153. ALDIZKARIA - 2015eko abuztuaren 7a

1. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

1.2. AGINTARIAK ETA LANGILEAK

1.2.2. Oposizioak eta lehiaketak. Lan publikoaren eskaintza

1158/2015 EBAZPENA, 2015eko uztailaren 20koa, Nafarroako Unibertsitate Publikoko Ekonomia, Plangintza eta Irakasleen Gaietarako errektoreordeak emana. Haren bidez ikertzaileen lan kontratazioa egiteko hautaprobetarako deia egiten da, europar proiektu hau garatzeko: HoNESt “History of Nuclear Energy and Society”.

M.ª Mar Rubio Varas andreak, Unibertsitateko irakasle titularrak, Nafarroako Unibertsitate Publikoko Ekonomia Sailari atxikiak eta HoNESt “History of Nuclear Energy and Society” europar proiektuaren arduradunak, proiektuko laguntzaile gisa, proiektu hori garatzeko ikertzaileak kontratatzeko hautaprobetarako deia egiteko eskatzen du.

Kontuan hartuz proposamena Ikerketa Zerbitzuaren zuzendariak ontzat eman duela.

Langileen Kudeaketa Ataleko buruak proposatuta.

Ordezko eginkizunetan, Ikerketako errektoreordea ez dagoelako, Nafarroako Unibertsitate Publikoko errektorearen 2015eko ekainaren 24ko 1042/2015 Ebazpenaren (127 zenbakidun NAO, 2015eko uztailaren 2koa) hamabosgarren idatz-zatian ezarritakoarekin bat etorriz,

EBATZI DUT:

Lehena.–Ikertzaileen lan kontratazioa egiteko hautaprobetarako deia egitea, europar proiektu hau garatzeko: HoNESt “History of Nuclear Energy and Society”.

Bigarrena.–Onestea hautaproben deialdia arautuko duten oinarriak, Ebazpen honekin batera doazenak, Ebazpenaren parte gisa.

Hirugarrena.–Balioespen Batzordeko kideei eta Ikerketa Zerbitzuko Zuzendaritzari Ebazpen hau igortzea.

Laugarrena.–Ebazpen hau Nafarroako Unibertsitate Publikoaren web-orrialdean, Nafarroako Aldizkari Ofizialean eta dagokion aipamena Euraxess Jobs atarian argitaratzeko agintzea.

Bosgarrena.–Ebazpen honek administrazio bidea agortzen du, Unibertsitateei buruzko 2001eko abenduaren 21eko 6/2001 Lege Organikoaren 6.4 artikuluak xedatzen duenaren arabera, eta zilegi da berraztertzeko errekurtsoa errektorearen aurrean aurkeztea, edo, bestela, zuzenean administrazioarekiko auzi-errekurtsoa Nafarroako Administrazioarekiko Auzietako Epaitegietan, hilabeteko epean lehenengo kasuan, eta bi hilabeteko epean bigarrenean, biak ere, ebazpena argitaratu eta biharamunetik kontatzen hasita.

Iruñean, 2015eko uztailaren 20an.– Ekonomia, Plangintza eta Irakasleen gaietarako Errektoreordea, Manuel Rapún Gárate.

OINARRIAK

1.–Xedea.

Deialdi honen xedea da ikertzaileak aukeratzea gero lan kontratazioa egiteko, europar proiektu hau garatzeko: HoNESt “History of Nuclear Energy and Society”.

Unibertsitateei buruzko Lege Organikoaren 48. artikuluan ezarriarekin bat etorriz, Langileen Estatutuaren 15. artikuluak ezartzen duen obra edo zerbitzu zehatzeko kontratu moduaren bidez egingo da kontratazioa, eta xede hauek izango ditu: Fetching historical documents, testimonies and data for HoNESt database on Spanish and Portuguese nuclear developments; collecting a database of stakeholders for interviews; interview transcription; general administrative support of research and dissemination activities.

Maila profesionala: proiektu laguntzailea.

Iraupena: 12 hilabete.

Langileen Estatutuari buruzko Legea garatzen duen 1998ko abenduaren 18ko 2720/1998 Errege Dekretuaren Testu Bateratuaren 15. artikuluan ezarritakoarekin bat, iraupen hori orientatzekoa da, eta iraupena inolaz ere ez da izango proiektua indardun den denbora baino luzeagoa, eta betiere esleitutako diru kopuruak baldintzatuko du, eta, horrenbestez, ikerketa proiektuari lotzen zaion funtsa ez edukitzea kontratua iraungitzeko zioa izango da.

Lanaldi-mota: % 50.

Diru gehigarriak ordainduko dira proiektuan edo kontratuan ezarritako helburuak betez gero. Gehigarri horiek ordaintzeko, proiektuaren arduradunak ordainketa justifikatzen duen azken txostena egin beharko du, eta aurrekontuan diru kopuru nahikoa izan beharko da.

