152. ALDIZKARIA - 2015eko abuztuaren 6a

1. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

1.5. ESTATUTUAK ETA LAN HITZARMEN KOLEKTIBOAK

EBAZPENA, 2015eko maiatzaren 6koa, Arriskuen Prebentziorako eta Lanaren zuzendari nagusiak emana, Oltza Zendeako KYB Suspensions Europe SA enpresaren hitzarmen kolektiboaren testua erregistratu, gorde eta Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzea erabakitzen duena.

Ikusirik Olta Zendeako KYB Suspensions Europe SA entitatearen hitzarmen kolektiboaren testua (kode zenbakia: 31000102011981), Erregistro honetan sartu zena 2015eko martxoaren 30ean eta enpresaren eta sindikatuen ordezkariek 2013ko otsailaren 20an izenpetu eta 2015eko apirilaren 28an eta 2015eko maiatzaren 4an zuzendu zutena. Langileen Estatutuari buruzko Legearen testu bategina onetsi zuen martxoaren 24ko 1/1995 Legegintzako Errege Dekretuaren 90. artikuluaren 2. eta 3. idatz-zatietan eta Hitzarmen Kolektiboen eta Akordioen Erregistro eta Gordailuei buruzko maiatzaren 28ko 713/2010 Errege Dekretuan ezarritakoaren arabera,

EBATZI DUT:

1. Nafarroako Lan Hitzarmen eta Akordio Kolektiboen Erregistroan inskribatzeko agintzea.

2. Ebazpen hau Negoziazio Batzordeari jakinaraztea, eta adieraztea ebazpenak ez duela administrazio bidea amaitzen eta gora jotzeko errekurtsoa jartzen ahal dela haren aurka, Ekonomia, Ogasun, Industria eta Enpleguko kontseilariari zuzendua, jakinarazi eta biharamunetik hilabeteko epean.

3. Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzeko agintzea, orok jakin dezan.

Iruñean, 2015eko maiatzaren 6an.–Arriskuen Prebentziorako eta Lanaren zuzendari nagusia, Imelda Lorea Echavarren.

OLTZA ZENDEAKO KYB SUSPENSIONS EUROPE SA
ENPRESAREN HITZARMEN KOLEKTIBOA

1. artikulua. Indarraldia.

Bost urteko iraupena izanen du hitzarmen kolektibo honek: 2013ko urtarrilaren 1etik 2017ko abenduaren 31ra.

Indarraldia bukatuta, hitzarmen kolektibo honek aurreraeraginari eutsiko dio mugarik gabe, esan nahi baita zati arauemailea aplikatzen jarraituko dela hura berritzen duen hitzarmenak ordeztu arte.

Horretaz gain, alderdi sinatzaileek hitzematen dute “1. maila” lanbide kategoriaren indarraldiari buruzko konpromisoari eutsiko diotela, akordio honetan ezarri bezala. Izan ere, indarraldia baino luzeagoa da, 3. artikuluan ezarritakoarekin bat.

2. artikulua. Aplikazio eremua.

Langileak:

Hitzarmena aldatzeko edo ez aplikatzeko, sindikatuen ordezkariekin akordio bat lortu beharko da. Kontsultak egiteko epea iraganda eta Batzorde Paritarioak esku hartu bai baina adostasunik gabe, ezartzen dugu alderdiek men eginen dietela gatazkak judizioz kanpo ebazteko prozedurei; betiere, nahitaezko arbitrajea baztertuko da.

Hitzarmen kolektibo honetako akordioek KYB Suspensions Europe SA eta lan kontratuaren bitartez hari lotutako langileak lotzen dituzte.

Alderdi sinatzaileek irizten dute beharrezkoa dela sektoreko enpresen eta langileen lan baldintzak batzea eta saihestea sektorean hitzartutako lan baldintzak okertzean oinarritzen den lehiakortasunak sektore osoari ekartzen dion kaltea. Hori dela eta, alderdiek irizten dute Nafarroako metal industriaren autonomia erkidegoko hitzarmenean itundutako baldintzek sektorearen oinarrizko lan baldintzak bermatu behar dituztela eta, horrenbestez, konpromisoa hartzen dute enpresaren esparruan lan baldintza apalagoak ez negoziatzeko.

Lurralde eremua:

Hitzarmen honetan jaso diren arauek soilik ukituko dituzte zerbitzuak Nafarroako Foru Komunitatean ematen dituzten KYBSEko langileak.

3. artikulua. Soldaten igoera.

Soldatek %1eko igoera lineala izanen dute kontzeptu guztietan indarraldiko urte bakoitzean, salbu eta aparteko orduek, gaueko lanaren plusek eta 1. mailako espezialistak (1. maila tauletan), izozturik gelditzen baitira 5 urteko indarraldian, baita bulegoetako 1. mailak ere).

Hitzarmeneko azken 4 urteetan produkzio mailak 9 milioi unitatekoak badira urteko eta, horietatik, 2,3 milioi gutxienez ordezko unitate badira eta bolumen horrekin jarraitzeko konpromisoa badago, 1. mailako espezialista eta bulegoko 1. maila beste 3 urtez geldituko dira izozturik, akordio honen indarraldiaz haratago.

Hitzarmeneko mailetatik gorako ordainsariak egun dituzten langileen soldatak (lehen, hitzarmenetik kanpokoak deituak), oinarrizko soldatan eta hitzarmeneko gainerako soldata tauletan banatuko dira, eta soldatara bitarteko aldea osagarri pertsonal batean ordainduko da. Osagarri pertsonal hori ordainsari finkatutzat joko da. Ez da konpentsatu edo irentsiko, salbu eta hitzarmen honetan aurreikusten den moduan. Gisa horretan, langileen ordainsari guztiak honako hauetan bilduko dira nahitaez: soldata taulak, aipatutako plus pertsonala, eta prestasun plusa, kromoaren plusa, eta joan-etorrien plusa, tailerreko kamioiarentzat.

Artikulu honetako soldata igoerak modu linealean eginen dira. Horretarako, tauletako soldataren kontzeptuen gainean eta, lehenago zehaztu bezala, plus pertsonalaren gainean aplikatutako igoeraren balioa kalkulatuko da eta emaitza onuradunen kopuruaren artean zatituko. Zatiketa horren emaitza igoera finkatu gisa aplikatuko da, eta, hortaz, berriz kalkulatuko dira soldata taula eta plus pertsonal berriak.

Soldata igotzeko sistema hori eta beharrezko kalkuluak kanpoko enpresa baten kontrolpean utziko dira. Enpresa horrek datu guztiak eskuratuko ditu eta txosten bat prestatuko, hitzarmenean ezarritakoa errespetatu dela bermatuko duena. Txosten horrek pribatutasuna errespetatuko du norbanakoen soldataren datuei buruz. Enpresak zehaztuko du zer enpresak eginen duen kontrol hori. Betiere, entzute handiko enpresak izanen dira, kontuen auditoretzan edo aholkularitzean aritzen direnak.

4. artikulua. Soldata mailak.

2013ko baldintza ekonomikoak ondotik ematen diren soldata tauletakoak dira. Hurrengo lau urteetan aurreko puntuan hitzartutako igoerarekin eguneratuko dira.

2012.eko MAILAK

2011ko berrikuspena + konturako %1eko igoera

LANTEGIA

1. MAILA

2. MAILA

3. MAILA

4. MAILA

5. MAILA

6. MAILA

7. MAILA

Urteko jornala

15.435,10

17.322,05

17.588,33

18.375,46

19.020,49

19.662,59

20.440,05

Nekagarritasun plusa

2.105,55

2.358,87

2.392,23

2.492,88

2.575,57

2.658,08

2.758,44

Pizgarri faltaren plusa

2.947,71

3.302,38

3.349,13

3.490,03

3.605,83

3.721,28

3.861,82

Laneratze plusa

1.263,19

1.415,22

1.435,26

1.495,62

1.545,35

1.594,69

1.655,00

Urteko soldataren guztizko partziala

21.751,55

24.398,52

24.764,95

25.853,99

26.747,24

27.636,64

28.715,31

Hilean

1.812,63

2.033,21

2.063,75

2.154,50

2.228,94

2.303,05

2.392,94

Uztaileko paga

1.286,20

1.443,60

1.465,69

1.531,32

1.585,06

1.638,61

1.703,46

Eguberrietako paga

1.286,20

1.443,60

1.465,69

1.531,32

1.585,06

1.638,61

1.703,46

Pagen guztizko partziala

2.572,39

2.887,19

2.931,37

3.062,64

3.170,13

3.277,23

3.406,93

Oporren poltsa

1.633,53

1.633,53

1.633,53

1.633,53

1.633,53

1.633,53

1.633,53

Aste Santuko poltsa

1.633,53

1.633,53

1.633,53

1.633,53

1.633,53

1.633,53

1.633,53

Poltsak, guztira

3.267,07

3.267,07

3.267,07

3.267,07

3.267,06

3.267,07

3.267,07

Urtean, guztira

27.591,01

30.552,78

30.963,39

32.183,70

33.184,43

34.180,94

35.389,31

APARTEKO ORDUAK

Lehenbizikoak

11,07

11,40

12,21

14,28

15,14

16,15

17,15

Bigarrenak

12,75

13,35

13,83

16,17

17,16

18,88

20,01

Hirugarrenak

16,90

17,44

18,42

20,91

22,21

23,97

25,39

BULEGOAK

1. MAILA

2. MAILA

3. MAILA

4. MAILA

5. MAILA

6. MAILA

7. MAILA

Hilabetekoa (14 paga)

1.802,15

1.937,23

2.041,21

2.082,78

2.125,12

2.172,21

2.227,50

Urteko soldataren guztizko partziala

25.230,08

27.121,23

28.576,91

29.158,92

29.751,68

30.411,02

31.185,02

Poltsak, guztira

3.267,07

3.267,07

3.267,07

3.267,07

3.267,06

3.267,07

3.267,07

Urtean, guztira

28.497,15

30.388,30

31.843,98

32.425,99

33.018,74

33.678,09

34.452,09

APARTEKO ORDUAK

Lehenbizikoak

8,17

11,72

12,21

13,32

13,63

15,07

15,64

Bigarrenak

9,27

13,10

13,83

15,11

15,46

17,09

17,79

Hirugarrenak

12,21

17,70

18,42

19,76

20,22

22,42

23,30

8. MAILA

9. MAILA

10. MAILA

Hilabetekoa (14 paga)

