152. ALDIZKARIA - 2015eko abuztuaren 6a

1. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

1.7. BESTELAKOAK

254E/2015 EBAZPENA, ekainaren 12koa, Ingurumen Kalitatearen Zerbitzuko zuzendariak emana, Ingurumen ukipenetarako baimena ematen duena 13,2 kV-eko aireko linea elektrikoa eraberritzeko proiekturako, "La Noria" TZra eta haren transformazio zentrora deribazioa egiteko, Ribaforadako eta Buñuelgo udal mugapeetan. Sustatzailea Iberdrola Distribución SA da.

Goian aipatutako espedienteari dagokion Ingurumen ukipenetarako baimena lortzeko eskaera sartu da Ingurumen Kalitatearen Zerbitzuan. Espedientea abenduaren 28ko 93/2006 Foru Dekretuaren 2C eranskineko I) epigrafean sartua dago. Foru dekretu horrek Ingurumena Babesteko Esku-hartzeari buruzko martxoaren 22ko 4/2005 Foru Legea garatzeko Erregelamendua onetsi zuen.

Abenduaren 28ko 93/2006 Foru Dekretuaren 36. artikuluak ezartzen du Ingurumen, Lurraldearen Antolamendu eta Etxebizitzako kontseilariak arrazoituz ebatziko duela Ingurumen ukipenetarako baimena ematea edo ukatzea.

Foru dekretu horren 31.2 artikuluak ezartzen du Ingurumen ukipenetarako baimenak lurzoru urbanizaezinean baimentzen ahal diren jardueretarakoa ere bilduko duela, eta horrek Lurraldearen Antolamenduari eta Hirigintzari buruzko abenduaren 20ko 35/2002 Foru Legearen 117. artikuluan ezarritako ondorioak izanen ditu.

Egun, Iberdrolak 13,2 kV-eko aireko linea bat dauka, "Ribaforada-Buñuel" izenekoa, bi herrien arteko abonatuei hornidura elektrikoa emateko. Abonatuetako bat Finca La Noria SL da. 13,2 kV-eko aireko linea elektrikoa dauka, transformazio zentro bat energia elektrikoaz hornitzen duena eremua ureztatzeko ponpaketa egiteko. Halaber, finka horretako etxebizitzari ematen dio hornidura elektrikoa. Aireko linea hori egoera txarrean dago eta horrek ezin konta ahala eten ekartzen du hornidura elektrikoan. Hori dela eta, linea eta transformazio zentroa eraberrituko dira. Iberdrolaren jabetzakoak izatera pasako dira, bi kontratu eginen dira eta. Horretarako, linea eta TZko egungo etxola desmuntatuko dira eta euskarriaren gaineko aire zabaleko transformazio zentro bat (50 kVA) eta aireko linea berri bat proiektatuko dira. Proiektu berria gauzatutakoan, zerbitzutik kanpo gelditzen diren linea guztiak desmuntatu egin beharko dira.

Espedientean Buñuelgo eta Ribaforadako udalen eta Lurraldearen Antolamendu eta Hirigintza Zerbitzuaren txostenak ageri dira. Ingurumenaren gaineko Eragina Aztertzeko Atalak espedientearen aldeko txostena eman du.

Espedientean dauden txostenak ikusirik eta Ingurumenaren eta Uraren zuzendari nagusiaren abenduaren 31ko 1158/2013 Ebazpenaren bidez eskuordetutako eskumenak erabiliz.

EBATZI DUT:

1. Ingurumen ukipenetarako baimena ematea 13,2 kV-eko aireko linea elektrikoa eraberritzeko proiekturako "La Noria" TZra eta haren transformazio zentrora deribazioa egiteko, Ribaforadako eta Buñuelgo udal mugapeetan. Sustatzailea Iberdrola Distribución SA da.

2. Baimen honek neurri hauek aplikatzera behartuko du:

Ingurumen arlokoak:

–Lotzeko katea guztietan U70AB66 modeloko isolatzailea erabiliko da, aurkeztutako dokumentazioan jasotakoa alegia.

