntzailea | 1.a | 1 | 1.000 h | “Huarte” BHI - Uharte |
‘’Etxabakoitz’’ lantegi-eskola - Iruña | Zurgintzako laguntzailea | 1.a | 1 | 1.000 h | “Huarte” BHI - Uharte |
Etxebizitzetako instalazio elektrikoetako laguntzailea | 1.a | 1 |
F1510615 |
Iragarkiaren kodea: F1510615