152. ALDIZKARIA - 2015eko abuztuaren 6a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

DONEZTEBE

Udalkideen ordainsariak

Doneztebeko Udalak, 2015eko uztailaren 1ean egin bilkuran, erabaki zuen udalkideen hurrengo ordainsariak, kalte-ordainak eta bilkura-sariak ezartzea, beren karguan aritzeagatik 2015eko uztailaren 1etik aitzina, Toki Araubidearen Oinarriei buruzko Legearekin bat:

Lehenbizikoa.–Karguak dedikazio partzialean gauzatuko dituzte honako hauek:

–Alkate udalburua, Santiago Uterga Labiano.

–Lehen alkateordea eta Kultura, Hezkuntza eta Euskara, Ogasun eta Kontuen Batzorde Bereziko zinegotzi delegatua, Margarita Erdozain Azpilikueta.

Bigarrena.–Ordainsarien honako araubidea ezartzea, urteko zenbateko gordinak, hamalau ordainketatan ordaindu beharrekoak, direla kontuan hartuta:

a) 16.800,00 euro alkate udalburuaren karguari dagozkio.

b) 8.400,00 euro lehen alkateordearen eta Kultura, Hezkuntza eta Euskara, Ogasun eta Kontuen Batzorde Bereziko zinegotzi delegatuaren karguari dagozkio.

Hirugarrena.–Ordainsari horiek jasotzeko behar den gutxieneko dedikazioa finkatzea:

a) Alkate udalburua: lanaldiaren %66,66, asteko gutxieneko dedikazioa 24,45 ordukoa izanda.

b) Lehen alkateordea eta Kultura, Hezkuntza eta Euskara, Ogasun eta Kontuen Batzorde Bereziko zinegotzi delegatua: lanaldiaren %33,34, asteko gutxieneko dedikazioa 12,21 ordukoa izanda.

Dagokion eginkizunean aritzean udalkideek benetan egiten dituzten lanorduak osoko bilkurak onetsi duen gutxieneko dedikazioa baino gehiago direnean, ekitaldi bakoitzean Nafarroako administrazio publikoetako langileendako ezarri zenbatekoen arabera ordainduko dira, baldin eta behar bezala egiaztatu eta kontrolatzen badira. Hala ere, ezin izanen da inoiz gainditu Estatuko Aurrekontuei buruzko Legeak ezarritako gehieneko muga, ezta urteko 60 orduko muga ere.

Laugarrena.–Alta eskatuko zaie Gizarte Segurantzaren Lurraldeko Diruzaintza Orokorrean karguak dedikazio partzialean gauzatzen dituzten udalkide guztiei, eta Udalak bere gain hartuko ditu Gizarte Segurantzaren Araubide Orokorraren arauek enpresei beren zerbitzuko langileez den bezainbatean ezartzen dizkien betebeharrak.

Bosgarrena.–Honako bilkura-sariak eta kalte-ordainak finkatzea:

A) Zerbitzu eginkizunengatik honako dieta hauek hartuko dituzte: ekitaldi bakoitzean Nafarroako administrazio publikoetako langileendako ezarri zenbatekoak.

Bidaia gastuak: norberaren ibilgailua erabiliz gero, ekitaldi bakoitzean Nafarroako administrazio publikoetako langileendako ezarri zenbatekoa ordainduko da. Gaur egun 0,30 euro ordaintzen da egindako kilometro bakoitzeko. Horrez gain, aparkaleku gastuak eta agiri bidez behar bezala justifikatzen direnak ordainduko dira.

Bestelako bidaia gastuak eta abar: agiri bidez justifikatu beharko dira.

B) Organo kolegiatuen bilkuretara joateagatik:

Organo kolegiatua - Bilkura bakoitzeko zenbatekoa.

Osoko bilkura - 90 euro/bilkura.

Informazio batzordeak - 45 euro/bilkura.

C) Oposizioetako edo lehiaketetako epaimahaietan edo langileak hautatzeaz arduratzen diren beste organo batzuetan parte hartzeagatik: ekitaldi bakoitzean Nafarroako administrazio publikoetako langileendako ezarri zenbatekoak.

Zenbateko horiei Pertsona Fisikoen Errentaren gaineko Zerga dela-eta dagokion atxikipena aplikatuko zaie, indarra duen legeriaren arabera.

Seigarrena.–Erabaki hau argitara ematen da Nafarroako Aldizkari Ofizialean eta Udalaren iragarki oholean, Toki Araubidearen Oinarriak arautzen dituen 7/1985 Legearen 75.5 artikuluan ezarritakoari jarraikiz.

Donezteben, 2015eko uztailaren 3an.–Alkatea, Santiago Uterga Labiano.

Iragarkiaren kodea: L1510173