152. ALDIZKARIA - 2015eko abuztuaren 6a

1. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

1.5. ESTATUTUAK ETA LAN HITZARMEN KOLEKTIBOAK

EBAZPENA, 2015eko maiatzaren 19koa, Arriskuen Prebentziorako eta Lanaren zuzendari nagusiak emana, Iruñeko Punt Roma SL enpresaren hitzarmen kolektiboa erregistratu, gorde eta Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzea erabakitzen duena.

Iruñeko Punt Roma SL enpresaren hitzarmen kolektiboaren testua (kode zenbakia: 31100862012015) aztertu da, Erregistro honetan 2014ko abenduaren 2an sartu zena eta enpresaren ordezkariek eta sindikatuen ordezkariek 2014ko martxoaren 20an izenpetu eta 2015eko apirilaren 22an, 28an eta maiatzaren 18an zuzendu zutena, Langileen Estatutuari buruzko Legearen testu bategina onetsi zuen martxoaren 24ko 1/1995 Legegintzako Errege Dekretuaren 90. artikuluaren 2. eta 3. idatz-zatietan eta Hitzarmen Kolektiboen Erregistro eta Gordailuei buruzko maiatzaren 28ko 713/2010 Errege Dekretuan ezarritakoaren arabera. Horrenbestez,

EBATZI DUT:

1. Nafarroako Lan Hitzarmen eta Akordio Kolektiboen Erregistroan inskribatzeko agintzea.

2. Ebazpen hau Negoziazio Batzordeari jakinaraztea, eta adieraztea ebazpenak ez duela administrazio bidea amaitzen eta haren aurka gora jotzeko errekurtsoa jartzen ahal dela, Ekonomia, Ogasun, Industria eta Enpleguko kontseilariari zuzendua, jakinarazi eta biharamunetik hilabeteko epean.

3. Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzeko agintzea, denek jakin dezaten.

Iruñean, 2015eko maiatzaren 19an.–Arriskuen Prebentziorako eta Lanaren zuzendari nagusia, Imelda Lorea Echavarren.

PUNT ROMA SL ENPRESAK NAFARROAN DITUEN LANTOKIETAKO HITZARMEN KOLEKTIBOA

1.–Alderdiak zehaztea.

2.–Lurralde eremua, eremu funtzionala eta langile eremua.

3.–Indarraldia

4.–Aplikatzeko lehentasuna.

5.–Baldintzarik hoberenak.

6.–Langileen sailkapen profesionala.

6.1. Lanbide taldeak.

7.–Kontratazio modalitateak.

7.1. Kontratazio motak.

7.1.1. Bitarteko kontratua.

7.1.2. Obra edo zerbitzu jakin baterako kontratua.

7.2. Probaldiak.

7.3. Lanari uzteko aurreabisuak.

8.–Lanaldia.

9.–Lan egutegia.

10.–Malgutasuna.

11.–Oporrak.

12.–Lizentziak.

13.–Borondatezko eszedentziak.

14.–Bizitza pertsonala, familia eta lana bateragarri egiten laguntzeko neurriak.

14.1. Haurdunaldiko osasun azterketak egitea.

14.2. Haurrari esnea emateko baimena.

14.3. Jaiotza goiztiarrak.

14.4. Lanaldi murriztua zortzi urtetik beherako haurren edo desgaitasuna dutenen legezko zaintzagatik.

14.5. Seme-alaba adingabeak edo desgaitasuna dutenak zaintzeko eszedentzia bereziak.

14.6. 15 urtetik beherako seme-alabak medikuaren kontsultara laguntzea.

14.7. Adingabeak zaintzeko ordaindu gabeko lizentzia.

15.–Ordainsarien kontzeptuak.

a) Soldata kontzeptuak.

a) Soldatatik kanpoko kontzeptuak.

16.–Oinarrizko soldata.

17.–Salmenten gaineko pizgarriak.

18.–Gaueko lanaren plusa.

19.–Aparteko eskersariak.

20.–Oporretako ordainsarien kontzeptuak.

21.–Hiri garraioaren plusa.

22.–Distantziaren plusa.

23.–Lanerako aldi baterako ezintasunaren osagarria.

24.–Soldata igoerak.

25.–Erosketak.

26.–Etengabeko prestakuntza.

27.–Laneko segurtasuna eta osasuna.

28.–Osasun azterketa.

29.–Sexu jazarpena eta sexuagatiko jazarpena.

30.–Fideltasun sariak.

31.–Jarraitutasunaren kalte-ordaina.

32.–Dietak eta bidaiak.

33.–Enpresa lekuz aldatzea.

34.–Mugigarritasun geografikoa.

35.–Laneko arropa.

36.–Bizi asegurua.

37.–Diziplina araubidea.

38.–Berme sindikalak.

39.–Batzorde misto paritarioa.

–Xedapen gehigarriak:

Lehen xedapen gehigarria.–Hitzarmen honetan itundutako lan baldintzak betetzea - ez betetzea eta lan baldintzen funtsezko aldaketa.

Bigarren xedapen gehigarria.–Arau osagarriak.

Hirugarren xedapen gehigarria.–Lansarien berrikuspenaren aplikazioa.

I. eranskina.–2013ko eta 2014ko lansarien taulak.

II. eranskina.–Jarraitutasunaren kalte-ordainen taula.

1.–Alderdiak zehaztea.

Hitzarmen hau Punt Roma SL enpresako Nafarroako langileek (langileriaren delegatua) eta enpresaren zuzendaritzak izenpetu dute.

2.–Lurralde eremua, eremu funtzionala eta langile eremua.

Hitzarmen honek enpresak Nafarroan dituen bulego eta lantoki guztiak (ehun-merkataritzaren eta osagarrien arloko merkataritzako jardueran aritzen direnak) hartzen ditu, baita Nafarroan enpresaren kontura lanean aritzen diren langile guztiak ere, bulego eta zentro horietan, egungoetan nahiz etorkizunean sortzen direnetan.

3.–Indarraldia.

Hitzarmen kolektibo honen indarraldia 2010eko urtarrilaren 1ean hasiko da, eta 2015eko abenduaren 31n amaitu.

Itundutako iraunaldia amaitu ondoren, bi alderdietako edozeinek salatu ez badu, hitzarmena urtero luzatuko da.

Hitzarmen hau salatu nahi bada, hitzarmena edo urteko luzapena bukatu baino sei hilabete lehenago gutxienez egin beharko da.

Langileen Estatutuaren 86.3 artikuluan ezarritakoaren ondorioetarako, berariaz adostu da ezen hitzarmena salatu eta itundutako iraunaldia amaitu ondoren, hitzarmenak indarrean jarraituko duela harik eta bi alderdiek haren ordezko bat izenpetzen duten arte.

4.–Aplikatzeko lehentasuna.

Berariaz erabaki da hitzarmen honek lehentasuna izanen lukeela aplikazioan, bere lurralde eremuan Nafarroako lurraldeko lantoki guztiak sartu nahi dituen enpresako hitzarmen bat balego.

Langileen Estatutuaren 84.2 artikuluan xedatutakoaren ondorioetarako, enpresak hitzarmen honen edukia aplikatuko die Nafarroako lantokietako langileei haren indarraldian eta aurreraeraginaren epean. Hortaz, enpresako hitzarmen bat adosten bada ere, hitzarmen hau izanen da aplikatzekoa.

5.–Baldintzarik hoberenak.

Hitzarmen honetan biltzen diren baldintza ekonomikoak eta bestelako guztiak gutxienekotzat hartuko dira; hori dela eta, Nafarroako lantokietan ezarri diren eta hitzarmenekoak baino baldintza hobeak dituzten itunek, klausulek edo egoerek bere horretan segituko dute horietaz baliatu izan diren langileentzat.

6.–Langileen sailkapen profesionala.

6.1. Lanbide-taldeak:

Langileen Estatutuaren 22. artikulua aplikatuz, lanbide sailkapenerako sistema berri bat ezartzen da, emakumeen eta gizonen artean zuzeneko edo zeharkako diskriminaziorik ez izatea helburu duten irizpide eta sistemekin bat etorrita; horretarako, hiru lanbide talde ezarri dira, eta, espezialitate profesionalen edo erantzukizunen arabera, berriz, talde bakoitzean maila sistema bat ezarri da, honen araberakoa:

–Nafarroako ehun-merkataritzaren arloko hitzarmeneko kategoriak eta egiten diren eginkizunen arteko baliokidetzak ezartzen dituen taula bat erantsi da, argitzeko eta hitzarmen berriaren egungo sailkapenean hobeki txertatzeko; 2015eko urtarrilaren 1etik aurrera aplikatuko da.

