152. ALDIZKARIA - 2015eko abuztuaren 6a

1. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

1.2. AGINTARIAK ETA LANGILEAK

1.2.1. Kargu-uzteak, izendapenak eta bestelako egoerak

48/2015 FORU DEKRETUA, uztailaren 31koa, José Luis Asín Buñuel jauna, Hezkuntza Departamentuko Antolamenduaren eta Aukera Berdintasunaren Zerbitzuko zuzendaria, kargutik kentzen duena, berak eskatu baitu.

Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioari buruzko abenduaren 3ko 15/2004 Foru Legearen 26.1 artikuluak xedatzen du zerbitzuko zuzendariak Gobernuak izendatu eta kargutik kenduko dituela, foru dekretuen bidez, kasuan kasuko departamentuko kontseilariak proposaturik.

Horrenbestez, Hezkuntzako kontseilariak proposaturik, eta Nafarroako Gobernuak 2015eko uztailaren 31n egindako bilkuran harturiko erabakiarekin bat,

DEKRETATU DUT:

1. José Luis Asín Buñuel jauna, Hezkuntza Departamentuko Antolamenduaren eta Aukera Berdintasunaren Zerbitzuko zuzendaria, kargutik kentzea, berak eskatu baitu, eta emandako zerbitzuak eskertzea.

2. Foru dekretu hau Funtzio Publikoaren Zuzendaritza Nagusiari eta interesdunari igortzea, behar diren ondorioak izan ditzan.

3. Foru dekretu hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzea, orok jakin dezan.

Iruñean, 2015eko uztailaren 31n.–Nafarroako Foru Komunitateko lehendakaria, Uxue Barkos Berruezo.–Hezkuntzako kontseilaria, José Luis Mendoza Peña.

Iragarkiaren kodea: F1511157