2.288,65

2.378,46

2.397,86

Urteko soldataren guztizko partziala

32.041,13

33.298,34

33.570,03

Poltsak, guztira

3.267,07

3.267,07

3.267,07

Urtean, guztira

35.308,20

36.565,41

36.837,09

APARTEKO ORDUAK

Lehenbizikoak

16,34

18,67

25,30

Bigarrenak

18,57

21,22

28,77

Hirugarrenak

24,36

27,81

37,69

BESTE KONTZEPTU BATZUK

Gaueko txandaren plusa

Eguna

9,54

Ordua

4,62

Antzinatasuna

Hirurtekoa

204,15

Bulegoko plusa 2.a

4 urte

48,33

580,01

12 urte

74,97

899,63

Laguntzak

Eskola

176,56

Desgaitasunak

207,53

0 - 3 urte

104,98

Ordainketa bakarra

Urruntasun plusa

Autobusa

1,66

Autoa

8,54

Oporretako korridorea

Finkoa

309,23

Aplikazioa

88,35

Balio horiek 2012ko azken balioak eskuratzen direnean eguneratuko dira, 2008-12ko hitzarmenean aurreikusitakoa aplikatuta.

Kontzeptu bakoitzeko eguneko ordainsariak kalkulatzeko, jornala eta uztaileko eta Eguberrietako aparteko pagak indarraldiko 360 egun naturen artean zatituko dira, eta gainerako ordainsariak (nekagarritasun plusa, pizgarri faltaren plusa eta laneratze plusa), berriz, KYBSEko egutegian epe horretarako ezarrita dauden lanegunen artean.

Aurreko ordainsariak gordinak dira, eta, haietan, Gizarte Segurantzako langile kuota, pertsona fisikoen errentaren gaineko zerga eta hitzarmen honen indarraldian ezar litezkeen deskontuak kenduko zaizkio langileari. Hileko nomina hurrengo hileko lehen bi egun baliodunen barnean ordainduko da. Uztaileko eta Eguberrietako pagak 24. artikuluak ezarri bezala ordainduko dira.

Aste Santuko oporren poltsarekin batera oporren korridorearen plusa ordainduko da. 2013an, horren zenbatekoa da tauletan jasotakoa (zati finkoa zein aldagarria) eta 3. artikuluaren arabera igoko da.

Halaber, antzinatasunaren osagarria ezartzen da, 3. artikuluaren araberako urteko igoerari lotua, enpresan 2. mailako ofizialaren kategoriarekin 4 urteko antzinatasuna betea duten langileentzat. Osagarri horrek soldata tauletan jasotako balioa izanen du 2013an. Hamabi pagatan ordainduko da hainbanaturik. Antzinatasunean 12 urte beteta, tauletan jasotako balioa izanen du osagarri honek. Zenbateko horiek urtero eguneratuko dira, 3. artikuluan ezarritakoari jarraituz.

5. artikulua. Prestasuna.

Zeharkako eskulaneko langileek prestasuna izanen dute urtean 8 larunbatetan lan egiteko. Hori konpentsatuko da jaiegun baten bidez eta oinarrizko soldataren %75aren bidez, edo, bestela, 1,75 jaiegunen bidez. Argi gera bedi lehentasuna emanen zaiola bigarren aukerari. Zeharkako eskulaneko langileen prestasunak helburu du mantentze-lanetako eta hobekuntzako lanak eta antzekoak egitea, produkzio lanik egin gabe.

Enpresak eska diezaieke lerroko buruei zerbitzuan aritzeko beste 15 minutuz egunero, ordutegi arruntaren aurretik edo ondotik. Lanaldi luzatuko zerbitzu hori konpentsatuko da 351 euro gordineko plus batekin hilero, eginkizun hori benetan betetzen duten hilabete bakoitzean. Plus horrek, halaber, garraio plusa konpentsatzen du, eta hori ez da jasoko.

Era berean, kromo atalean lan egiten dutenek 22,3 euro gordineko plusa jasoko dute egunero, 3. mailako enplegatuak badira, eta 26,5 euro gordinekoa, berriz, 6. mailako enplegatuak badira, zerbitzuan beste 15 minutuz aritzeagatik egunero, kromoko berariazko txandakatze sistema aplikatzeagatik eta kromoarekin lan egiteagatik. Plus horrek, halaber, garraio plusa konpentsatzen du, eta hori ez da jasoko.

6. artikulua. Aparteko orduak.

Aparteko orduen zenbatekoa izozturik geldituko da hitzarmenaren indarraldian. Tauletako balioak izanen ditu.

Enpresako batzordeak eta zuzendaritzak bestelako aukerak adostuko dituzte aparteko ordurik ez egiteko hitzarmen honen indarraldian. Helburua izanen da aparteko orduak desagertzea. Nolanahi ere, aparteko orduak behin-behinekoen orduen gisa kontatuko dira behin-behinekotasunaren portzentajea kalkulatzeko, non ez diren konpentsatzen jaiegunekin diruaren ordez.

7. artikulua. Gaueko lanaren plusa.

Gaueko lanaren plusaren eguneko zenbatekoa izanen da tauletan lanaldi bakoitzerako jasotako balioa. 22:00etatik 06:00etara doan denbora tartea hartuko da gaueko lanalditzat. Lau orduko edo handik gorako gaueko lanaldia egiteagatik, gaueko lanaren plus osoa jaso beharko da.

Orobat, tailerreko langileek plus bat jasoko dute gauean lan egindako ordu bakoitzeko, lehenbiziko paragrafoan ezarritako zenbatekoa gorabehera, tauletan zehaztutako zenbatekoekin.

Zenbateko horiek izozturik geldituko dira, 3. artikuluan ezarritakoari jarraituz.

8. artikulua. Aseguruak eta ezintasuna.

–Bizi aseguru kolektiboa:

Enpresak bere kargura kontratatuko du bizi eta istripu aseguru kolektiboaren poliza, hurrengo estaldurarekin:

  • 2 urteko soldata, heriotzaren edo erabateko ezintasunaren kasuan.
  • Beste 2 urteko soldata, istripuaren ondoriozko heriotzaren kasuan. Hartara, istripuaren ondoriozko heriotzaren kasuan, 4 urteko soldata jasoko da.

Kalte-ordainaren zenbatekoa finkatuko da maila bakoitzari dagokion soldataren arabera (4. artikuluan ezarrita), segun eta langilea zer mailatan dagoen, urteko soldata gordin osoaren kontzeptuan.

Enpresak konpromisoa hartzen du sor litezkeen kalte-ordainak hiru hilabeteko epean ordaintzeko gehienez, aseguru-etxeak ezintasuna onartzen duenetik hasita, horrek ez badu epe horren barrenean ordaintzen.

Kalte-ordainak aukeratzen dituzten pertsonek ez dute asegururen estaldurarik izanen.

–Ezintasun osoa:

Enpresak arazoa bere gain hartuta, konpromisoa hartzen du ezintasun osoa pairatzen duten langileak birkokatzeko, lanaldi erdiko kontratuekin, betiere ezintasun horretarako lanpostu huts egokirik egonez gero. Enpresak segurtasun eta osasun batzordeari jakinaraziko dio halako kasurik dagoen.

55 urtetik beherako pertsona bati ezintasun osoa aitortzen zaionean, horrek 2 urteko soldata gordinaren pareko kalte-ordaina aukera dezake, edo, bestela, enpresan jarraitzea. Bigarren kasu horretan, enpresak, betiere lanpostu huts egokirik egonda, aukera dezake langilea birkokatzea lanaldi erdiko kontratuarekin.

Langileak 55 urte edo gehiago baditu eta ez badago lanpostu huts egokirik enpresan, edo hori egonda ere, pertsonak aukera dezake enpresa uztea, eta urteko soldata gordinaren pareko zenbatekoa emanen zaio kalte-ordain gisa (hitzarmen honen 4. artikuluaren arabera).

9. artikulua. Antzinatasuna.

Osagarri hori hirurtekoen arabera ezartzen da, mugarik gabe, eta mugaegunaren hilabetean sorraraziko da, eta hilabete berean hurrengo urteetan. 2013an, hirurtekoak tauletako balioa izanen du.

Antzinatasunaren plus hori zehazteko, kontuan hartuko dira enpresan lan egindako urteak, hirunaka kontatuak, eta hirurteko bakoitzarekin handituko da tauletako balioa, zein 3. artikuluaren arabera eguneratuko baita urtero.

Halaber, antzinatasunaren osagarria ezartzen da, urteko igoerari lotua, enpresan 2. mailako ofizialaren kategoriarekin 4 urteko antzinatasuna betea duten langileentzat. Osagarri horrek soldata tauletan jasotako balioa izanen du 2013an. Hamabi pagatan ordainduko da hainbanaturik. Antzinatasunean 12 urte beteta, tauletan jasotako balioa izanen du osagarri honek.

Zenbateko horiek urtero eguneratuko dira, 3. artikuluari jarraikiz.

10. artikulua. Lizentzia ordainduak.

Lizentzia eta baimen ordaindu hauek ezarri dira:

1.–Langilearen ezkontza: 18 egun natural. Lizentzia horri gehi dakizkioke udako oporrak, sanferminak eta Aste Santua, haiekin bat eginez gero, eta, gainera, ordainsaririk gabeko beste hiru egun gehitu daitezke.

2.–Seme-alaben jaiotzagatik: 4 egun natural; jaiotzatik aurrera 2 egun natural hartuko dira eta langileak aukeratuko du noiz hartu beste 2 egunak, jaiotzatik hasita 15 eguneko epearen barnean. Jaiotza goiztiarren edo adopzioen kasuetan, indarreko legedian ezarritakoa aplikatuko da.