–2015eko urtarrilaren 1etik aurrera, bi urtetik gorako antzinatasuna duten langileek, bi urte baino gehiagoko esperientzia duten saltzaileen lanbide kategoria dutenek (I. taldea, 5. maila), saltzaile nagusia bilakatuko dira (I. taldea, 4. maila).

I. taldea 1. maila

Arduradun nagusia

I. taldea 2. maila

Arduraduna

I. taldea 3. maila

Bigarren arduraduna

I. taldea 4. maila

Saltzaile nagusia

I. taldea 5. maila

Bi urte baino gehiagoko esperientzia duen saltzailea

–I. taldea: Merkataritzako langileak.

  • 1. maila. Arduradun nagusiaren kategoria zena. Toki desberdinetan sukurtsalak bere menpe dituen establezimendu baten ardura duena edo toki berean egoitza duten zenbait sukurtsal batzuen goi mailako zuzendaritza bere gain hartzen duena.
  • 2. maila. Arduradunaren kategoria zena. Sukurtsal baten ardura izan, eta, eskuordeturik, enpresari dagozkion eginkizunak betetzen dituena.
  • 3. maila. Bigarren arduraduna. Dendaren ardura izan gabe, arduradunaren ordez aritu daiteke, haren eginkizunak betez, hura lantokian ez dagoenean, esperientzia, antzinatasuna enpresan eta gaitasun profesional nahikoak badituelako horretan jarduteko.
  • 4. maila. Saltzaile nagusiaren kategoria zena. Salmentak egiteko ardura duen langilea da, bere esku dituen salgaien gaineko ezagutza praktikoa du, eta horri esker erosleari orientabideak ematen ahal dizkio erosteko (zenbat behar duen, bete behar dituen ezaugarriak, erabileraren arabera, salgai berriak, etab.); salgaien zenbaketa egin beharko du, berriak eskatzeko, eta hori garaiz egin dadin, eta erakusleihoetan eta erakusmahaietan jartzeko; eta salmentarako beharrezkoak diren merkataritzako kalkuluaren oinarrizko ezagutzak izan behar ditu.
  • 5. maila. Saltzailearen kategoria zena. Saltzaileei haien eginkizunak betetzen laguntzen dien langilea da, haien lana errazteko; berak ere salmentak egin ditzake. Maila horretan gehienez ere bi urte eman ditzake, kontratu bakar batekin edo enpresak Nafarroan dituen lantoki guztietan izandako kontratu guztiak batuta, eta 4. mailara igaroko da besterik gabe.

–II. taldea: Administrazioko langileak.

  • 1. maila. Administrazio buruaren kategoria zena. Horretarako ahalordea izan nahiz ez, enpresa baten eginkizun administratibo guztiak zuzendu edo zaintzeko eginkizunak bere gain hartzen ditu eskumen guztiekin; enpresak sail batzuetan antolatuta izan ditzake eginkizun horiek: gutuneria, publizitatea, etab.
  • 2. maila. Administrari-ofizialaren kategoria zena. Merkataritzako lanetarako behar diren ezagutza tekniko eta praktikoak ditu, eta ekimena behar duten lanak egiten ditu, hala nola gutunak idatzi, merkataritzako kontratu arruntak prestatu, estatistikak egin gaitasun analitikoarekin, txostenen kudeaketa, kontabilitate liburuetan transkribatzea, sorospenen eta gizarte aseguruen likidazioa, etab.
  • 3. maila. Administrari-laguntzailearen kategoria zena. Izaera administratiboko ezagutza orokorrak ditu, eta laguntza ematen die ofizialei eta nagusiei kategoria horri dagozkion zereginetan, eginkizun hauetan: tramiteko gutunak idaztea, fakturak eta interesen eta zergen likidaziorako egoera-orriak egitea, mekanografia, etab.

–III. taldea: Jarduera anitzeko langileak.

  • 1. maila. Erakusleiho-apaintzailearen lehengo kategoria. Langile honen eginkizun nagusia eta lehentasunezkoa apainketa da, lokalen barrenekoa, erakusleihoak eta erakusmahaiak, salgaiak jendaurrean jartzeko.
  • 2. maila. Morroiaren kategoria zena. Salgaiak garraiatzen ditu, establezimendu barrenean nahiz kanpoan, fardelean bildu edo paketatzea behar ez duten pakete arruntak egin eta banatzen ditu, edo ahalegin fisikoa eskatzen duten bestelako lanak egiten ditu; establezimendua garbitzeko lanak ere agintzen ahal zaizkio.
  • 3. maila. Garbiketako langileen kategoria zena. Lokalak garbitu eta txukuntzen dituzte.

7.–Kontratazio modalitateak.

7.1. Kontratazioaren arloan eta araudi indardunarekin bat, irizpide hauek zuzenduko dute kontratazioa:

a) Mugagabeko kontratazioa sustatzea, aldi baterako kontratuak kontratu finko bihurtzea, eta aldi baterako kontratuak bata bestearen atzetik arrazoirik gabe ez lotzeko konpromisoa.

b) Kontratazio modalitateen erabilera egokia sustatzeko konpromisoa, Punt Roma SL enpresaren premia iraunkorretarako kontratu mugagabeak erabiliz, eta abaguneko premietarako, halakorik bada, aldi baterako kontratu kausalak.

c) Lanaldi partzialeko kontratu mugagabeak sustatzea, aldi baterako kontratazioaren alternatiba izan baitaitezke.

7.1.1. Bitarteko kontratua.

Kontratu mota hori erabiliko da lanpostua gordetzeko eskubidea duen langile bat honako egoera hauetakoren batean ordeztu behar denean:

a) Aldi baterako ezintasuna.

b) Amatasuna, aitatasuna, haurdunaldiko arriskuaren eta bularra emateko garaian, adingabeen adopzioa eta harrera, amatasunaren atsedenaldiaren ondotik bularra emateko baimena osorik hartu ondoren.

c) Desgaitasuna duten seme-alabak edo ahaideak zaintzeko eszedentzia.

d) Nahitaezko eszedentzia.

e) Ordezkaritzako hautetsia izatea edo probintzia mailako edo maila handiagoko lan sindikalak betetzea.

7.1.2. Obra edo zerbitzu jakin baterako kontratua.

Langileen Estatutuaren martxoaren 24ko 1/95 LEDaren 15.1 a) artikuluan aurreikusitakoari jarraikiz, eduki orokorrez gain, Punt Roma SL enpresaren ohiko jardueran munta propioa duten lan edo zereginak produktu zehatzen kanpainak edo promozioak dira, eta obra edo zerbitzu jakinak egiteko kontratuen bidez bete daitezke.

Arestian deskribatutako zereginetarako kontratu mota hori lotzen bada langile horri berari egiten zaion behin-behineko kontratu batekin, eta, horren ondorioz, enpresan emandako zerbitzualdia hemezortzi hilabetetik gorakoa bada hogeita lau hilabeteko epean, langile horri kontratu finkoa egin beharko zaio.

7.2. Probaldia.

Kontratua idatziz egiten bada, probaldia ezartzen ahal da, baina haren iraupena ez da inola ere izanen honakoa baino luzeagoa:

a) 1. eta 2. lanbide taldeetako 1. mailarako: sei hilabete.

b) 1. lanbide taldeko 2.,3. eta 4. mailetarako eta 2. lanbide taldeko 2. mailarako: hiru hilabete.

c) 1. lanbide taldeko 5. mailarako eta 2. lanbide taldeko 3. mailarako eta 3. lanbide taldeko 2. eta 3. mailetarako: bi hilabete.

7.3. Lanari uzteko aurreabisuak.

Urtebetetik gorako kontratua duen langile batek bere borondatez utzi nahi badu lana Punt Roma SL enpresan, Giza Baliabideen Zuzendaritzari jakinarazi beharko dio zerbitzuak emateari utzi baino 15 egun lehenago. Jakinarazpen hori idatziz egin beharko da eta hartu izanaren adierazpenarekin.

Langileak aurretik abisua emateko baldintza hori behar den epean bete ezean, Giza Baliabideen Zuzendaritzak egun bateko ordainsariaren zenbatekoa kentzen ahal dio langileari atzerapen egun bakoitzeko.

Era berean, enpresaburuak ez badu betetzen aldez aurretik jakinarazteko betebeharra, beharturik egonen da langileari egun bateko ordainsariaren zenbatekoa ordaintzera atzerapen egun bakoitzeko, betiere lan kontratua urtebetetik gorakoa bada.

8.–Lanaldia.

Punt Roma SL enpresak Nafarroan dituen lantokietako hitzarmen kolektiboaren indarraldiko urteetako urteko lanaldia egiazkoak hauek izanen dira:

–2014. urtean 1.730 orduko lanaldia ezartzen da.

–2015. urtean 1.720 orduko lanaldia ezartzen da.

