152. ALDIZKARIA - 2015eko abuztuaren 6a

1. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

1.2. AGINTARIAK ETA LANGILEAK

1.2.1. Kargu-uzteak, izendapenak eta bestelako egoerak

7/2015 FORU AGINDUA, uztailaren 31koa, Ogasuneko eta Finantza Politikako kontseilariak emana, José María Cebrián Jiménez jauna, Departamentuko Idazkaritza Tekniko Nagusiko Araubide Juridikoaren Ataleko burua, kargutik kentzen duena.

Abuztuaren 30eko 251/1993 Legegintzako Foru Dekretuak, Nafarroako Administrazio Publikoen Zerbitzuko Langileriaren Estatutuaren Testu Bategina onesten duenak, hirugarren xedapen gehigarriko bigarren zenbakian ezartzen du atalburu eta bulegoburuen izendapenak indarrik gabe uzten ahal dituela erabaki hori hartu zuen organo berak.

Adierazitakoarekin bat, eta Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioaren eta haren erakunde autonomoen organoetako langileen arloko eskudantziak zehazten dituen otsailaren 21eko 30/2005 Foru Dekretuaren bidez esleitutako eskudantziak erabiliz,

Horrenbestez,

AGINDU DUT:

Lehenbizikoa.–José María Cebrián Jiménez jauna, Departamentuko Idazkaritza Tekniko Nagusiko Araubide Juridikoaren Ataleko burua, kargutik kentzea eta emandako zerbitzuak eskertzea.

Bigarrena.–Foru agindu hau interesdunari jakinaraztea, Idazkaritza Tekniko Nagusiari eta Funtzio Publikoaren Zuzendaritza Nagusiari.

Hirugarrena.–Foru agindu hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzea.

Iruñean, 2015eko uztailaren 31n.–Ogasuneko eta Finantza Politikako kontseilaria, Mikel Aranburu Urtasun.

Iragarkiaren kodea: F1511153