3.–Ezkontidearen edo seme-alaben heriotzagatik: 10 lanegun.

4.–Ezkontidearen eritasun ez larriagatik, ospitaleratu beharra badakar, erditzea salbuetsita: 2 egun natural.

5.–Aiton-amonen, gurasoen, seme-alaben, anai-arreben, koinatu-koinaten, ezkontidearen, aita-amaginarreben eta biloben istripu edo eritasun larriagatik (halakotzat joko da egiaztaturik dagoena, edo gutxienez 48 ordu ospitaleraturik egotea eskatzen duena), edo ospitaleratu edo etxeko atsedenaldia behar duen ebakuntzagatik: 2 egun natural, eta 4 joan-etorria egin behar bada. Ospitaleratzeak irauten duen bitartean har daitezke.

6.–Ezkontidearen edo seme edo alaba baten kirurgia handi anbulatorioa: 2 egun.

7.–Odol ahaideen heriotzagatik (aita, ama, anaiak edo arrebak): 3 egun natural.

8.–Aitona-amonen, biloben, koinatu-koinaten eta aita-amaginarreben heriotza: 2 egun natural.

9.–Osaba-izeba propioen heriotza: egun natural 1.

10.–Anai-arreben, aitaren, amaren, seme-alaben, osaba-izeben, lehengusu-lehengusinen, iloba propioen eta koinatu-koinaten ezkontzagatik: egun natural bat.

11.–Publikoa den betebehar saihestezina betetzeko, behar-beharrezkoa den denbora.

12.–Ohiko bizilekuz aldatzeko: egun natural bat.

13.–Haurdunaldiko azterketa medikoak egiteko eta erditzeko prestatzeko tekniketan trebatzeko: behar-beharrezkoa den denbora, lanorduetan egin behar badira (Langileen Estatutuaren 37.3.f artikulua).

Lizentziak egun naturaletarako izanen dira eta gertaera eragiletik aitzina; nahitaez aurkeztu beharko da egiaztagiria, nahiz ondoren aurkeztu. Lizentzia horiek gertaera eragilearen unean langilearekin bikotekide iraunkor gisa bizi denari ere aplikatuko zaizkio, halakoa frogatzen bada bere bizilekuko udalaren ziurtagiriaren bidez.

Lizentzia sortzen duen egoerak (5. puntukoa izan ezik) 300 kilometrotik gorako bidaia egitea ekartzen badu, lizentzia horri beste egun bat gehituko zaio, edo enpresak bidezkotzat jotzen duena. Gainera, Langileen Estatutuan ordaindutako baimenei buruz xedatuari jarraituko zaio.

Testu honetan Aukera Berdintasunei buruzko Legean ezarritako guztia bilduko da.

11. artikulua. Baimen ordaindugabeak.

Hitzarmen kolektibo honetan 11. artikuluan baimen ordaindurako ezarrita ez dauden arrazoiengatik ematen diren baimenak baimen ordaindugabeak izanen dira.

Langileak aukera dezake horiek berreskuratzea baimenaren hilabetearen barnean, edo horiek deskontatzea.

Eskatzen duen orori baimen partikularrak emanen zaizkio, urtean 4 egun bitartekoak, nominatik deskontatzekoak, plantillaren %1 baino gehiago ez badira egun bakoitzean, eta zubietatik kanpo. Egun horietatik, bi inbentario egunetan berreskura daitezke, baldin eta enpresak hartzen ahal baditu halakorik eskatzen duten langile guztiak.

12. artikulua. Eszedentziak eta lan banaketa.

Hilabete 1etik 24ra bitarteko eszedentziak emanen zaizkio halakorik eskatzen duen orori, Langileen Estatutuan ezarritako mugekin bat. Lanera itzuli beharko da haiek bukatu bezain laster.

Enpresak kontuan hartuko ditu lana murrizteko eskaera guztiak, eta ebatzitakoaren berri emanen dio enpresa batzordeari. Enpresak lanaldia murrizteko eskaerak ukatu ahal izateko, produkzioa antolatzearekin bateraezinak diren ordutegiak eskatu behar dira.

Enpresak erabakitzen badu beste norbait kontratatzea gainerako denbora betetzeko, lanaldi partzialeko bi pertsonen kostua ez da lanaldi osoko langile batena baino handiagoa izanen. Kontratazio irizpideei jarraituta bitarteko kontratuak eginen dira 1. mailako langileekin. Haiek lan egindako orduak ez dira konputatuko gehieneko behin-behinekotasuna kalkulatzearen ondorioetarako.

Testu honetan Aukera Berdintasunei buruzko Legean ezarritako guztia bilduko da.

13. artikulua. Urritasuna duten seme-alabetzako laguntza.

Urritasun psikikoa edo fisikoa duen seme-alaba bakoitzeko (minusbaliotasunaren %75 edukita gutxienez), enpresak tauletako zenbatekoa ordainduko dio langileari. Zenbateko horiek urtero eguneratuko dira, 3. artikuluari jarraikiz.

Laguntza hori Gizarte Segurantzako Institutu Nazionalaren laguntzarekin baino ez da bateragarria. Beste enpresa edo erakunde batek kontzeptu horregatik emandako beste laguntza bat jasoz gero, haietako bat baino ezin da jaso.

Laguntza hori beste senide batzuek jaso ahal izateko, baldintza hau bete behar da: langilearen kargura soilik egon behar du hitzarmen hau sinatu baino lehen edo enpresan sartu baino lehen.

Enpresa batzordeak, zuzendaritzako ordezkariekin batera, urritasuna duten senideen kasuak aztertuko ditu, hitzarmen hau sinatu ondoren edo enpresan sartu ondoren langilearen kargura izatera pasatzen direnean.

14. artikulua. Laguntza, eskolarako.

Hitzarmen kolektibo honen esparruan dauden KYBSEko langileek eskolarako laguntza bat izanen dute 2013an, tauletako zenbatekoarekin, ondoko baldintzak betetzen dituen seme-alaba bakoitzeko:

a) Hiru (3) urte beteta izatea eta hogeita hirutik (23) gorakoa ez izatea laguntza jaso behar den urtean. 3 urtetik beherako seme-alabentzat, laguntza bakarra ezartzen da, 100 eurokoa (ordainketa bakar bat izanen da).

b) Ikasketak edozein ikastetxe motatan (Estatukoa, pribatua, baimendua, onartua eta abar) egitea egun osoz.

Laguntza horretarako eskubiderik ez dute izanen 16 urteak beteta edozein enpresatan lanean hasi diren seme-alabek edo irailaren 30aren ondoren enpresan sartzen diren langileen seme-alabek. Azken horientzat, hurrengo ikasturtean sortuko da eskubidea.

Laguntza hori bateragarria da beste erakunde batzuek, publikoak zein pribatuak izan, emandako beste edozein bekarekin edo antzekoarekin. Ordainketa urriko nominan eginen da. Horretarako, hura jasotzeko eskubidea dutela uste dutenek ondoko agiri hauek aurkeztu behar dituzte giza baliabideen departamentuan:

a) Eskabidea, departamentu horretan emanen den inprimakian.

b) Seme-alabek zer ikastetxetan egiten dituzten eskolako laguntzen xedeko ikasketak, ikastetxe horretako matrikula edo ziurtagiria.

c) Familia liburuaren fotokopia, 3 urtetik beherako seme-alaben laguntzarako.

Erabaki da eskolatze ziurtagiriak aurkeztera ez behartzea hamasei (16) urte bete arte.

Zenbateko horiek urtero eguneratuko dira, 3. artikuluari jarraikiz. Laguntza hauek jasotzeko datuak faltsutzea hutsegite larritzat hartuko da.

15. artikulua. Lan ordutegia.

Honela finkatzen dira lan ordutegiak:

–Goizeko txanda (egunero).

  • Sarrera: 06:00.
  • Irteera: 14:00.
  • Atsedenaldia: 08:45 - 09:00.

–Arratsaldeko txanda (egunero).

  • Sarrera: 14:00.
  • Irteera: 22:00.
  • Atsedenaldia: 18:00 - 18:15.

–Gaueko txanda (egunero, ostiraletan izan ezik).

  • Sarrera: 22:00.
  • Irteera: 06:00.
  • Atsedenaldia: 02:00 - 02:15.

–Gaueko txanda (ostiralean).

  • Sarrera: 22:00.
  • Irteera: 02:00.

–Eguneko beste txanda batzuk.

  • Lehenbizikoa.
  • Sarrera: 06:40.
  • Irteera: 14:25.

Egungo atsedenaldien moduari eta denborari eusten zaie. Exijitzen da lanpostuan benetan egotea lan ordutegietan.

GOIZEKO TXANDA

ORDUTEGIA

LAN DENBORA

ATSEDENALDIA

OGITARTEKOA

GARBIKETA

06:00

07:30

01:30

07:30

07:40

00:10

07:40

08:45

01:05

08:45

09:00

00:15

09:00

10:30

01:30

10:30

10:40

00:10

10:40

12:15

01:35

12:15

12:30

00:15

12:30

13:50

01:20

13:50

14:00

00:10

Osoa

07:00.

00:35.

00:15.

00:10.

ARRATSALDEKO TXANDA

ORDUTEGIA

LAN DENBORA

ATSEDENALDIA

OGITARTEKOA

GARBIKETA

14:00

16:00

02:00

16:00

16:15

00:15

16:15

18:00

01:45

18:00

18:15

00:15

18:15

20:00

01:45

20:00

20:20

00:20

20:20

21:50

01:30

21:50

22:00

00:10

Osoa

07:00

00:35

00:15

00:10

GAUEKO TXANDA

ORDUTEGIA

LAN DENBORA

ATSEDENALDIA

OGITARTEKOA

GARBIKETA

22:00

00:00

02:00

00:00

00:20

00:20

00:20

02:00

01:40

02:00

02:15

00:15

02:15

04:00

01:45

04:00

04:15

00:15

04:15

05:50

01:35

05:50

06:00

00:10

Osoa

07:00

00:35

00:15

00:10

Ordutegi horiek lerrokoak edo instalaziokoak dira (kromoa izan ezik).