Urteko ordu kopuru hori, batez beste, 38 ordu dira astean, astelehenetik larunbatera, urtean zenbatuta, eta asteko gehieneko lanaldia, berriz, 40 ordukoa.

Plantillak ohiko lanaldikoez gain lanean emandako orduak (inbentarioak egitea, beherapenak, bigarren beherapenak eta amaren eguna prestatzea eta aurreikusi gabeko bestelako egoerak) honela konpentsatuko dira: lan egindako ordu bakoitzeko ordu eta erdi denbora librean, eta, horrez gain, afaria eta garraio publikoa ere ordainduko zaizkio langileari, bakoitzaren bizitokiaren arabera.

Langileak ordu horiek bete aurretik jakin beharko du ordainduko zaizkion edo denbora librearekin itzuliko.

Ostiral Santua jaieguna baldin bada, Larunbata Santua lanik gabeko eguna izanen da.

–Lan egutegia eta asteko atsedenaldia.

Jaiegun izanen dira indarra duten xedapenetan halakoak direnak eta, gainera, beste hauek:

1. Mendekoste astelehena. Hori konpentsatzeko, langileek lau ordu errekuperatu beharko dituzte, eta denbora horretan kanpainak prestatzeko lanak edo inbentarioak eginen dituzte. Ordu horiek errekuperatzeko eguna enpresak jarriko du, eta gutxienez ere astebete lehenago esanen du zein den.

2. Pazko biharamuna.

3. Uztailaren 6a eta 7a (San Fermin), Iruñeko saltokietan, eta zaindariaren festa eguna gainerako herrietakoetan. Herri bakoitzeko zaindariaren festa egunaren aurreko astelehena lanaldi osoko eguna izanen da, festa egun hori asteartea denean; eta zaindariaren festa eguna (herriko jaieguntzat hartzen ez bada) igandean izanez gero, 11. artikuluan araututako oporrei erantsiz konpentsatuko da.

4. Saltokia dagoen herriko zaindariaren festa egunetako arratsaldeak eta abuztuko larunbatetako arratsaldeak hiriko saltokietan, betiere Nafarroako oihalgintzako merkataritzaren sektorearen hitzarmen kolektibo probintzialean hala baldin badago sartuta.

5. Langileek egun bat eta erdiko atsedenaldi jarraitua izanen dute astean: igande osoa eta astelehen goiza. Hala ere, enpresa bakoitza bertako langileekin ados jarriz gero, astelehen goizeko atsedenaldia larunbat arratsaldeetara pasatzen ahalko da urte osorako edo parte baterako.

6. Abenduaren 26a laneguna izanen da. Horren trukean, langileek norberak hartzeko bi egun izanen dituzte, enpresarekin ados jarrita finkatuko direnak. Ados jartzen ez badira, enpresak egun bat aukeratuko du eta langileak bestea, baina egun bakoitzean langile bakarrak hartuko du jai. Egun horietako bat edo biak oporraldiari lotzeko modua ere izanen da, enpresa eta langilea ados jarriz gero. Egun horiek ez dute balio artikulu honetako 1. atalean ezarritako urteko lanaldia murrizteko.

7. Igande eta jaiegunetako lana borondatezkoa izanen da, eta lan egindako ordu bakoitzeko bi orduko konpentsazioa izanen du; ordu horiek poltsa batean gordeko dira, langileak erabil ditzan.

9.–Lan egutegia.

Enpresak eginen du lan egutegia urtero. Urtarrilaren 31n emanen die egutegia langileen ordezkariei haien iritzia jakiteko, eta otsailaren 28a baino lehen ikusgai jarri beharko da lantoki bakoitzean toki nabarmen batean.

Egutegian honakoak agertuko dira: lan-ordutegia, lan-egunak, urteko lan-orduen banaketa, atsedenaldiak eta jaiegunak; langileek eskubidea izanen dute urtean 6 larunbat arratsalde edo goiz libre hartzeko (oporretako larunbatez gain), adostutako urteko lanaldiaren eta eguneko ordutegiaren arabera.

10.–Malgutasuna.

Langileen Estatutuaren 34.2 artikuluan ezarritakoaren ondorioetarako, erabaki da lanaldiaren %100 modu erregularrean beteko dela. Hortaz, ez da posible modu irregularrean banatzea, hitzarmen honetan berariaz xedatutakotik aparte.

11.–Oporrak.

Oporrak 30 egun naturalekoak izanen dira. Astean jaieguna ez den lehendabiziko egunean hasiko dira oporrak, egun hori jai bezpera ez bada.

Oporraldi arrunta ekainetik irailera bitartekoa izanen da. Enpresak behar izanez gero, epe horietan opor guztiak hartzerik ez bada, hilabete berean hiru aste jarraian hartu beharko dira nahitaez. Punt Roma SL enpresak ekaineko azken astea eta uztaileko lehena utz ditzake oporretako txandetatik kanpo, jarduera produktibo handikoak direlako, eta gainerakoa enpresak berak erabakita, baina, betiere, 150 euroko zenbateko gordina ordaintzera behartuta egonen da. Ordainketa horretatik kanpo egonen dira, soilik, epe horretan kontratatzen diren langileak, hau da, ekainetik irailera bitarte 21 egun natural jarraian hartzen duten langileak ordezten dituztenak.

Oporrak hartzeko epea txandakako izanen da. Enpresak arduradunaren oporrak ezarri ahal ditu, baina hori ez da eragozpen izanen plantillako gainerako langileek epe horretan opor egunak hartzeko. Oporraldiak hartzeko txandak plantillan egiteko ez da kontuan hartuko lanbide kategoria. Enpresak oporren egutegia jarri beharko du jendaurrean hiru hilabete lehenago. Egutegia langileen adostasunarekin eginen da, legezko ordezkarien iritzia entzun ondoren.

Punt Roma SL enpresaren opor egunen egutegian finkatu eta aurreko lerroaldean aipatzen den oporraldiak bat egiten badu langile baten haurdunaldiaren edo erditzearen ondoriozko edo bularra emateko aldi baterako ezintasun egoera batekin edo Langileen Estatutuaren 48.4 eta 48.bis artikuluetan ezarritako lan kontratua eteteko aldiarekin, langileak eskubidea izanen du opor egunak aldi baterako ezintasuna edo dagokion baimena bukatutakoan edo kontratuaren etenaldia bukatutakoan hartzeko, urte naturala bukatu bada ere.

Oporraldi batean aurreko lerroaldean aipatu ez den arrazoi arrunt batengatik aldi baterako ezintasuna gertatuz gero, eta horren ondorioz langileak oporrak dagozkion urte naturalean hartzerik ez badu, osorik edo partez, ezintasuna bukatu ondoren hartzen ahalko ditu, betiere oporretako urtea amaitu zenetik 18 hilabete baino gehiago igaro ez badira.

12.–Lizentziak.

Langileek, aldez aurretik abisatuz eta justifikatuta, baimena izanen dute lanera ez agertzeko, bere taldeko oinarrizko soldata eta osagarri pertsonalak eskuratzeko eskubidea galdu gabe, honako arrazoi hauetakoren bat tartean denean, eta kasu bakoitzean adierazten den denboraz:

a) Hemezortzi egun, langilea ezkontzeagatik edo izatezko bikote gisa erregistratzeagatik.

b) Seme-alaben jaiotza, edo bigarren graduko odol-ahaidetasun edo ezkontza-ahaidetasun arteko ahaideen eritasun larria, sendagileak diagnostikatua, edo ebakuntza kirurgikoa (ospitalizazioa behar duena) edo heriotza: lau egun. Arrazoi horregatik langilea 200 kilometrotik gorako bidaia egin beharrean bada, epea bost egunekoa izanen da gehienez. Hildakoa ezkontidea edo seme-alabaren bat baldin bada, sei egunekoa izanen da. Atal honetan ezarritako baimen hori ospitalizazioak irauten duen denbora guztian hartzen ahal da. Igandeak eta jaiegunak ez dira kontuan hartzen lizentziaren denboran.

c) Bigarren gradura arteko odol edo ezkontza bidezko ahaide baten ebakuntza kirurgikoagatik, ospitaleratu beharrik ez baina etxean atseden hartzera behartzen duena: bi egun.

d) Egun bat ohiko bizilekuz aldatzeko.

e) Egun bat gurasoen, seme-alaben edo anai-arreben ezkontzagatik, ahaideak ezkontide batenak nahiz bestearenak izan. Arrazoi horregatik langileak 200 kilometrotik gorako bidaia egin behar duenean, baimenari egun bat gehituko zaio. Hirugarren gradu arteko odol-ahaidetasun edo ezkontza-ahaidetasuna duten ahaideen ezkontzagatik, langileak ordaindu gabeko lizentzia egun bat izanen du.

f) Egun bat, gida-baimena ateratzeko azterketa egiteko, langilearen lan ordutegian egin behar badu.

g) Ikastetxe ofizialetan ikasten duten langileek ziurtaturik izanen dituzte azterketa egiteko egunetan bertara aurkezteko behar dituzten baimenak, aldez aurretik eta behar den denborarekin justifikatzen badute.

h) Urtean hogeita hamar ordu gehienez ere, erabilitako denbora sendagilearen agiriarekin justifikatu eta frogatzen bada, ezkontidea eta gurasoak laguntzeko, betiere lan ordutegitik kanpo egitea aurreikusten ez denean.

i) Hamabost egun naturaleko ordaindu gabeko baimena ezartzen da arrazoi familiar larriengatik edo biltzar edo ikastaroetara joateko eskatzen duten langileentzat.

j) Norberaren aferez lehenbailehen arduratu behar duen langileak lizentzia ordaindua izateko eskubidea izanen du, behar den denborarako soilik eta behar hori frogatu eta modu egokian justifikatzen badu.

