152. ALDIZKARIA - 2015eko abuztuaren 6a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

ALESBES

4. poligonoko 9. lurzatia kudeatzeko hitzarmena. Behin betiko onespena

Alesbesko Udalak, Alkatetzaren 2015eko maiatzaren 15eko ebazpenaren bidez, hasiera batean onetsi zuen 4. poligonoko 9. lurzatiari dagokion hirigintzako hitzarmena. Onespen horren iragarkia 2015eko 105. Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu zen, ekainaren 2an, baita udal honen iragarki oholean ere.

Iragarkia jendaurrean edukitzeko tramitea egin ondoren, Lurraldearen Antolamenduari eta Hirigintzari buruzko abenduaren 20ko 35/2002 Foru Legearen 25. artikuluan xedatutakoarekin bat, ez zen alegaziorik aurkeztu.

Horrenbestez, eta Alkatetzaren 2015eko uztailaren 9ko ebazpenaren bidez, behin betiko onetsi zen 4. poligonoko 9. lurzatiari dagokion hirigintzako hitzarmena, honako baldintza hauen arabera:

Lehenbizikoa.–Osorik onestea Alesbesko 4. poligonoko 9. lurzatia kudeatzeko hirigintzako hitzarmena, Iruñeko Errepidea kaleko ohiko urbanizazio lanak egiteko beharrezkoa den lurzorua lagatzeko xedez. Hona hemen behin betiko testua:

BILDURIK:

Alde batetik, M.ª Carmen Segura Moreno, Alesbesko Udaleko alkatea (NANa: 16.021799 E).

Eta bestetik, Miguel Jesús Arguilea Las, adinez nagusia (NANa: 16.009.627 V), helbidea Alesbesko Iruñeko Errepidea kaleko 15ean duena.

Lehena Udalaren izenean eta hura ordezkatuz ari da, bere eskumenez baliaturik, eta, bigarrena, bere izenean eta dagokion eskubideari loturik; bi aldeek egintza honetarako gaitasuna onartu diote elkarri eta, ondorio horretarako,

ADIERAZI DUTE:

1.–Miguel Jesús Arguilea Las finka honen jabea dela:

Alesbesko orube bat, Alesbestik Martzillarako errepidean (zk.g) dagoena; hirurehun eta hirurogeita zortzi metro karratuko azalera du, eta fatxadaren luzera, berriz, hamahiru metro eta hogeita hemeretzi zentimetrokoa da. Mugak: eskuinaldean, sartzean, Miguel Arguilea Soreten eta beste batzuen eraikina; ezkerraldean, Jesús Azconarena; eta barrenaldean, Renferen lurrak. 4. poligonoko 9. lurzatia.

Tuterako Jabetza Erregistroan inskribatuta dago: 4216. finka, 3563. liburukia, 156. liburua, 27. orria.

2.–Lurzati hori Alesbesko Arau Subsidiarioetako UC 39an sartuta dago, eta eraiki gabe. Arau Subsidiarioek, lurzati honetarako, lurzorua laga beharra ezartzen dute, antolamenduko planoetan grafiatutako moduan, jabeak eraiki nahi izanez gero.

3.–Udalak urbanizazioko obra arruntak egin nahi ditu UC 39an, Iruñeko errepidearen parean; zehazki, 833 m²-ko zoladura, hormigoi inprimatuzko zola emanda eta ibilgailuendako sarbidea eta euri uren sarearen trazadura eginda.

Obra horiek egiteko beharrezkoa da 4. poligonoko 9. lurzatiaren jabeak nahitaez lagatzekoa den lurzorua lagatzea, Arau Subsidiarioetan ezarri bezala, betiere lurzati horretan ezer eraiki baino lehen, Arau Subsidiarioetan ezarritako lerrokaduren arabera urbanizatu ahal izateko sektore hori.