2.–Parte hartzeko baldintzak.

2.1.–Hautaprobetan onartuak izateko, izangaiek baldintza hauek bete beharko dituzte:

a) Espainiako herritarra izatea edo Europar Batasuneko estaturen batekoa, edo, Europar Batasunak izenpetu eta Espainiar Estatuak berretsitako nazioarteko itunen arabera, langileen joan-etorri askea aplikatzen zaion estaturen batekoa.

Halaber, Espainiako, Europar Batasuneko estatuetako eta aipatu nazioarteko itunak aplikatzen diren eremuko estatuetako herritartasuna dutenen ezkontideek parte hartzeko aukera dute, betiere zuzenbidearen arabera bananduta ez badaude; herritartasuna duenaren ondorengoek eta haren ezkontidearen ondorengoek ere parte hartzeko aukera dute, zuzenbidearen araberako banaketarik ez dagoenean, baldin eta 21 urtetik beherakoak badira edo, adin horretatik gorakoak izanda ere, gurasoen kontura bizi badira.

Espainian legezko bizilekua duten atzerritarrek administrazio publikoetako lan kontratupeko langile gisa aritu ahalko dira, betiere Espainian lan egiteko aukera ematen dien baimenaren jabe badira. Betekizun hori ez zaie aplikatuko, lanbide arautuen eremuan, Erkidegoko Zuzenbideko xedapenen arabera, beren kualifikazio profesionala lortu duten izangaiei.

b) 18 urte baino gehiago izatea, eta erretiro-adina betea ez izatea.

c) Diplomadun, arkitekto edo ingeniari teknikoaren titulu ofiziala edukitzea. Atzerrian erdietsitako titulazioak badira, eskaerak aurkezteko epea bukatzen den egunean izangaiak eskuan izan beharko du homologazioaren egiaztagiria.

d) Deialdiko xede diren lanpostuak betetzea galarazten duen gaixotasunik, muga fisikorik edo psikikorik ez edukitzea.

e) Diziplinako espediente baten ondorioz edozein administrazio publikotako zerbitzutik baztertua ez izatea, eta eginkizun publikoak betetzeko ezgaitua ez egotea epai irmo baten bidez.

f) Ingeleseko B2 eta espainierako B2 (jatorrizko herrialdeko hizkuntza ofiziala ez denean) titulu ofizialak edukitzea.

2.2.–Aurreko arauetan ezarri diren baldintzak eskaerak aurkezteko epea bukatzen denean bete beharko dira, eta kontratazioa egin arte beteko dira.

3.–Eskaerak.

Eskabideak aurkezteko epea hilabete batekoa izango da, deialdi hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzen den egunaren biharamunetik kontatzen hasita.

Eskabide-eredua esteka honetan dago: http://www.unavarra.es/digitalAssets/151/151465_100000Instancia-pruebas-selectivas-investigacion--version-octubre-2013-.pdf, www.unavarra.es helbidean, “Zerbitzuak / Giza Baliabideak / Prozedurak / I-I / Giza Baliabideak / Ikertzaileen hautaprobak” atalean, Ikertzaileak kontratatzeko hautaprobetan onartua izateko eskaera idazpuruaren azpian.

Eskaerarekin batera hauek aurkeztuko dituzte:

–Izangaiaren Nortasun Agiri Nazionalaren edo izangaiaren nazionalitatea eta nortasuna ziurtatzeko agiriaren fotokopia. Atzerritarren kasuan, bizileku- eta lan-baimenaren fotokopia.

–Deialdian eskatzen den tituluaren fotokopia.

–Ikasketa espedientearen fotokopia, batez besteko nota zehaztuta.

–Curriculum vitae, egoki jotzen dituen merezimendu-egiaztagiriekin batera.

Parte hartzeko eskabideak Nafarroako Unibertsitate Publikoko Erregistro Orokorrean aurkeztuko dira, edo, bestela, Herri Administrazioen Araubide Juridikoari eta Administrazio Prozedura Erkideari buruzko 1992ko azaroaren 26ko 30/1992 Legearen 38.4 artikuluan ezarritako moduan. Eskaera posta bulego batean aurkeztuz gero, gutun-azal irekian egingo da, posta zerbitzuko langileak, ziurtatu aurretik, data eta zigilua jar ditzan, eta ondoren egiaztatu eta bidali Nafarroako Unibertsitate Publikoaren Erregistrora.

Giza Baliabideen Zerbitzuak eskaerak behar bezala kudea ditzan, Nafarroako Unibertsitate Publikoko erregistroak aukeratzen ez dituzten eskatzaileek eskaeraren kopia eskaneatu bat bidali behar dute dagokion erregistroko sarrera zigiluarekin recursos.humanos.pdi@unavarra.es helbide elektronikora.