Lizentzien ondorioetarako, eskubide berdinak izanen dituzte izateko bikoteek, betiere behar bezala inskribatuta baldin badaude kasuan kasuko erregistro ofizialean eta langileak ziurtagiriak aurkezten baditu.

13.–Borondatezko eszedentziak.

Langileak borondatezko eszedentzia eskatzen ahal du urtebetetik gorako antzinatasuna baldin badu. Gehienez ere bost urterako emanen da eszedentzia hori.

Eszedentzia urtebeteko iraupenekoa baldin bada, Punt Roma SL enpresak, eszedentziaren amaieran, langilea hartu beharko du berriz lehenago betetzen zuen lanpostuan, eta, horretarako, lanpostua gordetzeko klausula erabiltzen ahal du eszedentzian dagoena ordeztu behar duen langilearen kontratuan.

Eszedentzia aldia urtebetetik gorakoa denean, hura amaituta langileak lehentasunezko eskubidea izanen du hitzarmen honen lurralde eremuan eta bere lanbide taldean hutsik gelditzen den lehen lanpostua eskuratzeko.

Eszedentzian dagoen langileak Punt Roma SL enpresara itzultzeko eskubidea galduko du, baldin eta eskaera egiten ez badu eman zitzaion epea amaitu baino hamabost egun lehenago.

14.–Laneko eta familiako eginkizunak batera eramatea.

14.1. Haurdunaldiko osasun azterketak egitea.

Haurdun dauden langileek eskubidea izanen dute lanetik alde egiteko, dagokien ordainsaria jasotzeko eskubidea galdu gabe, haurdunaldiko azterketak eta erditzea prestatzeko teknikak egiteko. Horretarako, aldez aurretik Punt Roma SL enpresari jakinarazi beharko diote, eta horiek guztiak lanaldiaren barrenean egin beharra justifikatu.

14.2. Haurrari esnea emateko baimena.

Langileen Estatutuaren 37. artikuluaren laugarren atalean ezartzen den haurrari esnea emateko baimena, hau da, egunean ordubete lantokitik kanpo egotekoa, lanaldiaren hasieran edo amaieran hartzen ahal da; langileak aukeratu dezake lizentziaz esandako moduan baliatzea edo denbora hori amatasunagatiko lizentziari gehitzea, ondoren hartzeko. Denbora hori ordubetekoa izanen da lanegun bakoitzeko, adingabeak bederatzi hilabete bete arte.

14.3. Jaiotza goiztiarrak.

Semea edo alaba behar baino lehen jaio delako edo jaio ondoren beste edozein arrazoirengatik ospitaleraturik egon behar badu, aitak edo amak eskubidea izanen du lantokitik ordubete ateratzeko haurra ospitalean dagoen denboran.

Halaber, eskubidea izanen dute epe horretan lanaldia gehienez ere hiru ordu (edo haren zati proportzionala, lanaldi partzialeko kontratuetan eta lanaldi arruntaren barrenean) murrizteko, eta, ondorioz, hein berean murriztuko zaie soldata, ospitalean haurrari alta eman arte.

14.4. Lanaldi murriztua hamabi urtetik beherako haurren edo desgaitasuna dutenen legezko zaintzagatik.

Langileen Estatutuaren 37.5 artikuluan eta Lana eta Familia Bateratzeari buruzko 39/1999 Legean ezarritakoarekin bat, legepeko zaintza dela eta, langileren batek hamabi urtetik beherako haurra edo ordaindutako lanik egiten ez duen eta desgaitasun fisiko, psikiko nahiz zentzumenezkoa duen bat bere kargura izanez gero, eskubidea izanen du lanaldia murrizteko, zortziren bat gutxienez eta erdia gehienez ere, soldata ere hein berean murriztuta.

Lanaldiaren murrizketarako aukera ematen duen adingabearen adina legez luzatuz gero, horrek ez du aldaketarik ekarriko langileak egun hartuta dituen lanaldi murrizketetako ordu banaketan.

Adinagatik edo istripu edo gaixotasun baten ondorioz bere kasa bizitzeko gauza ez den eta lan ordaindurik egiten ez duen ahaideren bat -odol bereko edo ezkontza bidezko bigarren mailara artekoa- zaindu behar duen langileak ere eskubide bera izanen du.

Horregatik honako hau ezarri da:

a) Lanaldi murrizketaren orduak eta epea zehaztea langileari dagokio, bere lanaldi arruntaren barruan betiere.

b) Lanaldi murrizketaren ordutegia zehazteko ezarri den irizpidea izanen da, soilik, langilearen bizi pertsonala, familia eta lana bateratzeko eskubideak betetzea, batetik, eta, bestetik, Punt Roma, S.L. enpresaren produkzio eta antolaketa beharrak.

c) Langileak bere asmoaren berri eman beharko dio enpresari idatziz, hamabost egun lehenago, gutxienez, lanaldi murrizketa noiz hasi eta amaituko den adieraziz. Enpresak eskabidea hartu izanaren agiria emanen du.

Enpresak ez badu onartzen murrizketa eskatutako baldintzekin, bere desadostasuna adieraziko dio laneko eta familiako eginkizunak batera eramateko batzorde negoziatzaileari, langileari formalki erantzun aurretik.

Batzordeak aztertuko du langilearen eskaera, bai eta enpresaren erantzuna eta eskaera egin duen pertsona bere eskubideaz baliatzeko balizko alternatibak ere, langile horrek bere kargura duen pertsona zaintzeak dakarzkion beharren eta enpresaren antolaketa arloko beharren arabera. Bileran hitz egindakoaren eta emaitzen akta jasoko da, eta orduan enpresak formalki erantzunen dio ukitutako langileari, eskaerarekin ados dagoen ala ez esanez, horrela, desadostasunak egonez gero, Lan arloko Jurisdikzioa arautzen duen Legearen 139. artikuluan ezarritako prozedura erabiliz ebazteko.

Nolanahi ere, enpresak ez badio erantzunik ematen eskaerari lanaldi murrizketa hasteko proposatutako eguna baino lehen, ulertuko da eskaera ukatu egin dela, eta, horrela, kasuan kasuko erreklamazioa aurkezten ahal da lan arloko jurisdikzioan.

Laneko eta familiako eginkizunak batera eramateko batzorde negoziatzaileak kide hauek izanen ditu: alde batetik, ukitutako langilea aritzen den lantokiko arduraduna, lantoki horretako Langileriaren delegatua, edo, halakorik ez bada, beste lantoki batekoa, eta ukitutako langilea; enpresaren aldetik, berriz, enpresaren ordezkari bat, giza baliabideen departamentuaren izenean, edo halakorik ez bada, barrutiko gainbegiralea.

14.5. Seme-alaba adingabeak edo desgaitasuna dutenak zaintzeko eszedentzia bereziak.

a) Langileek eskubidea dute hiru urteko eszedentzia hartzeko, gehienez, seme-alaba bakoitza zaintzeko, norberak izandakoa edo adoptatua izan, edo etxean hartua, bai modu iraunkorrean bai adoptatu aurreko harrera-fasean. Hiru urte horiek haurra jaiotzen denetik edo, bestela, epaileen edo administrazioaren ebazpenaren egunetik aurrera kontatuko dira.

b) Gehienez ere bi urteko eszedentziarako eskubidea izanen dute, halaber, adinagatik edo istripu edo eritasun baten ondorioz bere kasa bizitzeko gauza ez den eta lan ordaindurik egiten ez duen familiartekoren bat –odol-ahaidetasuneko edo ezkontza-ahaidetasuneko bigarren mailara artekoa– zaindu behar duten langileek. Langileek behar bezala justifikatu beharko ditu aipatutako baldintzak betetzen direla, kasuaren eragile den subjektuaren intimitatea bereziki babestuta betiere.

