152. ALDIZKARIA - 2015eko abuztuaren 6a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

GALAR

Karguen izendapena eta eskumenen gaineko eskuordetzea

Galar Zendeako alkateak, Alkatetzaren 135/2015 eta 148/2015 ebazpenen bidez, honela izendatu zituen karguak eta eskuordetu eskumenak:

Ezkontza zibila egitea:

Udal honetako zinegotzi guztiak eskuordetzea Kode Zibileko 51.1 artikuluak, abenduaren 23ko 35/1994 Legeak emandako testu berriaren arabera, Alkatetza honi ematen dizkion eskumenetarako, hain zuzen ere udal mugapean egiten diren ezkontza zibilak baimentzeko.

Eskuordetze horrekin zinegotzi guztiek baimentzen ahalko dituzte ezkontza zibilak. Ezkontza bakoitzean ezin izanen du zinegotzi batek baino gehiagok parte hartu.

Alkateordeak:

Alfredo Erro Maeztu udal honetako lehen alkateorde izendatzea, eta Sergio Delgado Bermejo bigarren alkateorde, indarra duen legeriak halakoei aitortzen dizkien ahalmenekin.

Gobernu Batzordeko kideak:

Batzordeburua: alkatea, Cecilio Lusarreta Echarri.

Kideak: Alfredo Erro Maeztu, Sergio Delgado Bermejo eta Esteban Lizarbe Aristu.

Eskumenak Tokiko Gobernu Batzarraren eskutan uztea:

Tokiko Gobernu Batzarraren eskutan uztea alor honetako eskumenak: hirigintza, jarduera sailkatuei buruzko ebazpenak, ogasuna eta kudeaketa ekonomikoa -mugak izanik TAOLen 21.3 artikuluak ezartzen dituenak eta 6.000 eurotik goitiko kontratazioak-, baita hirigintzako eta ingurumeneko diziplinako eskumenak ere.

Zinegotzigo delegatuak:

Ondotik aipatzen diren Udalbatzako kideak eskuordetzea dagozkien jarduketa alorretako aferak kudeatu eta ebazteko eskudantzietarako oro har, jarraian aipatzearren ematen diren jarduketa eremuetan ari daitezen:

–Alorra: Kultura eta Hizkuntza Normalizazioa.

Eremu funtzionala: alorrarekin lotutako oro.

Zinegotzi delegatua: Oscar Amóztegui Recalde.

–Alorra: Herri lanak eta Lorezaintza.

Eremu funtzionala: alorrarekin lotutako oro.

Zinegotzi delegatua: Alfredo Erro Maeztu.

–Alorra: Lana.

Eremu funtzionala: alorrarekin lotutako oro.

Zinegotzi delegatua: Sergio Delgado Bermejo.

–Alorra: Berdintasuna, Gizarte Ongizatea eta Lankidetza.

Eremu funtzionala: alorrarekin lotutako oro.

Zinegotzi delegatua: Miguel Ángel Gómez Revaliente.

–Alorra: Ingurumena eta Energia.

Eremu funtzionala: alorrarekin lotutako oro.

Zinegotzi delegatua: M.ª Carmen Tirapu Erro.

–Alorra: Kirola.

Eremu funtzionala: alorrarekin lotutako oro.

Zinegotzi delegatua: Carmen Oslé Muñoz.

Zinegotzi horiendako eginiko eskuordetze orokor horrek bere baitan izanen ditu dagokion alorra zuzentzeko nahiz kudeatzeko ahalmena, baina ez ebaztekoa, ebazpen ahalmena Alkatetzarena izanen baita betiere.

Udal aldizkariaren Erredakzio Kontseiluko kideak:

Cecilio Lusarreta Echarri, Oscar Amoztegui Recalde, Joseba Ibero Areta eta Jesús M.ª Beitia López.

Kiroldegiaren Jarraipen Batzordea: zinegotzi guztiak:

Argitara ematen da azaroaren 28ko 2568/1986 Errege Dekretuaren bitartez onetsitako Toki Entitateen Antolaketaren, Funtzionamenduaren eta Araubide Juridikoaren gaineko Erregelamenduaren 44.2 artikuluan ezarritakoari jarraikiz.

Getze Galarren, 2015eko uztailaren 15ean.–Alkatea, Cecilio Lusarreta Echarri.

Iragarkiaren kodea: L1510357