152. ALDIZKARIA - 2015eko abuztuaren 6a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

ANTSOAIN

Alkateordeak eta Tokiko Gobernu Batzarreko kideak izendatzea

Antsoaingo Udaleko alkate udalburuak ondoko ebazpena eman zuen 2015eko ekainaren 30ean. Hona haren testu osoa:

“Toki Araubidearen Oinarriak arautzen dituen apirilaren 2ko 7/1985 Legearen 23.1 artikuluak dioenez, alkateak libreki izendatu eta kentzen ditu Tokiko Gobernu Batzarreko kideak.

Bestetik, artikulu horren 3. atalaren arabera, alkateordeek, Tokiko Gobernu Batzarreko kideen artean alkateak libreki izendatu eta kentzen baititu, izendapen hurrenkeraren arabera ordezten dute alkatea, kargua hutsik edo hura kanpoan nahiz eri dagoenean.

Horrenbertzez,

EBATZI DUT:

1. Zinegotzi hauek alkateorde eta Tokiko Gobernu Batzarreko kide izendatzea:

–Lehen alkateordea: Aritz Ayesa Blanco.

–Bigarren alkateordea: Cesar de Luis Murugarren.

–Hirugarren alkateordea: Patricia Elena Abad Encinas.

2. Patxi Leuza García zinegotzia Tokiko Gobernu Batzarreko kide izendatzea.

3. Izendapen horren berri ematea Osoko Bilkurari egiten duen lehen bilkuran, eta banan-banan jakinaraztea izendatuei. Iragarkia Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratuko da, baina izendapenek ebazpen honen datatik biharamunean izanen dute eragina.

Argitara ematen da, orok jakin dezan.

Antsoainen, 2015eko uztailaren 22an.–Alkate udalburua, Ander Andoni Oroz Casimiro.

Iragarkiaren kodea: L1510653