Aurreko a) eta b) ataletan ezartzen den eszedentzia langile bakoitzaren eskubidea da. Hala ere, Puntu Roma SL enpresako bi langilek edo gehiagok baldin badute pertsona berbera zaintzeko eskubidea, enpresak aukera izanen du aldi berean erabili nahi den eskubidea mugatzeko, enpresaren antolaketarekin lotutako arrazoiengatik.

Aurreko a) eta b) ataletan oinarrituta, beste subjektu eragile batek beste eszedentzialdi baterako eskubidea sortzen duenean, hori hastearekin bukatuko da ordura artekoa, halakorik izanez gero.

Langileak artikulu honetan ezarritakoaren arabera eszedentzian ematen duen denbora antzinatasunerako kontatuko da, eta eskubidea izanen du lanbide prestakuntzako ikastaroetara joateko. Eszedentziako lehen urtean, langileak eskubidea izanen du lanpostua gorde dakion, a) atalari jarraikiz. Epe hori bukatuta, gordeko zaion lanpostua lanbide talde bereko bat izanen da.

14.6. 15 urtetik beherako seme-alabak medikuaren kontsultara laguntzea.

15 urtetik beherako semea edo alaba medikuaren kontsultara lagundu behar bada lan-ordutegian, honelaxe eginen da:

a) Kontsultara joan beharra berehala artatu beharreko larrialdia batek eraginda denean, berehala edo lehenbailehen jakinaraziko zaio enpresari, eta honek segituan emanen du lizentzia.

b) Kontsulta programatua denean eta lan-ordutegitik kanpo jartzeko modurik ez badago, urteko orduen gehieneko kopurua ezartzeko, hitzarmena honen 13. artikuluko h) letran ezarritakoak aplikatuko dira.

14.7. Adingabeak zaintzeko ordaindu gabeko lizentzia.

Hamabi urtetik beherako seme-alabak dituzten langileek hiru hilabeterainoko ordaindu gabeko lizentzia eskatzen ahal dute haiek zaintzeko; hamabi urtetik beherako seme-alaben legezko zaintzarako eszedentziaren lege izaera izanen du.

Era berean, hamabi urtetik beherako seme-alabak dituzten langileek ordaindu gabeko lizentzia bat eskatzen ahal dute ospitalean dauden bitartean zaintzeko behar duten denborarako, betiere arau hauek kontuan hartuz:

a) gertaera eragilearen berri eman behar du eta hura frogatu, bai eta lizentzia hori dela-eta egiaz hartutako egunak ere.

b) ordaindu gabeko lizentzia horren denboran, enpresak gizarte segurantzan mantenduko du langilea eta haren kotizazioa ordainduko du.

15.–Ordainsarien kontzeptuak.

A) Soldata kontzeptuak.

1. Hitzarmeneko oinarrizko lansaria.

3. Oporren ordainsariak.

4. Aparteko eskersariak.

6. Gaueko lanaren plusa.

7. Salmenten gaineko pizgarriak (primak).

B) Soldatatik kanpoko kontzeptuak.

1. Distantziaren plusa.

1APlus. Hiri-garraioa.

2. Dietak, bidaiak, joan-etorriak.

3. A.E. osagarriak.

4. Opor egunen poltsa.

5. Jarraitutasunaren kalte-ordaina.

16.–Oinarrizko soldata.

Taldeko oinarrizko soldata hauxe da: Punt Roma SL enpresaren hitzarmeneko hirugarren artikuluan ezarritako lanbide taldeetako batekoa izateagatik langileari dagokiona. Lanbide talde horiek lehen eranskineko a) atalean jasota daude.

Punt Roma SL enpresaren hitzarmen honetan itundutako egiazko urteko lanaldiaren ordaina da oinarrizko lansaria, bai eta legez ezarritako atsedenaldiena ere.

17.–Salmenten gaineko pizgarriak.

Lantoki bakoitzeko salmenta gordinen gainean portzentaje bat ordainduko da prima gisa, alderdi hauek kontuan hartuta:

a) Salmenten gaineko portzentajea, langilearen lanbide talde eta mailaren arabera:

–Lehen taldea, bigarren maila: %0,60, lantokian aurreko hilabetean izandako salmenta gordinen gainean.

–Lehen taldea, hirugarren maila: %0,24, lantokian aurreko hilabetean izandako salmenta gordinen gainean.

–Lehen taldea, laugarren maila: %0,10, lantokian aurreko hilabetean izandako salmenta gordinen gainean.

b) a) letraren arabera primarako irizpideak eta portzentajeak bateratu direnez, hitzarmen hau aplikatzeko data baino lehenago b) atalean ezarritako portzentajea baino handiagoa zuten langileen kasuan, soilik kasu horretan, aurreko portzentajearen eta artikulu honetan aurreikusitakoaren arteko aldea ordainduko zaie. Alde hori hilean ordainduko dela ezartzen da, “kalitate osagarria” izeneko kontzeptu baten bidez. Kontzeptu hori jasoko da egindako lanaren arabera edo enpresaren egoeraren eta emaitzen arabera, eta, beraz, izaera finkagarria izanen du.

18.–Gaueko lanaren plusa.

Punt Roma SL enpresaren hitzarmen hau aplikatzen hasten den egunetik aurrera, gaueko ordutegian (22:00etatik 06:00ak arte) lan egiten duten langileek 123,18 euroko lansari-plusa jasoko dute hilean 2013rako, eta, hitzarmen hau amaitu arte, kopuru hori handitu eginen da urtero, lansari tauletan izaten den igoeraren portzentajea adina.

Zerbitzu guztiak ezarritako ordutegi horretan ematen ez dituen langileak lan egindako orduen proportzioan jasoko du plusa; lan egindako ordu bakoitzeko 1,06 eurokoa izanen da 2013. urterako, eta, hitzarmen hau amaitu arte, kopuru hori handitu eginen da urtero, lansari tauletan izaten den igoeraren portzentajea adina.

Aurrekoa ez da aplikatuko langilearekin gaueko lanerako lansaria barne hartzen duen berariazko soldata adostu den kasuan.

18.bis.–Antzinatasuna eta osagarri pertsonala.

Langileek antzinatasunari dagokion osagarria jasotzeko eskubidea dute, kategoria bakoitzean hileko oinarrizko soldataren ehuneko 0,8333 zerbitzu urte bakoitzeko, eta enpresan sartu eta bigarren urtetik bederatzigarrenera arte sortuko da. Kategoria bakoitzerako zenbatekoa eranskineko lansari tauletan azaltzen da.

Antzinatasunagatik gehienez emanen den zenbatekoa kategoria bakoitzeko oinarrizko soldataren ehuneko hamarra izanen da, eta enpresan sartu eta hamar urte pasatzen direnetik hasita lortuko da.

Antzinatasunaren gehieneko muga ehuneko hamarra izanik 1995eko urtarrilaren 1etik hasita, 1994ko abenduaren 31n zenbateko handiagoa izateko eskubidea zutenek honela jasoko dute, ordutik egiten duten bezala:

1. Oinarrizko soldataren ehuneko hamar, antzinatasunagatik.

2. Kreditatua zuten ehuneko hamarretik gorakoa “osagarri pertsonal” gisa. Osagarri hori ez dute irentsiko hitzarmenean etorkizunean izanen diren igoerek; gainerako lansari kontzeptuen igoera berberak izanen dituzte, eta zenbatekoa aparteko eskersarietan eta mozkinen ordainsarian sartuko da.

19.–Aparteko eskersariak.

Enpresa hitzarmen honek bere eraginpean hartzen dituen langileek aparteko hiru eskersari izanen dituzte urtean, kopuru honekin: hitzarmen honen lehen eranskineko a) letran ezarritako hileko oinarrizko soldata gehi 18.bis artikuluan ezarritako antzinatasun osagarria. Honela ordainduko dira: ekainaren 30ean, udako paga izenekoa; abenduaren 22an eguberriko paga izenekoa, eta hirugarrena, etekinen paga, hilekotan hainbanatuko dena.

20.–Oporretako ordainsarien kontzeptuak.

Oporrak ordaintzeko, kontzeptu hauek hartuko dira kontuan:

1. Langilearen lanbide talde eta mailarako ezarritako hileko oinarrizko soldata.

2. Antzinatasuneko osagarria.

3. Osagarri pertsonalak.

21.–Hiri garraiorako plusa.

Hiri garraiorako plusa ezartzen da langile guztientzat, 31.58 eurokoa. 2013ko urtarrilaren 1etik aurrera eta hitzarmen hau amaitu arte zenbateko hori urtero handituko da, lansarien taulek izandako igoeraren portzentajea adina (aurreko urteko KPIa).