Lanaldi zatituko langileen ordutegia osatuko da aurreko hitzarmenean itundutako eguneko 15 minutuko igoera kontuan hartuta. Beste ordutegi batera alda daiteke adostasunez, betiere baldintza hauek beteta:

–Sartzeko ordutegia: 8:00etatik 9:00etara.

–Ateratzeko ordutegia: 17:00etatik aurrera, ondokoa kontuan hartuta:

  • Gutxienez plantan egon behar da 09:00etatik 13:00etara eta 15:00etatik 17:00etara.
  • Batez beste, 7 orduz egon behar da egunean eta 40 orduz astean.

–Langile guztiek fitxatu behar dute sartu eta ateratzen direnean.

Enpresak aztertuko du zer kasu indibidual diren bereziak (hala nola, plantatik atera gabe bazkaltzea, edo antzekoak).

Zeharkako langileentzat ez dago araututako atsedenaldirik, ogitartekoaren 15 minutuaz eta behar pertsonalak egitekoaz aparte, sei ordu baino gehiago lan egiten dutenean etenik gabe. Behar pertsonalak egiteko denbora hori 20 minutukoa dela uste da, ordutegi zehatz bati lotuta gelditu gabe, plantan txandaka lan egiten dutenentzat.

Enpresak atsedenaldiak antola ditzake pausaldi bateratuetan edo komodinak dituzten txanden bidez edozein lerrotan, betiere 24 ordu lehenago abisatuta, produkzioaren beharren arabera.

16. artikulua. Lanaldia.

Indarraldian, lanaldia benetan lan egindako 1.674 ordukoa izanen da (mila seiehun eta hirurogeita hamalau), 216 egunetan banatuta (berrehun eta hamasei), hau da, 7,75 ordu eguneko.

17. artikulua. Garraioa.

Garraio kolektiboa enpresaren kontura izanen da soilik, 2. eranskinean zehazten den ibilbidearekin eta ordutegiarekin bat. Halaber, kilometrajearen plusa ordainduko da, autobusa norbaiten herritik pasatzen ez denean. 4,72 euro da kilometrajearen plusa, baldintza horiek betetzen dituzten langileentzat, edo orain arte joan-etorriaren plusa jasotzen zutenentzat.

18. artikulua. Ekarpen osagarriak I.

–Enpresaren ekarpen osagarriak, laneko istripuan edo lanbide eritasunen kasuetan.

Enpresak bajaren lehenbiziko egunetik beretik osatuko ditu Lan Istripuetarako Ugazaben Mutuak ematen dituen prestazioak, langileak ezustea gertatu zenean jasotzen zituen guztirako lansarien %100 berdindu arte.

Ekarpen hori hemezortzi (18) hilabetez ordainduko da gehienez.

19. artikulua. Ekarpen osagarriak II.

–Enpresaren diru-ekarpen osagarriak, eritasun arrunta edo lanetik kanpoko istripua dagoenean.

Zuzendaritzak eta enpresa batzordeak erregelamendu bat hitzartu dute soldata osagarriak jasotzeko, langilea aldi baterako ezintasunaren egoeran dagoenetan, eritasun arruntaren edo lanetik kanpoko istripuaren ondorioz. 3. eranskinean dago jasota.

20. artikulua. Barne igoerak.

a) Barne igoeren eskuliburua aplikatuko da (batzordeari 2003an aurkeztutakoa) eta informazio ohol berariazko bat ezarriko da barne igoeretarako.

Enpresak deialdi publikoak egiteko konpromisoa hartzen du kategoria handiagoa edo lanpostu hobea ekartzen duten lanpostu huts guztietarako (esaterako, tornuak, artezteko makinak, mekanizazio makinak, prototipoak, kalitatea, bulegoetako lanpostuak, eta abar). Enpresak deialdia argitaratuko du lanpostu hutsa betetzeko beharra sortu eta hilabetera gehienez, eta hautatzeko prozesuan, kasu bakoitzean ezartzen diren irizpideez gainera, hautagaien prestakuntza espedientea baloratuko du.

Enpresak iragarki oholen bidez emanen du enpresako langileek sustapenean betetzen ahal dituzten lanpostu hutsei buruzko informazioa eta langile interesdunen artean halako lanpostua betetzeko beharrezkotzat jotzen dituen proba teorikoak eta praktikoak eginen ditu, iragarritako lanpostua betetzeko aski gaitasuna duten ebazteko. Interesdunen artean aski gaitasunik inork erakutsiko ez badu, enpresatik kanpo eginen da kontratazioa.

Barne igoerak urtean bitan aztertuko dira, bata lehenengo seihilekoan eta betea bigarrenean. Akordio horiek urtarrilaren 1eko eta uztailaren 1eko indarraldia izanen dute hurrenez hurren. Hitzarmen honek ezartzen dituen baldintzak bete gabe egiten diren barne igoerek ez dute ondoriorik sortuko eta dagokien deialdia eginen da.

b) Ezartzen da gutxieneko kategoria 1. mailako espezialista dela, eta kontratazio berriak maila horretakoak izanen dira hitzarmenaren indarraldian (hitzarmen honetan 39 aldizkako langile finko izatetik finko izatera pasa ondoren). Ordainetan, 40. artikuluan aurreikusitako erretiro araubidea ezartzen da. Bulegoetako langileentzat 1. maila da gutxieneko kategoria, eta kontratazio berriak maila horretakoak izanen dira hitzarmenaren indarraldian.

Kategoria horiek ekartzen dute langile guztiak beharturik daudela lanpostuaren berezko lanak egitera, hala nola, produktibitatea, kalitatearen kontrola, aldaketa azkarra, prebentzioko mantentze-lanak eta garbiketa.

c) Langile bat goragoko kategoria batean aritzen denean, eskubidea izanen du soldaten arteko desberdintasuna jasotzeko. Goragoko kategorian 6 hilabetez arituz gero urtebeteko epean, kategoria horretara igoko da zuzenean. 1. mailako langileek ez dute igoerarik edo konpentsaziorik izanen goragoko kategoria batean aritzeagatik ez badira aritzen 3. mailatik goragoko kategoria batean.

Batzorde paritarioa eratuko da, kalitatezko botoa enpresak duela, batzordeko eta zuzendaritzako ordezkariek osatua.

21. artikulua. Guztirako konputua.

Hitzarmen honen hobekuntzek multzo bat osatzen dute, edozein modutan ere lehendik daudenekin konpentsatzekoa, baina konparazioa urteko guztirakoari begira eginen da, errendimendu normalean eta asistentzia osoa izanik.

Aurrerantzean, aldaketa ekonomikoak dakartzaten xedapenek eraginkortasuna izanen dute baldin eta, batera hartuta eta hitzarmen hau egin baino lehenagotik daudenei gehituta, hitzarmen honen guztizko maila gainditzen badute urtealdietan.

Berariaz gelditzen da jasota ezen, aipatutako irenspenaren eta konpentsazioaren barnean, langileek kobra dezaketen edozein plus edo prima mota sartzen direla (nekagarritasun plusa, arriskuarena eta abar), baita gainerako soldata kontzeptuak ere (oinarrizko soldatak eta osagarri pertsonalak), 1973ko abuztuaren 18ko soldata antolatzeko dekretuaren arabera halakotzat jotzen badira.

Aurreko sailkapenetik kanpo gelditzen dira, berariaz, gaueko lanaren plusa, hitzarmen kolektibo honen 8. artikuluarekin bat ordainduko baita, eta antzinatasunaren osagarri pertsonala.

22. artikulua. Oporrak.

Oporrak hogeita hamar (30) egun naturalekoak izanen dira, Langileen Estatutuaren 38. artikuluko arauekin bat.

Egutegian, oporretarako hiru txanda egonen dira, bakoitza lau astekoa gutxienez, eta aste batean fabrika geldirik egonen da. Frogatzen denean, 2012an bezala, produkzio ahalmena arautu behar dela salmentak jaisteagatik, enpresak eta batzordeak adostuko dute norberak hartzeko libre dituen egunak jaiegun kolektibotzat hartuko direla, besteak beste hartuko diren doikuntza neurrien artean. Egun horiek geroago hartzeak antzinatasunaren modu eta portzentaje berak izanen ditu, hau da, plantilarren %15. Lehentasuna, kasu honetan, lehenbiziko eskaerek izanen dute.

Portzentaje hori taldeen arabera hartuko da kontuan (muntaketako langileak, esaterako), edo atal bereko enplegatuen arabera (pintura, esaterako), edo lerroburu gisa kualifikazio bera dutenen arabera.

Printzipioz, hartzen den irizpidearekin ez da bi egun baino gehiago izanen bezeroen egutegiaren eta KYBSEaren artean batez besteko eskariaren arabera. Enpresa batzordeak eta zuzendaritzak adostuta, irizpide hori alda daiteke.

Uztailaren 6a eta 7a jaiegunak izanen dira. Uztailaren 8a jaieguna izanen da 6a edo 7a asteburuan badira. Oporren korridorea aldatzen da, halako eran non sanferminak ez baitira jaieguntzat hartuko hitzarmena sinatzen denetik aurrera.

Oporrak zatituz gero, betiere alderdien arteko akordio edo hitzarmenetan gatazkarik ez badago, enpresak, enpresa batzordearen adostasunarekin, zehaztuko du noiz hartu behar diren, ekainetik irailera bitarte (bi hilabete horiek barne), baldintzak izanik zati horietako bat, gutxienez, 15 (hamabost) egun naturalekoa izanen dela, eta, zatien artean, hilabete bat izatea.

Hitzarmeneko ordainsariekin ordainduko dira oporrak. Oporren barreneko lanegunak handituko dira langileak oporrak hartu baino lehenagoko hiru hilabete naturalean eskuratu duen primaren edo pizgarriaren batez bestekoarekin. Hiru hilabete horietan lanera joandako egunak baino ez dira kontuan hartuko.

