152. ALDIZKARIA - 2015eko abuztuaren 6a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

GALAR

Udalbatzako kideendako ordainsari, bilkura-sari eta kalte-ordainak ezartzea

Galar Zendeako Udalak, 2015eko uztailaren 2an egin bilkuran, ondotik hitzez hitz heldu den erabakia hartu zuen:

a) Osoko bilkuretara joateagatik: 150 euro bilkura bakoitzeko.

Hala ere, hilabete natural berean bi bilkura egiten badira, edo, hilabete desberdinetan izanagatik ere, bi bilkuren artean gutienez ere 7 egun naturaleko epea iragaten ez bada, lehen bilkurari dagokion bilkura-saria baizik ez da ordainduko, eta zinegotziek ez dute izanen saria eskuratzeko eskubiderik bigarren edo hurrengo bilkurengatik.

b) Gobernu Batzarraren bilkuretara joategatik: 150 euro bilkura bakoitzeko.

c) Kide anitzeko bertze organo batera joateagatik (kontratazio mahaiak, konpentsazio batzordeak etab.), 100 euro

d) Udal Aldizkariaren Erredakzio Kontseiluaren bileretara joateagatik: 50 euro bilera bakoitzagatik.

e) Mankomunitateen batzarretara edo kide anitzeko organoetara joateagatik, betiere horiek dirurik batere ordaintzen ez badute kontzeptu beragatik: 100 euro

1. 2015eko ekainaren 13tiko eragina duela, Udala data horretan eratu baitzen, ondotik ematen diren Udalbatzako kideak beren karguetan ariko dira zehazten den dedikazio araubidean:

KARGUA

DEDIKAZIOA

Ingurumeneko eta Energiako zinegotzi delegatua

Partziala (gutienez ere 30 ordu/hilabetea)

Kulturako eta Hizkuntza Normalizazioko zinegotzi delegatua

Partziala (gutienez ere 30 ordu/hilabetea)

Kiroleko zinegotzi delegatua

Partziala (gutienez ere 30 ordu/hilabetea)

Berdintasuneko, Gizarte Zerbitzuetako eta Lankidetzako zinegotzi delegatua

Partziala (gutienez ere 30 ordu/hilabetea)

Eginkizunak dedikazio partzialeko araubidean betetzen dituzten Udalbatzako kideen alde urteko ordainsari bat ezartzea, 4.900 euro gordinekoa, 350 euroko 14 pagatan jasotzekoa, hamabi urteko hilabeteei dagozkienak, eta bertze biak ekainari eta abenduari dagozkien hilabete-sariekin batera. Gizarte Segurantzaren araubide orokorrean alta emanen zaie.

Ordainsari horiek eskuratzeak berarekin ekarriko du karguak berezko dituen eginkizunetan aritzea, gutienez ere eskatzen zaien denboran; hori bateragarria da ordainsaria dakarten bertze eginkizun publiko nahiz pribatu batzuetan aritzearekin, TAOLen 75. artikuluan aurreikusten den gisan.

2. Ordainsarien mugak:

–Alkatetzak ez du urtean 9.000 euro baino gehiago eskuratuko bilkura-sariengatik.

–Zinegotzigo delegatuak: ezin izanen dute eskuratu 4.900 euro gordin baino gehiago urtean.

–Gobernu batzarretako kideak: ezin izanen dute eskuratu 6.000 euro gordin baino gehiago urtean.

–Zinegotziak: ezin izanen dute eskuratu 1.500 euro baino gehiago urtean osoko bilkuretara joateagatik.

3. Kilometrajeagatik, Alkatetzarendako 0,30 euroko kalte-ordaina ezartzea ibilitako kilometro bakoitzeko, salbu eta joan-etorria delarik bilkura-saria duen kide anitzeko organoetariko batera, orduan ulertzen baita kalte-ordaina lehen paragrafoan bilkura-saria dela-eta ezarritako kontzeptuaren barnean dagoela.

Argitara ematen da, orok jakin dezan.

Getze Galarren, 2015eko uztailaren 15ean.–Alkatea, Cecilio Lusarreta Echarri.

Iragarkiaren kodea: L1510358