22.–Distantzia plusa.

Ohiko bizilekua zerbitzuan aritzen diren lantokitik bi kilometrotik gorako distantziara duten langileek lanera garraio publiko kolektiboan joateko behar duten zenbatekoa jasoko dute, egunean bi bidaia ordaintzeko adina. Plus hori handituko da garraio horien prezioa handitzen den zenbateko berean.

Jarduerarako beharrezkoa denean langileak ohiko ordutegia aurreratu edo atzeratu beharra, eta ordutegi horretan garraiobide kolektiborik ez badago, enpresak joan-etorri horien kostua ordaindu beharko du.

23.–Lanerako aldi baterako ezintasunaren osagarria.

Eritasun arruntaren, lanbide eritasunaren edo istripuaren kasuan (lanekoa izan nahiz ez), Gizarte Segurantzak behar bezala egiaztatuta, Punt Roma SL enpresak nahitaezko prestazioak osatuko ditu (aparteko pagak barne) langileek aurreko hilabeteko nominako beren ordainsariak osorik kobra ditzaten, hemezortzi hilabeteko mugarekin.

24.–Soldata igoerak.

a) 2010etik 2012ra, biak barne, igoerak izanen dira Nafarroako Ehun-merkataritzaren Hitzarmen Probintzialean adosten direnak; hitzarmen hori argitaratu gabe dago oraindik. Hitzarmen horretan adostutako igoerak “hitzarmenekoen kontura” kontzeptuan adierazitako zenbatekoak baino txikiagoak badira, enpresak ez du itzultzeko eskatuko.

b) 2013. eta 2014. urteetarako, lanbide talde eta maila bakoitzeko oinarrizko soldata eta antzinatasuna hitzarmen honen I. eranskinean jaso dira.

2013ko eta 2014ko ekitaldietako lansarien arteko aldeak bi epetan ordainduko dira, lehena hitzarmena izenpetzen den hilabetean, eta bigarrena, izenpetu eta hurrengo hilabetean.

c) 2015erako igoera Estatuko KPI adinakoa izanen da, gehi %1,00, urtero gehitzekoa. Horretarako, hitzarmenaren kontura delako kontzeptuan %2ko portzentajea aplikatzen da, eta, behin ekitaldia amaituta, behin betiko portzentajea erregularizatuko da. Ekitaldiko KPIa finkatuta dagoelarik eta igoera portzentuala gehituta, ateratzen den portzentajea 2tik beherakoa baldin bada, %2koa mantenduko da, eta hurrengo ekitaldietarako erreferentzia gisa erabiliko da.

2015eko ekitaldirako eta hurrengoetarako, aldeak ordainduko dira, bidezkoa bada, ekitaldi bakoitzeko KPIa finkatuta dagoelarik, gehi igo beharreko portzentajea, hurrengo urteko otsaila baino lehen.

25.–Erosketak.

Punt Roma SL katean, Espainiako lurralde osoan edozein dendatan erosketak egiten dituzten langileek %20ko deskontua izanen dute salmenta prezioan, eta urteko kontsumo oinarria 2.000 eurokoa izanen da. Deskontu hori lortuko da soilik denboraldiko prezio ofiziala duten artikuluak erostean, eta ez ditu hartuko promozio, beherapen edo bestelako deskontua duten artikuluak.

26.–Etengabeko prestakuntza.

Punt Roma S.L. enpresak eta langileen ordezkariek erreferentziatzat hartzen dute EAEn, 1995-9-28an, Etengabeko Prestakuntzaren arloan onartutako Lanbidearteko Akordioa, enpresako langileen kualifikazioa hobetzeko planen prestaketari, tramitazioari eta baldintzei dagokienez.

27.–Laneko segurtasuna eta osasuna.

a) Punt Roma SL enpresak, Prebentzio Zerbitzuaren bidez, eta langileek beren gain hartuko dituzte laneko segurtasunaren eta osasunaren arloan enpresa hitzarmen honetan eta unean-unean indarrean dagoen legeriak zehazten dituzten elkarrekiko eskubideak eta erantzukizunak.

Horrenbestez, enpresan dauden arrisku egoeren arabera, prebentzio jarduera egokiena planifikatuko dute, arrisku horiek kendu, kontrolatu edo murrizteko xedearekin.

Prebentzioko ordezkariak langileen ordezkariek izendatuko dituzte beraien artetik, eta Lan-arriskuen Prebentzioari buruzko Legearen 37. artikuluan ezarritako berme guztiak izanen dituzte.

Beren eginkizunetarako premiazkoa den prebentzio alorreko prestakuntza emanen die enpresak prebentzio ordezkariei.

b) Enpresak, Prebentzio Zerbitzuaren bidez, lanpostuen lan arriskuen ebaluazioa egin beharko du, eta ebaluazio horretarako aintzat hartu beharko du zein diren lan prozeduren edo baldintzen arrisku berariazkoak eta psikosozialak, bereziki kaltegarriak izan daitezkeenak haurdun dauden edo erditu berriak diren langileentzat edo fetuarentzat. Era berean, enpresak zehaztuko du ebaluazio horretan zein diren arriskurik gabeko lanpostuak, langileen ordezkariekin kontsulta egin ondoren.

28.–Osasun azterketak.

Enpresak langileei guztiei urtean osasun azterketa bat egin eta sustatzeko betebeharra izanen du, betiere borondatezkoa.

29.–Sexu jazarpena eta sexuagatiko jazarpena.

Langile guztiek eskubidea dute beren aurkako jokabide eta portaera erasotzaile edo larderiatsurik gabeko giroan lan egiteko. Lan giroak duintasuna eta osotasun fisikoa zein morala bermatu behar die. Horregatik, negoziazioaren bi aldeek bat egiten dute langileen legezko ordezkariek sexu jazarpenaren eta sexuak eragindako jazarpenaren kontra izenpetutako protokoloarekin, eta konpromisoa hartzen dute langile guztiei ezagutarazteko horrelako kasuetan jarduteko prozedura bat badela.

Enpresa hitzarmen honen sinatzaileek batzorde mistoan ebaluatuko dituzte prozeduraren funtzionamendua eta ezarpena lantokietan, abian jarri eta hamabi hilabetera, helburuak hobeki lortzen laguntzeko egin daitezkeen aldaketak iradokitzeko edo batzordearen egitura egokitzeko.

30.–Fideltasun sariak.

Punt Roma SL enpresak fideltasun saria emanen die enpresan lanean 15, 25 eta 40 urte egiten dituzten langileei, hurrenez hurren, zenbateko hauekin:

2010

2011

2012

2013

15 urterekin

289,76

300,63

310,10

316,30

25 urterekin

429,56

445,67

459,71

468,90

40 urterekin

672,72

697,95

719,94

734,34

2014ko ekitaldirako eta hurrengoetarako, enpresa hitzarmen honen 24. artikuluan aurreikusitakoa aplikatuko da.

31.–Jarraitutasunaren kalte-ordaina.

Enpresan 20 urtez lanean aritu, eta Gizarte Segurantzak onartutako erretiroa hartzeagatik enpresa erabat uzten duten langileek eskubidea izanen dute enpresak jarraitutasunaren kalte-ordaina ordaintzeko, enpresarekin izandako lotura jarraitua dela eta; kalte-ordainaren zenbatekoa 12 pagakoa adinakoa izanen da enpresa uztean 60tik 64 urtera bitarte dutenen kasuan, eta 12 pagakoa adinakoa 65 urte betetzean uzten dutenentzat.

Jarraitutasunaren kalte-ordaina II. eranskinean dagoen taula berariazkoaren arabera kalkulatuko da.

Taula horri KPIren portzentajea gehituko zaio urtero, EINek emandako datuen arabera. Hori dela eta, taulan aipatzen diren kopuruak %3 gehitu dira 2010ean, %2,40 2011n, %2,9 2012an eta %2 2013an.

2014ko eta 2015eko ekitaldietarako aurreko ekitaldiko KPI aplikatuko da.

32.–Dietak eta bidaiak.

Ohiko lanlekutik kanpora tarteka bidaiaren bat egiten duten langileek zenbateko hauek jasotzeko eskubidea izanen dute, dieta gisa:

2010

2011

2012

2013

Bazkaria

11,77

12,24

12,66

12,91

Afaria

8,61

8,95

9,25

9,44

Lo egitea

20,08

20,88

21,59

22,02

Egun osoa

40,47

42,08

43,51

44,38

2014ko eta 2015eko ekitaldietarako enpresa hitzarmen honen 24. artikuluan aurreikusitakoa aplikatuko da.

33.–Enpresa lekuz aldatzea.