Enpresak konpromisoa hartzen du oporrak antolatzeko proposamena urte bakoitzeko urtarrilaren 15a baino lehenago egiteko. Enpresak eta batzordeak konpromisoa hartzen dute fede onez negoziatzeko oporraldia eta haiek hartu baino lau hilabete lehenago jakinarazteko. Adostasunik ez bada, lan arloko epaitegiak erabakiko du.

Oporrak lan egoera bereziko aldiekin batera izaten ahal dira, hala nola krisiak, konponketak, inbentarioak, tokiko festak eta antzekoak, enpresako zuzendaritzak, enpresa batzordearekin ados jarrita, komenigarria dela uste badu. Adostasunik ez bada, lan arloko epaitegiak erabakiko du.

Beste opor egun bat ezartzen da enpresan hamar (10 ) urtez lan egindako epe bakoitzeko, eta gehienez ere bi langile bakoitzeko.

Oporretan eritasunagatik edo istripugatik bajan dauden langile guztiek eskubidea izanen dute ondokoa hartzeko:

Antzinatasunaren hamarraldiko oporrak hartzeko, ondokoari jarraituko zaio:

–Langileak hiru aste lehenago eskatuko ditu. Enpresak erantzuna emanen du eskatu eta ondoko hamar eguneko epean, presako kasuetan izan ezik.

–Oporrak ezin dituzte hartu departamentu edo lan arlo bakoitzeko langileen %15ek (hamabost) baino gehiagok. Portzentaje hori taldeka kontatuko da, 22. artikuluan zehaztu bezala.

–Lehendabiziko hiru hiruhilekoetan, egunen %75 hartuko dira gutxienez.

–Lanbide mota desberdinekoak egotea nahitaezkoa duten departamentuetan, gutxieneko plantillak ezarriko dira.

–Egun batean oporrak hartzea eskatzen dutenen kopuruak ezarritako muga gainditzen badu, enpresak lehentasuna emanen die, eskatzaileen artean, antzinatasun handiena dutenei.

Urtebetetik beherako kontratuen kasuan, oporrak laneko epearen arabera kalkulatuko dira. Hitzartutako jaiegunak modu berean hainbanatuko dira.

Testu honetan Aukera Berdintasunei buruzko Legean ezarritako guztia bilduko da.

23. artikulua. Laneko arropak.

Hitzarmen kolektibo honen eraginpeko langileek laneko bi (2) arropa sorta jasoko dituzte enpresaren partetik, bata sanferminak baino lehenago eta bestea Eguberriak baino lehenago.

Enpresak, halaber, beharrezko laneko arropak emanen dizkie lanaren ezaugarri bereziak direla-eta horren beharra duten langileei.

Astero garbituko dira laneko arropak enpresaren kargura. Neurri hori hartuta, langileek konpromisoa hartzen dute egoera onean eramateko.

24. artikulua. Aparteko eskersariak.

KYBSEko langileek bi (2) aparteko paga jasoko dituzte, bata uztaileko lehenbiziko astean, eta bestea, abenduaren 23a baino lehenago.

Paga horien zenbateko gordina izanen da hitzarmen honen 4. artikuluan jasotzen dena, 3. artikuluan aurreikusten diren igoerekin.

25. artikulua. Langileen lan txandak.

Langileen lan txandak normalizatu nahian, ahal delarik, ondoko jarduketa arauak ezartzen dira:

1.–Edozein astetako langileen banaketa aurreko asteko asteazkenean jakinaraziko da.

2.–Produkzio doikuntzak direla eta, beharrezkoa denean txanda kopurua berrantolatzea fabrikako lerro edo atal desberdinetan, langile bati ere ez zaio eskatuko bi (2) astez jarraian baino gehiagotan txanda berean aritzea, non ez den adostasunez egiten.

3.–Gaueko txanda banatzeko orduan lerro edo atal batean, txandaka eginen da. Gaueko txanda osatu behar denetan, ondoko irizpide eta lehentasunei jarraituko zaie:

a) Atal bereko langileak, gauez lan egin nahi dutenak, horrek ez badu ekartzen haren lankideren batek artikulu honetako 2. atalari kontra egitea eta horrek ez badio kalterik egiten lanpostuaren garapen arruntari.

b) Ataleko langileak, enpresak eskatzen duenean gauez lan egiteko beharra dutenak. Behar hori beren lan kontratuen ondoriozkoa da.

Gaueko txandari dagokionez, enpresa batzordearen 79/01/30eko aktan aurreikusitakoari jarraituko zaio, makina berri batzuk sartuta, logikoa den bezala.

Batzorde misto bat eratuko da, beharrezkoak ez diren dietak, kilometrajeak eta lanaldi zatituak kentzea aztertuko duena.

26. artikulua. Batzorde mistoa.

Hitzarmen kolektibo hau aplikatzetik sor litezkeen zalantza guztiak interpretatu eta argitzeko asmoz, lan arloko agintaritzaren eskumenak ukatu gabe, batzorde mistoa izendatzen da, enpresa batzordean ordezkaritza duen talde bakoitzeko pertsona batek osatua, baita zuzendaritzaren ordezkari kopuru berak ere, hitzarmen honen negoziazioan parte hartu dutenen artetik. Desadostasunik egonez gero, batzorde hori 5 eguneko epean bilduko da, eta 20 egunen buruan ebatziko.

27. artikulua. Produktibitatea.

1.–Enpresa batzordea eta enpresa zuzendaritza bat datoz: fabrikaren zereginen emaitzetan, produktibitateak berebiziko garrantzia du.

Hilero, lortu gogo diren helburuak konpainia osoaren jokabide eta eraginkortasun arruntaren ondoriozkoak izanen dira. Horretarako, langileek jarrera ona agertzen dute.

Orobat, hilero, bide egokiak erabiliz, ondoko datuen berri emanen da, langile guztiak jakinaren gainean egon daitezen:

1.1. Hileroko produkzioak eta produkzio metatuak.

1.2. Erabilitako orduak, haien destinoak edo aplikazioak, eta hilabete horretako produkzio ratioak.

2.–Produktibitatearen Batzorde Paritarioa dago, enpresako zuzendaritzako eta enpresa batzordeko kideek osatua. Produktibitatearen arazoak aztertuko ditu. Enpresa batzordearen barneko talde bakoitzak ordezkari bat izanen du produktibitate batzordean.

3.–Produkziorako gutxieneko errendimendua 100ekoa da balorazio eskala ehundarrean.

Enpresa beharturik dago produktibitatearen eta laneko osasunaren batzordeei jakinaraztera beste edozein lan metodo edo kronometraje berri edo edozein lerro edo instalaziotan egiten diren aldaketak, horiek ezarri aurretik.

28. artikulua. Oporren poltsa.

Udako eta Aste Santuko oporren ondorioz sortzen diren aparteko gastuetan laguntzeko asmoz, Aste Santuko eta udako laguntzak ezartzen dira 2013an, eta tauletako zenbatekoak izanen dituzte.

Zenbateko horiek urtero eguneratuko dira, 3. artikuluari jarraikiz.

Aste Santuko oporren poltsarekin batera, baina beste kontzeptu batean, oporren korridorea ordainduko da.

Bestalde, poltsen sorrarazpena proportzionala izanen da enpresan lanean emandako denborarekiko. Aste Santuko poltsa horren aurreko astean ordainduko da, eta udako poltsa, berriz, uztaileko azken astean.

29. artikulua.

Hitzarmen kolektibo honen indarraldian, Espainia mailako arau batean ekonomikoak ez diren gaiak arautzeko artikuluren bat hobetzen bada, zuzenean erantsiko zaio hitzarmen kolektibo honen testuari.

30. artikulua. Enplegua.

A.–Kontratazio berriak.

Enpresaren beharren arabera hautatu eta kontratatuko dira langile berriak.

Enpresak konpromisoa hartzen du behin-behinekotasunaren batez besteko mailak gehienez ere hitzarmenaren barneko plantillaren %11koak izan daitezen (maiatzaren 15etik irailaren 15era bitarteko epean izan ezik). Portzentaje horren gainetik, enpresak enplegu finkoa sortuko du, KYBSEn antzinatasun handiena duten langileak enpresan sartuz.

Honela kalkulatuko da behin-behinekotasunaren batez besteko portzentajea urte bakoitzean: urte horretan (maiatzaren 15etik irailaren 15era bitarteko epea kenduta) behin-behineko lanarekin egindako ordu kopurua zati epe berean langile finkoek egindako ordu kopuruarekin, eta 100ekin biderkatuta. Giza baliabideen departamentuak hilero jakinaraziko dio batzordeari zein den behin-behinekotasunaren joera.

KYBSEk kontratatutako zuzeneko laneskuko langileek gainerakoen baldintza berberak izanen dituzte, kotizazioak barne. Tailerreko edo espezialistako 1. mailakoa izanen da haien kategoria, dagozkien ordainsariekin.

Hemendik aurrera (enplegu poltsa agortu ondoren), kontratazioak %50ean banatuko dira gizonen eta emakumeen artean. Halaber, hitzartzen da banaketa hori muntaketa lerroan edo plantako alorretan proportzionala izanen dela emakumeek fabrikan duten presentziarekin.

Kontratazio horien helburua zeharkako lanpostuak (mantentze-lanak, lanabesak eta abar) betetzea bada, enpresak jarraituko dio kontratazioari buruz legeak ezartzen duenari. Ikastun kontratuaren modalitateaz baliatu behar bada zeharkako laneskuko langileentzat, horiek jasoko duten soldata izanen da indarreko lanbide arteko gutxieneko soldataren %150.

B.–Kontratatzeko irizpideak.

KYBSEn sortzen diren zuzeneko laneskuko kontratazio guztiek antzinatasun hurrenkerari jarraituko diote zorrotz-zorrotz.

Lehendabiziko aldiz sartu zen eguna eta guztira egindako lan egunen kopurua hartuko dira kontuan.

Honela kalkulatuko da langile bakoitzaren antzinatasuna:

–Lehendabiziko aldiz sartu zirenetik bi urte eman dutenak: lan egindako ....... egunak x 1,2.