–Deribazioko euskarrian elektrokuzio arriskua murrizteko, linea nagusiko eraoaleak eta linea deribatua lotzeko zubiak guztiz isolatuko dira.

–Babesteko euskarrian, linea nagusiaren eta XS kortozirkuituen arteko loturak isolatuko dira.

–Linearen amaierako euskarrian eta eroaleak lurpeko linearekin duen konexioan elektrokuzio arriskua murrizteko, erabat isolatuko dira lineako eroaleak eta tximistorratz autobalbulak lotzen dituzten zubiak eta horien eta konexioko botilen artekoak. Isolamenduan erabiliko den materialak goi tentsioko lanetarako eta hegaztiak babesteko egokia izan beharko du. Bestetik, tximistorratz autobalbulak BCAC ("Bushing Connection Animal Cover") estalki aurremoldeatuekin edo antzekoekin babestuko dira.

Hirigintza arloko edukiak:

–Egin nahi den jarduerak uki ditzakeen edo obren trabagarri izan daitezkeen azpiegitura eta zortasunei dagokienez, sustatzaileak, obrak gauzatzen hasi baino lehen, behar diren baimen eta txosten guztiak eskuratuko ditu kasuan kasuko gaian eskudun diren organoetatik. Zehatzago, enpresa sustatzaileak Herri Lan Zuzendaritza Nagusiari eskatu beharko dion baimenean ezartzen diren determinazioak bete beharko dira, NA-5200 (Ribaforada-Cortes) tokiko errepidean eta NA-5210 (Buñuelen sartzeko) errepidean dagoen linea elektrikoa desmuntatzeari dagokionez, Nafarroako Errepideei buruzko martxoaren 23ko 5/2007 Foru Legean ezarritakoarekin bat.

–Buñuelgo mugapeko 6. poligonoko 506. lurzatian dagoen etxebizitzari dagokionez, Buñuelgo 6. poligonoko 726. lurzatiaren mugakidea baita (han bukatuko da proiektatutako linea, memorian zehazten denez, etxebizitza horri hornidura eginen diona), oroitarazten da egungo etxebizitzak eta eraikuntzek legezkoak izan behar dutela.

3. Baimen honek, gainera, Lurraldearen Antolamenduari eta Hirigintzari buruzko abenduaren 20ko 35/2002 Foru Legearen 117. artikuluan ezartzen diren ondorioak izanen ditu, izan ere artikulu horretan lurzoru urbanizaezinean egin behar diren jarduerak baimentzeko prozedura ezartzen da.

4. Ebazpen honek ez du administrazio bidea amaitzen, eta espedientean interesa dutenek, administrazio publikoek izan ezik, gora jotzeko errekurtsoa jar dezakete, Landa Garapeneko, Ingurumeneko eta Toki Administrazioko kontseilariari zuzendua, hilabeteko epean.

Administrazio publikoek zilegi dute administrazioarekiko auzi-errekurtsoa jartzea, Nafarroako Justizia Auzitegi Nagusiko Administrazioarekiko Auzien Salari zuzendua, bi hilabeteko epean. Horrek ez du galarazten Nafarroako Gobernuan aldez aurreko errekerimendua egin ahal izatea, Administrazioarekiko Auzien Jurisdikzioa arautzen duen uztailaren 13ko 29/1998 Legearen 44. artikuluan ezarritako moduan eta epean.

Epeak ebazpen hau jakinarazi eta biharamunetik hasita kontatuko dira.

5. Ebazpen hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzea.

6. Ebazpen hau igortzea Lurraldearen Antolamendu eta Hirigintza Zerbitzuari, Buñuelgo eta Ribaforadako udalei, Tutera aldeko Basozaintzari eta interesdunari, behar diren ondorioak izan ditzan.

Iruñean, 2015eko ekainaren 12an.–Ingurumen Kalitatearen Zerbitzuko zuzendaria, Pedro Zuazo Onagoitia.

Iragarkiaren kodea: F1509021