Lantokia beste herri batera eraman, eta langilea bere ohiko bizilekutik kanpo urruntzen bada horregatik, haren interesak babestuta egonen dira, funtsean garraio gastuei, bidaian emandako denborari eta otorduen gastuei dagokienez, eta azken horren kasuan zenbateko hauek finkatu dira: 7,35 euro 2010ean, 7,64 euro 2011n, 7,90 euro 2012an, 8,06 euro 2013ean; hitzarmen hau amaitu arte azken zenbateko horri lansarien tauletan gertatzen den igoeraren portzentajea gehituko zaio urtero.

34.–Mugigarritasun geografikoa.

Mugigarritasun geografikoa Langileen Estatutuaren 40. artikuluan edo haren ordezko lege xedapenean ezarritako kasu eta prozeduretan gauzatuko da.

Langileen Estatutuaren 40. artikuluan edo haren ordezko lege xedapenean aipatzen den gastuen konpentsazioan honakoak sartuko dira:

–Lekualdatzeko gastuak: lekualdatutako langilearekin bizi diren ahaideen garraiorako gastuak izanen dira, gehi etxeko gauzen aldaira, jatorrizko bizilekutik destinokora.

–Etxebizitzarako laguntza: langileak ordurarte bizitoki izandako etxebizitzaren antzeko ezaugarriak dituen beste bat lortuko du enpresak, eta ordaintzen zuen errentaren eta berriaren arteko aldea ordainduko dio, berriarena handiagoa bada; etxebizitza langilearen jabetzakoa izanez gero, errentan izanen lukeen balioa kalkulatuko da, alokatutako etxebizitzaren kasuan bezala egiteko.

35.–Laneko arropa.

Enpresak eskatzen badio langileari jantzi edo oinetako jakin batzuk erabiltzeko, jaka eta gorbata barne, jantzi egokiak eman beharko dizkio langileari, urtean bina ale, eta enpresak eman ezean ez dira nahitaezkoak izanen.

36.–Bizi asegurua.

Enpresa hitzarmen hau eraginkorra izaten hasten den egunetik ondoko hiru hilabeteetan, enpresak biziaren, lan orotarako erabateko ezintasun iraunkorraren eta lan istripuak edo lanbide eritasunak eragindako baliaezintasun handiaren gaineko aseguru bat hitzartuko du, 18.000 eurokoa, merkatuko ohiko modalitatekoa.

Enpresak egiaztagiri bat emanen die langileei, poliza kolektiboan bermatutako kopuruak adierazita, eta polizaren kopia bat, berriz, langileen ordezkariei.

37.–Diziplina araubidea.

Punt Roma SL enpresako giza baliabideen zuzendaritzak zehapenak jartzen ahal dizkie langileei, ondoko artikuluetan ezarritako hutsegiteen eta zehapenen mailaketari jarraikiz. Hutsegiteen zerrenda emana da batzuk aipatzeagatik, ez denak zehatz-mehatz. Beraz, giza baliabideen zuzendaritzak zehatzen ahal dituen hutsegitetzat joko dira lan arloan indarra duen araudian ezarritako betebeharren kontrako arau-hauste guztiak, bai eta lan arloko ez-betetzeak ere.

a) Hutsegite arinak:

1. Lanera berandu iristea, behin, bitan edo hirutan, batuketa eginik hilean 30 minutu baino gehiago egiten badute.

2. Baja dagokion garaian ez aurkeztea, justifikatutako arrazoi bat dela medio langilea lanera joaten ez denean, ez bada behintzat frogatzen ezinezkoa izan dela.

3. Enpresaren hornidurak edo materiala zaintzerakoan arreta gabezia txikiak.

4. Enpresari ez jakinaraztea helbidearen edo egoera pertsonalaren edozein aldaketa, lan edo zerga arloko erantzunkizunak ekar ditzakeena.

5. Beste langileekin enpresaren esparruan eztabaidan aritzea, jendaurrean gertatu ez bada.

6. Lanetik alde egitea funtsezko arrazoirik gabe, denbora gutxirako bada ere. Horren ondorioz enpresari kalte larria egin bazaio edo istripua gertatzeko edo pertsonen osotasunerako arriskua eragin badu, hutsegitea oso larritzat hartuko da.

7. Norberaren garbitasun eta txukuntasunik eza, enpresaren produkzio prozesuan edo irudian eragina izan dezakeenean, bai eta horri buruzko barne araubideko arauetan ere.

8. Jendea behar den adeitasunez eta arretaz ez artatzea.

9. Egun batean lanera huts egitea behar den baimenik edo justifikatutako arrazoirik izan gabe.

10. Enpresaren komunikazio bideak erabiltzea berez erabili behar ez dituen gauzetarako, posta elektronikoa barne; halaber, sakelako telefonoa erabiltzea lanaldian enpresak emandako jarraibideei kontra eginez.

b) Hutsegite larriak:

1. Lanera hiru aldiz berandu iristea, batuketa eginik hilean hogeita hamar minutu baino gehiago egiten badute.

2. Enpresaren Zuzendaritzaren aginduak edo jarraibideak, zuzendaritzan edo antolamenduan eskumenak dituztenek emandakoak, ez betetzea laneko ohiko eginkizunetan aritzean, edozein arlotan, laneko prebentzioan eta segurtasunean barne. Desobedientzia errepikatua bada, edo laneko diziplina nabarmen haustea badakar, edo enpresarentzat edo pertsonentzat kalterik sortzen badu, istripurako arriskuarekin, oso larritzat har daiteke.

3. Sarbiderako banakako gakoa beste pertsona bati ematea, beste baten nortasuna ordeztea bere gakoa erabiliz eta fitxategien kopia egitea enpresaren baimenik gabe.

4. Enpresaren hornigaiak edo materiala zaintzerakoan arreta gabezia handia.

5. Beste langileekin eztabaidan aritzea, jendaurrean edo jendearengana hotsa iristeko moduan.

6. Enpresaren gauzak edo janzkiak norberarentzat erabiltzea edo enpresaren instalazioetatik edo esparrutik ateratzea, enpresaren berariazko baimenik gabe.

7. Behar den baimena izan gabe, norberarentzako lanak egitea lanaldiaren barrenean.

8. Behar den baimenik edo justifikatutako arrazoirik gabe lanera ez agertzea bi egunez hilabetean.

9. Hiruhileko batean hutsegite arinak egitea behin eta berriz, mota desberdinetakoak izanik ere, aurretik idatzizko jakinarazpena egin bazaio.

10. Hutsegite larrien ataleko 6. puntuak eragindakoa.

11. Lanean sakelako telefonoa erabiltzea.

c) Hutsegite oso larriak:

1. Lanera hiru egun jarraian huts egitea justifikatu gabe, hilabetean.

2. Eritasun edo istripu itxurak egitea.

3. Beste langile baten laneratzea simulatzea, langileak enpresan direla egiaztatzeko ohiko baliabideetatik edozein erabiliz.

4. Iruzur egitea, sari edo mesedeak onartzea, leialtasun eza edo konfiantza-abusua agindutako kudeaketetan, eta beste lankideei, enpresari edo beste edozein pertsonari ebastea edo lapurtzea enpresako lokaletan. Merkataritzako negoziazioetan aritzea bere kontura edo beste baten kontura.

5. Enpresaren material, lanabes, tresna, makina, aparatu, instalazio, altzari eta dokumentuak desagerrarazi, hondatu, suntsitu edo haustea.

6. Lankideekin liskarrak eta iskanbilak maiz sortzea.

7. Jendearenganako begirune edo adeitasun falta nabarmena.

8. Hitzezko eta egitezko tratu txarrak ematea edo errespetu edo begirune falta larria erakustea arloko zuzendariei edo haien ahaideei, bai eta lankide eta menpekoei ere.

9. Erosketa-txartela hura erabiltzeko baimenik ez duten pertsonei uztea, eta langileei eskaintzen zaizkien deskontuak beste pertsona batzuei lagatzea.

10. Lanaren esparruan, intimitatearen eta duintasunaren errespetua modu larrian urratzen duen edozein jokabide, ahozko irainak nahiz fisikoak, sexualak edo sexuak eragindakoak, bai eta enpresaren edozein kideren kontrako akusazioak gezurrekoak direla frogatuta dagoenean, kide hori goragoko nahiz beheragoko mailakoa izan. Portaera hori hierarkia-egoeraz baliatuz gauzatzen bada, hartarako inguruabar astungarria izanen da.

11. Ohiko lan errendimendua nahita eta luzaroan gutxitzea, legeek onartutako eskubide bat erabiltzearen ondorioz ez bada.