–Lehendabiziko aldiz sartu zirenetik hiru urte eman dutenak: lan egindako ....... egunak x 1,4.

–Lehendabiziko aldiz sartu zirenetik lau urte eman dutenak: lan egindako ....... egunak x 1,6.

–Lehendabiziko aldiz sartu zirenetik bost urte eman dutenak: lan egindako ....... egunak x 1,8.

–Lehendabiziko aldiz sartu zirenetik sei urte eman dutenak: lan egindako ....... egunak x 2.

Eragiketa horren ondoriozko zenbakia izanen da unean-unean pertsona bakoitzarentzat kontuan hartu beharreko antzinatasuna, kontratazio mota edozein delarik ere (hala hasierakoa nola ordezkotza-kontratura edo errelebo-kontratura pasatzea erabakitzeko).

Lan egindako egunetan ez dira kontuan hartuko aparteko orduen bidez egindakoak.

Arrazoirik gabe kontratu bati uko egiten diona desagertuko da enplegu poltsatik.

KYBSEn esperientzia duen langilerik ez badago, giza baliabideek eskaerak eskatuko dituzte, eta zozketa bat eginen da hautatzeko baldintzak betetzen dituztenen artean. Hautatzeko prozesu guztian enpresa batzordeak parte hartuko du. %50 gordeko da senideak kontratatzeko, betiere parekotasuna errespetatuta kontratazio horietan.

Enplegu batzordeak gainbegiratuko du kontratazio irizpideen aplikazioa.

C.–Aldi baterako laneko enpresak.

Enpresak aldi baterako laneko enpresak erabiliko ditu zeharkako lanen kontu puntualekin eta enplegatuekin.

D.–Azpikontratazioak.

Enpresak uste du azpikontratazioa arautzeko tresna bat dela, lehiakortasunari eusten laguntzen duena, eta hori kentzeak enpresaren biziraupena bera arriskuan jarriko lukeela. Hartara, tresna hori aplikatuko du bidezkotzat jotzen duenean erakundearen biziraupena bermatzeko.

Hitzarmen honen indarraldian, enpresak konpromisoa hartzen du mantentze-lanetako departamentua ez kentzeko, eta azpikontratazioa murrizten ari den oraingo joerari eusteko.

E.–Enplegua bermatzea.

Konpainiak konpromisoa hartzen du kaleratze objektiborik ez egiteko arrazoi ekonomiko, tekniko, antolaketako, edo produkziokoak direla eta, edo kontratuak deseginez enplegu erregulazioko espedienterik ez planteatzeko arrazoi horiengatik, Langileen Estatutuaren 51.1 eta 52.c artikuluetan aurreikusten den bezala, kontratu mugagabea duten langileak ukituz gero, salbu eta hitzarmen hau sinatzen denetik egiten diren kontratu mugagabe berrien kasuan (kontratu mugagabea duten langileak, 39 aldizkako langile finko izatetik kontratu mugagabeko langile bihurtu ondoren).

Hitzarmen honek indarra duen bitartean efektiboak galdu behar badira, zuzeneko laneskukoak zein zeharkakoak izan, eta horretarako salmenten jaitsiera frogatu beharko da, ondoko neurriak aplikatuko dira, zehazten den hurrenkeraren arabera:

–Behin-behineko kontratuak desegitea (egon litezkeen errelebo-kontratuak kanpo utzita).

–Kontratuak aldi baterako desegiteko eskaintza (kaleratzeak itzultzeko aukerarekin boluntarioentzat).

–Hitzarmen hau sinatu ondotik kontratu mugagabea egin duten langileen kaleratze objektiboak (39 aldizkako langile finkoak izan ezik). 35 eguneko kalte-ordaina aitortzen zaie lan egindako urte bakoitzeko. Kontratu horiek iraungi ondoren, ukitutakoak enplegu poltsara itzuliko dira.

–Kontratuak behin betiko desegitea boluntarioentzat, 45 eguneko kalte-ordainarekin lan egindako urte bakoitzeko (gehi beste 15.000 euro), gehieneko muga 42 hileko soldata izanda.

–Aurreko neurriak agortuta, hitzarmenaren sinatzaileek berregituratzeko plan bat prestatuko dute, aurre-erretiroetan oinarritua, kontuan izanda zein diren legezko baldintzak une bakoitzean erretiratzeko, eta beste neurri batzuetan oinarritua.

Kontratua aldi baterako desegiteko lehenago aipatutako baldintzak honako hauek dira:

Kontratua deseginen da kaleratzeagatik eta 15.000 euroko kalte-ordaina pagatuko da bi urtetarako, edo zati proportzionala, denbora laburragoan kanpoan egonen denarentzat. Bi urte iraganda (edo adosten den denbora), ukitutako langileak lanera itzuliko dira, baldintza berberetan. Interesdunak ez badu enpresara itzuli nahi, 45 eguneko kalte-ordaina jaso dezake lan egindako urte bakoitzeko. Antzinatasuna eszedentziak bezala tratatuko da.

Enpresak berariaz uko egiten dio kalte-ordaina pagatzeko ahalmenari, neurri horrek ukitutako edozeinek itzultzea eskatuta hura ukatzen bada. Hortaz, itzultzeko eskatuta, kalte-ordaina jasotzeko aukera langilearen esku gelditzen da, eta enpresak, berriz, berriro onartzeko aukera bakar eta saihestezina baino ez dauka.

Enpresak aseguru poliza bat kontratatuko du pertsona horientzat, gainerako langileen aseguru kolektiboak ematen duen estaldura bera izan dezaten.

Neurri horiei heltzen dieten langileak azkenak izanen dira etorkizunean izan litezkeen EEEek ukitzen, eta lehentasuna izanen dute gainerako langileen gainetik, harik eta prestazioen eskubideari dagokionez gainerako langileen egoera berean uzten dituzten kotizazioak metatzeko moduan dauden arte.

F.–Neurri osagarriak.

Jarduketa hauek eginen dira.

–Egun aldizkako langile finko moduan dauden 39ak mugarik gabeko araubide arruntera pasatuko dira, hitzarmen hau sinatzen denetik aurrera.

–Ordezko piezetarako produkzioaren bigarren lerro bat martxan jartzea (berri bat industrializatuz edo egun saturazio txikia duen lerro bat egokituz).

–6. lerroa berreskuratzea berrosatu ondoren.

–Enpresak produkzio proiektuak esleitu eta kudeatuko ditu, hitzarmen honetan hartutako konpromisoei eutsiz. Nolanahi ere, PSAko BVH2’ proiektua KYBSEn abiatuko da, eta ezin izanen da beste planta batera eraman, non ez den hala hitzartzen enpresa batzordearekin.

–Ordezko piezen produkzioaren bolumena handituko da, urtean 2.300.000 unitate egiteraino, mailaz maila, hitzarmen honek indarra duen bitartean. Maila horretara ailegatuko da indarraldia bukatu aurretik.

Lerro eta proiektuei buruzko konpromisoak gauzatu ahal izateko, hitzartzen da enpresak planta berrosatzeko aukera izanen duela, egungo muntaketa lerroetako bat ateraraziz, betiere ondoko baldintzak betetzen badira:

–Plantako produkzio orokorra (unitatetan neurtuta) ez da jaitsiko. Bolumen hori handitu baino ezin da egin.

–Hortaz, ez da plantilla soberakinarik sortuko irteera horregatik.

31. artikulua. Enpresa batzordearen orduak.

Batzordeko kideek aurreikusita dituzten orduak, Langileen Estatutuaren 68 e) artikuluaren arabera, hilero metatzen ahal dira, taldeka. Hartara, kideetako batek aipatu artikuluan ezarritakoa baino orduren bat gehiago behar badu, beste norbaitek erabili ez dituen orduekin konpentsatzen ahalko da.

Talde bakoitzeko kideen ordu kopurua guztira ez da inolaz ere kide bakoitzari emandako orduak baino gehiago izanen. Egun, honako talde hauek osatzen dute enpresa batzordea:

–LAB taldea: 6 pertsona.

–UGT taldea: 5 pertsona.

–CCOO taldea: 3 pertsona.

–SOLIDARI taldea: pertsona 1.

–CC taldea (bulegoak): 2 pertsona.

Guztira, batzordean: 17 pertsona.

Larrialdian ez bada, ordu horiek erabili nahi dituzten batzordeko kideek goi mailako kargudun hurrenari jakinaraziko diote 24 ordu lehenago, programazio beharrak aurreikusi ahal izateko.

32. artikulua. Aholkularitza.

Batzordeko kideek enpresako zuzendaritzari eska diezaiokete kanpoko aholkulariak bilkuretara joatea.

Zuzendaritzak batzordeari nahiz batzordeak zuzendaritzari ematen dioten informazioa idatzita egonen da. Dokumentazio hori ezin da enpresaren barrutitik atera eta ezin da urratu aurkeztutako agirien konfidentzialtasuna.

33. artikulua. Prestakuntza.

Enpresak konpromisoa hartzen du oinarrizko prestakuntza (segurtasuna, kalitatea eta metodoa) behar bezala emateko. Irizten du beharrezkoa dela lantokian zuzentasunez aritzeko. Halaber, gogora ekartzen du ezen, adostuta dagoen moduan, lanpostuetan txandaka ibiltzeko, kasu bakoitzean egokitzeko aplikatzen diren denborak errespetatu behar direla.

Enpresak prestakuntza plan bat ezarriko du. Enpresaren prestakuntza plan orokorrean aurreikusita ez dagoen ikastaroren batean parte hartu nahi dutenek, eta, horretarako laguntza ekonomikoa edo bestelakoa nahi badute, eskaera aurkeztuko dute langileria departamentuan. Horrek kasuaren arabera ebatziko du, eta erabakiko ea sartzen den enpresaren prestakuntza planean.

Enpresak txanda erraztuko dio hala eskatzen duen langileari, eta txanda bakoitzean zenbat langile aritzen diren finkatuko du. Prestakuntza mota izanen da Langileen Estatutuan zehaztutakoa. Baimenak emanen zaizkie azterketak egin behar dituztenei.