4.–Alesbesko Arau Subsidiarioetan ezarritakoa betez, 4. poligonoko 9. lurzatian ezer eraiki baino lehen, sektore horretarako aurreikusi diren urbanizazioko obra arruntak egin ahal izateko, bi aldeek

ERABAKI DUTE:

1.–Miguel Jesús Arguilea Las, erregistroko finka honen jabea den aldetik:

Alesbesko orube bat, Alesbestik Martzillarako errepidean (zk.g) dagoena; hirurehun eta hirurogeita zortzi metro karratuko azalera du, eta fatxadaren luzera, berriz, hamahiru metro eta hogeita hemeretzi zentimetrokoa da. Mugak: eskuinaldean, sartzean, Miguel Arguilea Soreten eta beste batzuen eraikina; ezkerraldean, Jesús Azconarena; eta barrenaldean, Renferen lurrak. 4. poligonoko 9. lurzatia.

Tuterako Jabetza Erregistroan inskribatuta dago: 4216. finka, 3563. liburukia, 156. liburua, 27. orria.

Finka horretatik 67,50 m² bereizi ditu, bideetarako. Honako hau da:

P-1 lurzatia, 67,5 m²-koa (13,5 m x 5 m), forma errektangularrekoa, bideetarako. Mugak: ipar, hego eta ekialdean, eremu publikoa, NA-660 Iruñeko errepideko zeharbidea; mendebaldean, deskribatuko den jatorrizko finkaren gainerakoa.

P-2 lurzatia, jatorrizko finkaren gainerakoa, hiri lurzoru finkatua, 255,17 m²-ko azalera duena. Mugak: iparraldean, 4. poligonoko 8. lurzatia, Miguel Arguilea Soretena eta beste batzuena; 4. poligonoko 10. lurzatia, Jesús Azconarena; ekialdean, bereizi den P-2a, eta mendebaldean, Renferen lurrak.

2.–Aurretiaz bete dadin nahitaezko lagapena, Arau Subsidiarioek UC 39an ezarritakoa, 4. poligonoko 9. lurzatirako, eta Udalak urbanizazioko obra arruntak egin ditzan zeharbidean, Miguel Jesús Arguilea Lasek doan laga dio Udalari aurreko puntuan deskribatutako P-2 lurzatiaren jabari oso eta kargarik gabea, bideetarako erabil dadin, baldintza hauei jarraikiz:

–Udalak bereizketatik sortutako lurzatiaren (P-2) itxitura eginen du, horren eta P-1 lurzatiaren arteko mugan, Eraikuntzari buruzko ordenantzetan ezarritakoaren arabera; lurzatian sartzeko ateak 1,20 m-ko zabalera izanen du.

–Ondoriozko P-2 lurzatia saneamenduko sare orokorrarekin lotuko da.

–P-2 lurzatiko ur kontagailua lurzati horren itxiturako paretan jarriko da.

3.–Miguel Jesús Arguilea Lasek libre eta garbi utziko du P-1 lurzatia, Udalaren eskura, hitzarmen hau behin betiko onetsi ondoren, aldez aurreko errekerimendurik behar izan gabe.

Bigarrena.–Erabaki hau, hirigintzako hitzarmenaren behin betiko testuarekin batera, Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzea.

Hirugarrena.–Hitzarmenaren kopia eta ziurtagiri administratiboa Jabetza Erregistrora bidaltzea, lagapena Jabetza Erregistroan behar bezala inskribatzeko.

Laugarrena.–Erabaki hau eta aipaturiko hitzarmena udal honetako Hirigintza Alorrari ere jakinaraztea, hirigintzako hitzarmen administratiboen erregistroan jaso dadin eta hirigintzako hitzarmen administratiboen artxiboan gorde, non behin betiko testuaren eta haren dokumentazioaren ale oso bat gordeko den.

Bosgarrena.–Erabaki hau prozedurako interesdunei igortzea, eta bidezkoak diren errekurtsoak aipatzea.

Seigarrena.–Udalbatzako Osoko Bilkurari ebazpen honen berri ematea, kide anitzeko organo horren hurrengo bilkura arruntean.

Horiek horrela, argitara ematen da kudeaketarako hirigintza hitzarmenaren testu osoa, behin betiko onetsia eta sinatua.

Alesbesen, 2015eko uztailaren 10ean.–Alkatea, Delia Linzoain Pinillos.

Iragarkiaren kodea: L1510334