152. ALDIZKARIA - 2015eko abuztuaren 6a

1. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

1.2. AGINTARIAK ETA LANGILEAK

1.2.1. Kargu-uzteak, izendapenak eta bestelako egoerak

49/2015 FORU DEKRETUA, uztailaren 31koa, José Antonio Marañón Oricáin jauna, Gizarte Politiketako Departamentuko idazkari tekniko nagusia, kargutik kentzen duena.

Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioari buruzko abenduaren 3ko 15/2004 Foru Legearen 23.2 artikuluak xedatzen du idazkari tekniko nagusiak libreki izendatu eta kargutik kenduko direla, Nafarroako Gobernuaren foru dekretu bidez, departamentuko titularrak proposaturik.

Horrenbestez, Eskubide Sozialetako kontseilariak proposaturik, eta Nafarroako Gobernuak 2015eko uztailaren 31n egindako bilkuran harturiko erabakiarekin bat,

DEKRETATU DUT:

1. José Antonio Marañón Oricáin jauna, Gizarte Politiketako Departamentuko idazkari tekniko nagusia, kargutik kentzea eta emandako zerbitzuak eskertzea. Kargu-uzteak 2015eko abuztuaren 9tik aurrera izanen ditu ondorioak.

2. Foru dekretu hau interesdunari jakinaraztea, eta Funtzio Publikoaren Zuzendaritza Nagusira eta Eskubide Sozialetako Departamentura igortzea, behar diren ondorioak izan ditzan.

3. Foru dekretu hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzea, orok jakin dezan.

Iruñean, 2015eko uztailaren 31n.–Nafarroako Foru Komunitateko lehendakaria, Uxue Barkos Berruezo.–Eskubide Sozialetako kontseilaria, Miguel Laparra Navarro.

Iragarkiaren kodea: F1511158