34. artikulua. Absentismoa.

Hilero aztertuko da enpresako absentismo maila, baita haren eboluzioa eta kausak ere. Enpresaren kargurako soldata osagarriak izanen dira 3. eranskinean biltzen direnak.

35. artikulua. Zarata desagerrarazteko plana.

Enpresak, zaratari dagokienez, konpromisoa hartzen du legedia betetzeko eta zarata maila egungo mailatik jaisteko.

36. artikulua. Sindikatuen gela.

Enpresak mantenduko ditu enpresa batzordeari eta atal sindikalei esleitutako gelak, erakunde horiek erabil ditzaten beren eginkizunak betetzeko. Talde bakoitzaren erantzukizunpean uzten da kasuan kasuko gelak egoki erabili eta zaintzea.

37. artikulua. Korriturik gabeko maileguak.

Enpresak urteko funts bat sortuko du, 200.000 eurokoa, maileguak emateko zuzeneko laneskuko langileentzat, zeharkakoentzat eta enplegatuentzat. Funts hori bi taldetan banatuko da proportzionalki, segun zenbat langile finko dauden zuzeneko eta zeharkako laneskuko langileek, alde batetik, eta enplegatuek, bestetik, osatzen duten taldeetan.

Urte horretarako ezarritako funtsa agortuta, enpresak konpromisoa hartzen du hura handitzeko, erantzunik gabe gelditu diren eskaerei heltzeko. Mailegu horiek honako hauek ekarritako gastuak pagatzeko erabiliko dira:

a) Eskatzailearen eritasun larria, edo ezkontidearen, seme-alaba baten, aitaren edo amaren heriotzagatik.

b) Eskatzailearen, ezkontidearen, seme-alaben, gurasoen oftalmologia edo odontologia fakturak, edo bestelako kirurgiak edo aparatu medikoak paratzea, Gizarte Segurantzak estaltzen ez duenean.

c) Unibertsitateko matrikulazioak eta material didaktikoa.

d) Halaber, eta funts hori agortzen ez badute aurreko atalei lotutako eskaerek, maileguak eska daitezke etxebizitza erosi edo konpontzeko edo altzariak erosteko, betiere eskaeraren unean gelditzen den funtsaren %50 gordeta a eta b ataletako gastuetarako.

e) Seme-alaba bat adoptatzeko gastuak.

Mailegu bakar bat ezin da 8.000 eurotik gorakoa izan.

Maileguak 36 hilabetean itzuliko dira, ematen direnetik kontatzen hasita. Aldi baterako kontratua dutenen eskaeretan, kontratuaren bukaera hartuko da kontuan. Maileguak sortu beharko lituzkeen korrituek PFEZaren atxikipena izanen dute.

Maileguen eskaera langileria departamentuan aurkeztuko da, eskaeraren kausa frogatzen duten gainerako agiriekin batera. Enpresa batzordeak, enpresarekin batera, ezarriko ditu lehentasunak mailegua emateari dagokionez.

Urte berean, ezin izanen zaio pertsona berari mailegu bat baino gehiago eman.

38. artikulua. Tenperaturak plantan.

Tenperaturak 32˚ C gainditzen badu plantako atal batean (edo 31˚ C, opor bateraturik ez badago langile guztientzat, korridorearen akordioaren arabera), atal horretako langileek eskubidea izanen dute beste 40 minutuz atseden hartzeko. Modu proportzionalean banatuko dira txandako atsedenaldietan, tenperatura hori gainditzen den unetik aurrera.

Tenperatura 15˚ C gradutik behera bada plantako atal batean, ukitutako langileak beste lanpostu batera joanen dira.

39. artikulua. Mugigarritasun geografikoa.

Enpresan aritzen diren pertsonak ezin dira lekuz aldatu haren beste zentro batera Iruñerriko mugetatik kanpo.

40. artikulua. Erretiroa.

A.–Erretiro partziala.

Erretiro partziala hartzeko aurkezten diren eskaera guztiak emanen ditu enpresak, modalitate horrek irauten duen bitartean, betiere ondoko baldintza hauek beteta:

–Aldi baterako errelebo bat kontratatzea hautatuko da, 1. mailan sailkatuko dena. Haren orduak ez dira konputatuko behin-behinekotasuna kalkulatzeko, eta ez zaio kontratu mugagabea eginen haren kontratua bukatutakoan. Nolanahi ere, gehieneko behin-behinekotasunaren portzentajea aplikatuta, kontratu mugagabe berriak egin behar badira, erreleboko langileak finko bihurtuko dira hala badagokie antzinatasunaren hurrenkerari jarraituz, eta erreleboko izaera mantenduko dute.

–Erretiro partziala hartzen duenak zerbitzuak eginen ditu hari dagokion lanaldiaren portzentajean, enpresak ezarriko dituen egunetan. Hala geldituko da jasota urteko egutegian.

–Erretiroa hartzeko egoera eta baldintzak izanen dira une bakoitzean aplikatu beharreko araudiak zehazten dituenak.

B.–Erretiro aurreratua.

Erretiro aurreratu osoa eskatzen duten langileek eskubidea izanen dute ondoko eskersariak hartzeko, kasu horiei bakarrik aplikatzen zaizkienak. Maila guztietarako kalkulatuko dira tailerreko 3. mailaren arabera (2. mailako ofiziala), hitzarmen honen soldata taulako balio osoaren arabera. Era horretan, 60 urte eta 0 hilabeteko eskersaria izanen da aipatutako mailaren %160koa, eta eskersariaren gainerako tarteei portzentajearen igoera bera aplikatuko zaie aurreko balioei dagokienez.

Hartara, 2013an, ondoko eskersariak ezartzen dira erretiroagatik:

HILABETEAK

URTEAK

60

61

62

63

64

0

47.237,94

39.364,94

31.491,96

23.618,96

7.872,98

1

46.581,86

38.708,86

30.835,88

22.306,81

0,00

2

45.925,77

38.052,79

30.179,79

20.994,64

0,00

3

45.269,69

37.396,71

29.523,71

19.682,47

0,00

4

44.613,60

36.740,62

28.867,62

18.370,31

0,00

5

43.957,52

36.084,53

28.211,55

17.058,14

0,00

6

43.301,45

35.428,45

27.555,47

15.745,98

0,00

7

42.645,36

34.772,37

26.899,38

14.433,82

0,00

8

41.989,28

34.116,29

26.243,30

13.121,64

0,00

9

41.333,20

33.460,21

25.587,22

11.809,49

0,00

10

40.677,11

32.804,13

24.931,13

10.497,32

0,00

11

40.021,03

32.148,04

24.275,05

9.185,15

0,00

Urteak eta hilabeteak konputatuko dira langilearen baja egunarekin bat eta iragandako hilabeteen arabera. Zenbatekoak dagokien kitatzearekin jasoko dira. Taula horiek eguneratuko dira 3. artikuluaren arabera aplikatzen diren soldata igoerekin bat.

Halaber, kargua uzteko unean, erretiro aurreratua hartzen duenak aukera izanen du haren seme edo alaba bat KYBSEren enplegu poltsan sartzeko.

41. artikulua. Erretiroa aldez aurretik hartzea.

Enpresak eta enpresa batzordeak erretiroa aldez aurretik hartzeko plan bat hitzartuko dute, hala behar izenez gero, 30.E artikuluan aurreikusten den bezala, plantilla doitzeko beste neurriak agorturik badaude.

42. artikulua. Lan-osasuna.

Osasun zerbitzuak ezarriko du zer irizpideri jarraitu behar zaion lanpostuak esleitzeari dagokionez, norberaren eta osasunaren inguruabarrak baloratuta, laneko osasunarekin ikusteko duten arlo guztietan.

Batzordeari proposatzen zaio mutuak eman beharreko zerbitzuei buruzko erregelamendu bat zehaztu eta hitzartzea, eta haien balorazioa eta segimendua egiteko mekanismoa ezartzea, segurtasun eta osasun batzordeak parte hartuta.

Haurdunaldietan, mutuak, edo, bestela, enpresak, prestazioen %100 hartuko du bere kargura, haurdunaldiko arriskua bere gain hartuta lehendabiziko egunetik aurrera.

Enpresak konpromisoa hartzen du osasun zerbitzua emateko, hiru txandak estaltzeko, astelehenetik ostiralera lanegunetan, halako eran non aipatutako zerbitzua, gutxienez, 6 ordu eta erdikoa izanen baita txanda bakoitzean, eta gehienez ere ordu eta erdiko etena egonen da zerbitzuan txanden artean. Osasun zerbitzua emanen da lanaldi arruntetik kanpo, aplikatu beharreko baldintzetan, baldin eta zuzeneko langileen %15 gutxienez lanean ari badira.

Langileen txandakatzeari dagokionez, enpresak eskatzen du hitzartutakoa hertsiki betetzea, hau da, txandaka ibili ahal izateko, langileak kalitate, produktibitate eta erabili beharreko makinaren baldintzak mantentzeko betekizunak bete behar ditu. Norberaren osasun baldintzak dira muga bakarra, eta enpresak errespetatu beharko ditu. Prebentzio zerbitzuak, osasun zerbitzuak eta produkzio departamentuak lanpostuen eta bateraezintasunen taula bat zehaztuko dute, muga fisikoaren eta/edo psikikoaren arabera. Osasun zerbitzuaren iritzia nagusituko da, arloko aditurik handiena izanda.

Etorkizuneko negoziazioetan lan arloko politika berariazkoa zehaztu behar da, onartutako desgaitasunak edo minusbaliotasunak dituztenei zuzendua.

Enpresak konpromisoa hartzen du mailaz mailako prestakuntza emateko produkzioko langile guztiei ergonomia aktiboaren printzipioei buruz (“bizkarreko eskola”).

Enpresak bermatuko du fisioterapeuta zerbitzua guztiz estalduta gelditzen dela mutuarekin, eta horretaz gain, beste baliabide batzuekin, baina plantan kokatu gabe eta osasun zerbitzuak gainbegiratuta.