4.–Izangaiak onartzea.

4.1.–Eskaerak aurkezteko epea bukatu eta gero, Ikerketako errektoreordeak ebazpen bat emango du onartuen eta baztertuen behin-behineko zerrenda onesteko, eta Nafarroako Unibertsitate Publikoaren web-orrialdean argitaratuko da.

Eskatzaile bakar bat ere baztertua ez bada, lehiaketa publikoan onartutako izangaien behin betiko zerrenda argitaratuko da.

4.2.–Izangai baztertuek edo azaldu gabeek, behin-behineko zerrenda Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta hurrengo 5 egun balioduneko epean, zilegi dute erreklamazioa eta, akatsen bat badago, akatsak zuzentzea.

4.3.–Erreklamazioak aurkezteko eta akatsak zuzentzeko epea bukatu eta gero, Ikerketako errektoreordeak ebazpen bat emango du onartuen eta baztertuen behin betiko zerrenda onesteko, eta Nafarroako Unibertsitate Publikoaren web-orrialdean argitaratuko da.

4.4.–Izangaiak hautaketa-prozesuan onartuen zerrendan badaude, edota 6.2 oinarriak aipatu hautaketa-prozesua gainditu dutenen zerrendan, horrek ez du ekarriko inoiz ere unibertsitateak aitortzea betetzen dituztela deialdiko oinarrietan eskatu diren baldintza orokorrak edo bereziak. Kontratatzeko deitzen dituzten izangaiek ziurtatu eta egiaztatu beharko dituzte horiek, jatorrizko dokumentazioa aurkeztu beharko baitute kontratua sinatzen dutenean.

4.5.–Parte hartzeko eskaerarekin batera aurkeztutako dokumentazioan datuak zehatz ematen ez badira, faltsutzen badira edo ematen ez badira, jatorrizko dokumentazioarekin alderatuz gero, horrek kontratua sinatzeko ezintasuna eta kontratazio zerrendatik baztertzea ekarriko du, interesdunak berak sinatutako ardura aitorpenarekin bat etorriz.

5.–Hautaketa-prozesua.

Izangaien merezimenduak balioetsiko dira aurkeztutako dokumentazioarekin bat etorriz eta ondoren zehaztuko den baremoaren arabera.

Izangaiek eskabideak aurkezteko epea bukatzean dituzten merezimenduak bakarrik balioetsiko dira, eta gero lortutakoak ez dira kontuan hartuko. Balioespen Batzordeak inola ere ez du onartuko izangaiek alegatu ez duten edo agirien bidez frogatu ez duten merezimendurik, eta ezin izango du atal bakoitzean adierazitako gehieneko puntuazioa baino handiagorik eman.

–Baremoa:

  • 1. atala: Academic undergraduate performance. 10 puntu.

Proportional to academic results up to 4 points.

Weighted times 2,5 for Economics and/or Business Degrees with optional economic history courses on their transcripts; times 2 for the same degrees without optional economic history courses; times 1 for all other degrees from social sciences and humanities; 0,5 for the remaining degrees

  • 2. atala: Additional formal education. 6 puntu.

Undergraduate courses in excess of 240 ECTS (0,5 per 6 ECTS up to 3 points).

Postgraduate ECTS (0,2 per 6 ECTS), if related to economic history 0,1 per ECTS (up to 3 points).

  • 3. atala: Other languages- except English and Spanish. 4 puntu.

–French and German: A2 level or higher: 1 point each

–Other EU languages: A2 level or higher: 0.5 points each

The language levels will be assessed according to the Regulations governing language training in the Degrees of Universidad Pública de Navarra. 210/2010 Ebazpena, 2010eko irailaren 13koa.

  • 4. atala: Research, work and international experience. 10 puntu.

–Previous research contracts/internships (1 point per year of contract, up to 4 points)

–Scholarships awarded by merit competition (1 point per scholarship/year, up to 2 points per)

–Other work experience (non research related) (1 point per year, weighted per relevance to the position, up to 2 points)

–As pan-European project, the international experience of candidates is a plus (1 point per year abroad, up to 2 points)

Proportional punctuations will be awarded for shorter durations in all categories

  • 5. atala: Demonstrable experience in ICTs. 5 puntu.

The duties include introducing data on an electronic database. An intense use of computers for drafting, collecting, communicating and disseminating information is expected. Candidates should be able to provide proof of their ICTs skills specifying their use of ICTs in undergraduate/postgraduate formal education and the software they have made use off. They may also provide proof of formal ICTs training (courses of 20 hours or mores 1 point per couse)

  • 6. atala: Personal interview. 10 puntu.

Top ranked candidates using the criteria above will be called for interview –personal or online– to demonstrate their communication abilities in Spanish and English. The interview will also serve to evaluate the fit of candidates to the job offer. A maximum of 5 candidates will be interviewed.