12. Kontratatzeko onustea haustea, eta konfiantza-abusua lan jardueran.

13. Segurtasun neurriak edo arauak ezagututa, arduragabekeriaz, zabarkeriaz edo hala nahita, ez betetzea Laneko Arriskuei Aurrea hartzeko Planean jasotako babes neurriak, bai eta Laneko Arriskuei Aurrea hartzeko ezarritako arauak ez betetzea edo uztea, horren ondorioz langilearen edo lankideen osasuna edo segurtasun fisikoa arriskuan jar daitekeenean.

14. Hutsegite larriak behin eta berriz egitea, mota desberdinetakoak izan arren, lehenbizikoa egin ondoko sei hilabeteren barnean egiten bada.

15. Enpresaren korrespondentzia edo isilpeko dokumentuen sekretua haustea edo enpresako norbaiti edo enpresakoa ez den bati nahitaez isilpean eduki beharreko datuak ezagutaraztea, Langileen Estatutuaren 64. artikuluan ezarritakoa salbu.

16. Lanaldian eta norberaren lanpostuan mozkortuta edo drogatuta ibiltzea, ohikoa eta agerikoa denean. Arau-hauste horri legokiokeen zehapena ez litzateke gauzatuko langilea errehabilitazioan hasten bada, eta, horretarako, eszedentzia bat ezarri da, lanpostua urtebeterako gordeta eta 2 urterako ere luzatu litekeena, sendatzeko beharrezkoa balitz, gaian eskuduna den erakunde batek hala egiaztatuta.

c) Zehapenen araubidea:

enpresako zuzendaritzak du zehapenak jartzeko ahalmena, enpresa hitzarmen honetan arautuko moduetan. Hutsegiteengatik zehapena jartzeko, idatziz jakinarazi beharko zaio langileari, data eta zehapena jartzeko gertaerak adierazita. Punt Roma SL enpresaren zuzendaritzak langileen ordezkariei emanen die larri edo oso larritzat jo daitezkeen zehapen guztien berri. Zehapenak ezartzeko, legeria orokorrean ezarritako izapideak eginen dira.

d) Gehieneko zehapenak:

kasu bakoitzean gehieneko zehapen hauek jartzen ahal dira, kontuan hartuta egindako hutsegitearen larria:

1. Hutsegite arinengatik: Hitzezko kargu-hartzea. Idatzizko kargu-hartzea. Bi egunera arteko enplegu-soldaten etenaldia.

2. Hutsegite larriengatik: Enplegu-soldaten etenaldia, hiru egunetik hamar egunera bitarte.

3. Hutsegite oso larriengatik: Hamaika egunetik hirurogei egunera arteko enplegu-soldaten etenalditik hasi, lantokiz aldatzea, eta lan kontratua desegitera iritsi arte, hutsegitea goren gradukotzat jotzen den kasuetan.

e) Preskripzioa:

Enpresako zuzendaritzak zehapenak jartzeko duen ahalmena hamar egunen buruan preskribatuko da, hutsegite arinetan, hogei egunen buruan hutsegite larrietan eta hirurogei egunen buruan hutsegite oso larrietan, giza baliabideen departamentuak egitearen berri izandako egunetik kontatzen hasita, eta edozein modutan ere, hutsegitea egin eta hurrengo sei hilabeteren buruan.

38.–Berme sindikalak.

Langileen delegatuek 25 ordu izanen dituzte hilean, ordaintzekoak, gai sindikaletarako; ordu horiek urtean zenbatuko dira. Ordu horiek delegatu batengan edo batzuengan pilatzen ahal dira, betiere legez ezarritako urteko gehieneko kopurua gainditu gabe. Hilean beste 5 ordu gehitzen ahal dira, salbuespeneko kasuetarako (hitzarmenak, biltzarrak), justifikatu ondoren eta enpresari 24 ordu lehenago jakinarazita.

38–Batzorde misto paritarioa.

Batzorde paritario bat eratuko da, hitzarmenaren sinatzaileek osatua; gehienez ere 2 kide izanen ditu, 1 langileen aldetik eta 1 enpresaren aldetik.

Batzorde horretako bi alderdietatik edozeinek deialdia eskatuta, 15 eguneko epean bilduko da beranduenez, eta gehienez ere 7 eguneko epean ebatziko du.

Batzordeak eskumen hauek izanen ditu:

a) Enpresako hitzarmen honetako edozein arau interpretatzea.

b) Enpresako hitzarmen honetako konpromisoak garatzea.

Dituen eskumenen ondorioz, edozein ordezkaritzaren hirutik batek eskatuz gero bilduko da batzorde paritarioa.

Batzorde paritarioan dauden sindikatuen ordezkariek 2 aholkulariren laguntza izaten ahal dute gehienez, baita enpresaren ordezkariek ere. Aholkulari horiek hizpidea izanen dute baina botorik ez.

Batzordekide guztiek ordezko bat izan dezakete, batzordeari aurretik abisatuz gero.

Batzorde paritarioaren akordioek balioa izateko, ordezkaritza bakoitzaren botoen %51ren babesa izan beharko dute.

Batzorde paritarioan sortzen diren desadostasunak konpontzen ahal dira araututako bitartekotza-prozedurei jarraikiz.

Lehen xedapen gehigarria.–Hitzarmen honetan itundutako lan baldintzak ez aplikatzea –ez betetzea– eta lan baldintzen funtsezko aldaketa.

Enpresak ezin izanen dio heldu, hitzarmen hau ez aplikatzeko, Langileen Estatutuaren 82.3 artikuluan ezarritako prozedurari, eta mugaeguna iritsi aurretik negoziatzen saiatu beharko du, beste hitzarmen bat lortzeko edo hura berrikusteko Langileen Estatutuaren 86.1 artikuluan ezarritakoari jarraikiz.

Bi aldeek espresuki erabaki dute batzordeak adostasunak konpontzeko ikusiko dituen prozesuak Nafarroako Lan Auzitegiko adiskidetze eta bitartekotzakoak izanen direla, eta ez dira zuzenean aplikatzekoak izanen kontsulta aldia amaitu ondoren. Arbitraje prozedura aplikatuko da, bakar-bakarrik, haren menpe jartzeko bi alderdien arteko akordioa badago.

Bigarren xedapen gehigarria.–Arau osagarria.

Hitzarmen honetan aurreikusirik ez dagoen orotan, Nafarroako ehun-merkataritzaren 2006-2009 urteetarako hitzarmen probintzialean ezarritakoa aplikatuko da, edo haren ordezko hitzarmenean.

I. ERANSKINA

Soldaten taulak

Soldata taulak, 2013koak eta 2014ko behin-behinekoak

SEKTOREKO KATEGORIA

HITZARMENEKO KATEGORIA

SOLDATA

ANTZIN.

2013. URTEA

(%0,8ko igoera)

Arduradun nagusia

I. taldea 1. maila

1.532,64

12,77

Arduraduna

I. taldea 2. maila

1.470,15

12,25

Bigarren arduraduna

I. taldea 3. maila

1.367,32

11.39

Saltzaile nagusia

I. taldea 4. maila

1.333,46

11,11

2 urtetik gorako esperientzia duen saltzailea

I. taldea 5. maila

1.212,24

10,11

2014. URTEA

%2,5eko konturako igoera

Arduradun nagusia

I. taldea 1. maila

1.570,95

13,08

Arduraduna

I. multzoa 2. maila

1.506,90

12,55

Bigarren arduraduna

I. taldea 3. maila

1.401,51

11,67

Saltzaile nagusia

I. taldea 4. maila

1.366,80

11,39

2 urtetik gorako saltzailea

I. taldea 5. maila

1.242,54

10,36

II. ERANSKINA

Jarraitutasunaren kalte-ordaina

MAILA

2010. URTEA

2011. URTEA

2012. URTEA

2013. URTEA

I. taldea

1. maila

1.475,38 euro

1.487,18 euro

1.531,80 euro

1.568,56 euro

2. maila

1.141,91 euro

1.151,05 euro

1.185,58 euro

1.214,03 euro

3. maila

1.126,06 euro

1.135,07 euro

1.169,12 euro

1.197,18 euro

4. maila

1.126,06 euro

1.135,07 euro

1.169,12 euro

1.197,18 euro

5. maila

871,06 euro

878,03 euro

904,37 euro

926,07 euro

II. taldea

1. maila

1.716,55 euro

1.730,38 euro

1.782,29 euro

1.825,06 euro

2. maila

1.165,35 euro

1.174,67 euro

1.209,91 euro

1.238,95 euro

3. maila

1.126,06 euro

1.135,07 euro

1.169,12 euro

1.197,18 euro

III. taldea

1. maila

1.161,88 euro

1.171,18 euro

1.206,32 euro

1.235,27 euro

2. maila

1.019,82 euro

1.027,98 euro

1.058,82 euro

1.084,23 euro

3. maila

814,08 euro

820,59 euro

838,50 euro

858,62 euro

Iragarkiaren kodea: F1507781