Enpresak prentsak kentzeko plana osatuko du, aurreko hitzarmenean hasi zena.

43. artikulua. - Berdintasunerako plana.

Enpresan ezarritako berdintasunerako plana osorik garatuko da eta erreferentea izanen da gai honetarako.

44. artikulua. Errotulazio elebiduna.

Enpresak konpromisoa hartzen du errotuluak ele bitan jartzeko (euskara eta gaztelania) panel berrietan, eta egungoak egokitzeko.

45. artikulua. Ingurumena.

KYBSEko ingurumeneko politika hura babestearen aldekoa da. Hori da kudeaketa sistemaren garapenaren eta ezarpenaren oinarria, irizten baitu ingurumen duina babestu eta kontserbatzearen ardura duela. Langile guztiek ezagutu behar dute politika hori, eta egun, sindikatuen intereseko arazoa da, zalantzarik gabe. Hori dela eta, komeni da gai honi jarraipena egitea, ingurumenaren gaineko eragina ezagutu eta murrizteko, enpresaren barneko zein kanpoko ikuspegitik. Hortaz, bi alderdiek ondokoa hitzartzen dute:

Langileen ordezkariek esku hartuko dute KYBSEren ingurumeneko politikan ingurumeneko ordezkarien bitartez (enpresa batzordeko kideak edo langileen delegatuak) edo ingurumenaren arloan eskumenak dituzten prebentzioko ordezkarien bitartez. Hona hemen haien eginkizunak eta eskumenak:

1. Zuzendaritzarekin elkarlanean aritzea, ingurumeneko ekintza hobetze aldera, artikulu honetako printzipio orokorren esparruan.

2. Ingurumenari buruzko arautegia betetzean langileen lankidetza bultzatu eta sustatzea.

3. Ingurumenari buruzko arautegia betetzeari nahiz enpresak ingurumen arloan ezartzen dituen politika eta helburuei buruzko jarraipen lana egitea.

4. Informazioa jasotzea ingurumen arloko arriskuak sorrarazten ahal dituzten teknologia berriak abian jartzeari nahiz ingurumen arloko kudeaketari buruz.

5. Enpresatik jasotzea horrek administrazio publikoari eman beharreko dokumentazioa, emisioei, isurketei, hondakinen sorrerari, uraren eta energiaren erabilerari eta istripu handiak prebenitzeari dagokienez.

6. Ingurumen arloko arriskuak murrizteko eta ingurumen arloko kudeaketa hobetzeko neurriak hartzea.

7. Enpresaren ingurumen arloko betebeharrekin zerikusia duten gaietako prestakuntza ekintzak diseinatzen eta garatzen laguntzea. Enpresak arduradun bat izendatuko du ingurumeneko politikan ingurumeneko ordezkariekin solaskide izateko (enpresa batzordeko kideak edo langileen delegatuak) edo ingurumenaren arloan eskumenak dituzten prebentzioko ordezkariekin.

AZKEN XEDAPENA

Hitzarmen honen artikuluetan aurreikusten ez den orotan, indarreko araudian eta Nafarroako Foru Komunitateko industria siderometalurgikorako hitzarmen kolektibo probintzial indardunean xedatuari jarraituko zaio, diziplina araubideari, probaldiari eta lanbide sailkapenari (kategoriak) dagokienez. Zuzendaritzak berariaz egiten dio uko lan arloko araudi horretan kaleratze objektiboei buruz bildutako edozein baliabide erabiltzeari.

Urtero, isilbidez, beste urtebeterako luzatutzat emanen da hitzarmena, indarraldia bukatu baino hiru hilabete lehenagotik alde batek edo besteak hura salatzen ez badu. Berariaz jasotzen da ezen, hitzarmen hau bukatuta, horren eraginpean dauden langileek aukeratzen ahal dutela hura berritzea edo Nafarroako Foru Komunitateko industria siderometalurgikorako hitzarmen kolektibo probintzialari atxikitzea.

Enpresak uko egiten dio Langileen Estatutuaren 41. artikulua aplikatzeari, hitzarmen honek indarra duen bitartean, non ez duen enpresa batzordearen adostasuna.

Eranskinak

1. eranskina

–Lan egutegiak: ez daude eskuragarri.

–Eguneroko lanaldi arrunta:

Eguneroko lanaldi arrunta lortzeko, kasuan kasuko lan egutegietan urte bakoitzeko aurreikusitako benetako lanorduak zatituko dira Nafarroako Gobernuko Lan eta Gizarte Segurantzaren Zuzendaritzak Nafarroarako laneko egutegi ofizialean zehaztutako lanegunen kopuruarekin.

2. eranskina

Autobusen ibilbidea (ikus erantsitako orria).

3. eranskina

Diru osagarria ordaintzeko erregelamendua, eritasun arruntaren edo lanetik kanpoko istripuaren kasuetan.

1. artikulua.

Eritasun arrunt batengatik baja bat sortzen denean, honelako osagarria jasoko da:

–Lehenbiziko baja baldin bada aurreko 12 hilabeteko epean, langileak jaso beharreko soldata teorikoaren %100era bitarteko osagarria jasoko da (oinarrizko soldata eta osagarriak, salbu eta gaueko lanarena, poltsak, aparteko pagak, korridoreen plusak eta malgutasunari lotutako plusak eta antzekoak).

–Bigarren baja baldin bada aurreko 12 hilabeteko epean, %80ra bitarteko osagarria jasoko da, aurreko baldintzak beteta. Hirugarren baja edo hurrengoak baldin badira, %60ra bitarteko osagarria jasoko da.

–Aipatutako konputuan ez dira kontuan hartuko ebakuntza kirurgikoen ondoriozkoak, gutxienez 48 orduz ospitaleratuta egon bada, edo osasun zerbitzuaren irizpidearen arabera larritzat hartutako eritasun kronikoak, hala nola, minbizia, iktusa edo infartua, arrisku larria badago.

Enpresaren kargurako osagarriak kobratzen hasteko data aldi baterako ezintasunaren hasierako eguna izanen da.

Kontuan harturik ezen enpresak ordaindu beharreko zenbatekoen helburua dela Gizarte Segurantzaren babesaren osagarri izatea, zenbateko horiek Gizarte Segurantzaren zenbatekoen adina iraunen dute, gaur egun hamabi hilabete, eta hemezortzi hilabete arte luza daitezke gehienez.

Muga horiek Gizarte Segurantzak gehitu edo murriztuko balitu, aldaketa berbera izanen lukete enpresaren kargurako osagarriek.

Enpresak berariaz egiten dio uko bajei buruzko beste edozein neurri aplikatzeari, ez bada batzordearen adostasunarekin.

2. artikulua.

Lanerako ezintasuna 60 egunetik gorakoa bada, 61. egunetik aurrera, lehen aipatutako ordainsarien %100 jasoko da.

3. artikulua.

Erregulazio honen xede diren ordainsariak jasotzeko eskubidea izateko, langileak baldintza hauek bete behar ditu:

a) Langileria Departamentuari jakinaraziko dio eskura duen biderik azkarrena erabiliz, gertaeraren ondoko 24 orduko epean.

b) Baja-agiri ofiziala aurkeztuko du, Gizarte Segurantzako medikuak luzatua, ondoko 48 orduen barnean.

c) Ezin izanen du bere bizilekutik inora alde egin, ez eta etxetik kanpora egon ere gaueko 10ak baino beranduago, enpresako osasun zerbitzuaren baimenik gabe.

d) Ezintasunaren laugarren egunean eta ondoren astero, ezintasunaren berrespen agiria (Nahitaezko Eritasun Seguruko osasun zerbitzuak luzatua) aurkeztuko du Langileriaren Departamentuan.

e) Eritasunak edo bere ahalmenak horretarako bide emanez gero, enpresako osasun zerbitzura joanen da astean behin. Osasun zerbitzura joan dadin errazteko, horretarako lehentasunezko ordutegia izanen da 8:30-10:30 edo 16:00-18:00.

f) Ohean egoteaz, atsedenaldiaz, etxetik ateratzeaz eta abarrez izan daitekeen edozein dudan eta eria lan egiteko moduan dagoen ala ez zehazten duen irizpenean, aintzat hartuko da enpresako osasun zerbitzuaren iritzia, une oro.

4. artikulua.

Arau hauetako edozeini nahiz arlo hau erregulatzeko ematen direnei iruzur eginez gero edo men egiten ez bazaie, hemen finkatutako onurak kentzen ahalko dira gehienez lau urtez, kasu bakoitzean ezar litezkeen arauzko zehapenak galarazi gabe.

5. artikulua.

Amatasunagatik hartzen diren bajak ez dira kontuan hartuko arlo honetan xedatuaren ondorioetarako. Amatasunagatik hasi eta haurdunaldiaren arriskuko prestazioa eman arte izaten diren eritasun arrunteko prozesuek %100era bitarteko osagarria izanen dute, eranskin honen 1. artikuluan xedatuarekin bat.

Enpresak prebentzioko zerbitzuaren txosten bat emanen die haurdun dauden langileei, haurdunaldiaren arriskuko prestazioa lortzea aholkatzeko.

6. artikulua.

Beren ezaugarriak direla-eta berezitzat har daitezkeen kasuak banan-banan tratatuko dira enpresa batzordearen eta langileen zuzendaritzaren artean.

7. artikulua.

Pertsona batek joan behar duenean Gizarte Segurantzak edo mutuak estaltzen ez duten osasun zerbitzura edo osasunaren arloko beste zerbitzu batera, enpresak hartuko ditu kontsultako gastuak, horiek justifikatu ondoren, baldin eta enpresako osasuneko langileek edo mutuak zehazten badute kontsulta egin behar dela.

8. artikulua.

Pertsona batek eritasun baja duenean, ez du mutuara joan beharrik. Nolanahi ere, haren osasunaren alde, hara joan beharko du, tratamendua egokiagoa jaso dezan.

Iragarkiaren kodea: F1508634