Hautaketa prozesua gainditzeko eskatzen den gutxieneko puntuazioa 20 puntu da.

Adierazten diren merezimendu guztiak zuzenbidean baliozkoa den edozein baliabideren bidez frogatu behar dira.

Hautaketa prozesuaren azken emaitzan gertatzen diren berdinketak 1. atalean puntuaziorik handiena erdietsi dutenen alde ebatziko dira; berdinketak jarraitzen baldin badu, 4. atalean puntuaziorik handiena erdietsi dutenen alde ebatziko dira; berdinketak jarraitzen baldin badu, zozketaren bidez ebatziko dira.

Balioespen Batzordeko kide bakoitzak balioetsiko ditu izangaien merezimenduak. Azken puntuazioa izangai bakoitzari emandako puntuazioen batez bestekoa izango da.

6.–Hautaketa prozesua erabakitzea.

6.1.–Izangaiek aurkeztutako merezimenduen balioespena amaitu eta gero, Balioespen Batzordeak errektoreari bidaliko dio hautaketa prozesua gainditu duten izangaien zerrenda, lortutako puntuazioekin.

6.2.–Ikerketako errektoreordeak ebazpen bat emango du hautaketa prozesua gainditu duten izangaien zerrenda onesteko, eta Nafarroako Unibertsitate Publikoaren web-orrialdean argitaratuko da.

6.3.–Deialdi honetako kontratazio zerrendak indarra izango du Nafarroako Unibertsitate Publikoaren web-ean argitaratu, eta biharamunetik aurrera proiektua amaitzen den arte.

7.–Balioespen batzordea.

Batzordeburua: M.ª Mar Rubio Varas andrea, Unibertsitateko katedraduna, Ekonomia Sailari atxikia, Ikerketarako errektoreordearen eskuordetzaz.

Idazkaria: Joseba de la Torre Campo jauna, Unibertsitateko katedraduna, Ekonomia Sailari atxikia.

Batzordekidea: Gloria Sanz Lafuente andrea, kontratupeko irakasle doktorea, Ekonomia Sailari atxikia.

Balioespen batzorde ordezkoa:

Batzordeburua: José Enrique Galdón Sánchez jauna, Unibertsitateko katedraduna, Ekonomia Sailari atxikia.

Idazkaria: Jorge Alcalde Unzu jauna, kontratupeko irakasle doktorea, Ekonomia Sailari atxikia.

Batzordekidea: Javier Hualde Bilbao jauna, Unibertsitateko irakasle titularra, eta Ekonomia Sailari atxikia.

Balioespen Batzordearen jarduerak, uneoro, Herri Administrazioen Araubide Juridikoaren eta Administrazio Prozedura Erkidearen Legeak ezartzen duenaren arabera gauzatuko dira. Jakinarazpenak emateko eta bestelako gorabeheretarako, Balioespen Batzordearen egoitza Nafarroako Unibertsitate Publikoko Administrazio eta Kudeaketa eraikina izango da.

8.–Norberaren datuak babestea.

Norberaren Datuak Babesteari buruzko 1999ko abenduaren 13ko 15/1999 Lege Organikoak (DBLO) ezarritakoarekin bat etorriz, izangaiek emandako datuak Langileen fitxategian jasoko dira. Fitxategi horren helburua da Nafarroako Unibertsitate Publikoko langileen kudeaketa.

Kontratu hau finantzatzen duen erakundearen aurrean gastuak justifikatzeko, nominei, gizarte segurantzari buruzko datuak, edo kontratupekoak jasotzen dituen beste edozein ordainsariri buruzko datuak, erakunde horri lagatuko zaizkio. Nolanahi ere, kontratua gauzatzen denean baimenduko da lagapen hori.

9.–Errekurtsoak.

Deialdi honen aurka, haren oinarrien aurka eta hautaprobak gainditu dituzten izangaien zerrendaren aurka zilegi da honako errekurtso hauetako bat, arau indardunekin bat etorriz:

a) Aukerako berraztertze-errekurtsoa errektorearen aurrean, hilabete bateko epean, aurkatutako egintza jakinarazten edo argitaratzen den egunaren biharamunetik kontatzen hasita.

b) Administrazioarekiko auzi-errekurtsoa Nafarroako Justizia Auzitegi Gorenaren Administrazioarekiko Auzietako Salan, bi hilabeteko epean, aurkatutako egintza jakinarazten edo argitaratzen den egunaren biharamunetik kontatzen hasita.

Balioespen Batzordeak deialdi honengatik erabakitzen dituen gainerako aplikazioen aurka zilegi da gorako errekurtsoa errektorearen aurrean, hilabete bateko epean, ekitaldia edo erabakia jakinarazten edo argitaratzen den egunaren biharamunetik kontatzen hasita.

Iragarkiaren kodea: F1511066