152. ALDIZKARIA - 2015eko abuztuaren 6a

1. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

1.5. ESTATUTUAK ETA LAN HITZARMEN KOLEKTIBOAK

EBAZPENA, 2015eko ekainaren 12koa, Arriskuen Prebentziorako eta Lanaren zuzendari nagusiak emana, Imarkoaingo Transportes Azpiroz SL entitatearen hitzarmen kolektiboa aldatzeko akordioa erregistratu, gorde eta Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzea erabakitzen duena.

Imarkoaingo Transportes Azpiroz SL entitatearen hitzarmen kolektiboaren testua (kode zenbakia: 31100542012013) aztertu da, Erregistro honetan 2015eko ekainaren 1an sartu zena eta enpresaren ordezkariek eta sindikatuen ordezkariek 2015eko apirilaren 23an izenpetu eta 2015eko ekainaren 11n zuzendu zutena, Langileen Estatutuari buruzko Legearen testu bategina onetsi zuen martxoaren 24ko 1/1995 Legegintzako Errege Dekretuaren 90. artikuluaren 2. eta 3. idatz-zatietan eta Hitzarmen Kolektiboen eta Akordioen Erregistro eta Gordailuei buruzko maiatzaren 28ko 713/2010 Errege Dekretuan ezarritakoaren arabera. Horrenbestez,

EBATZI DUT:

1. Nafarroako Lan Hitzarmen eta Akordio Kolektiboen Erregistroan inskribatzeko agintzea.

2. Ebazpen hau Negoziazio Batzordeari jakinaraztea, eta adieraztea ebazpenak ez duela administrazio bidea amaitzen eta gora jotzeko errekurtsoa jartzen ahal dela haren aurka, Ekonomia, Ogasun, Industria eta Enpleguko kontseilariari zuzendua, jakinarazi eta biharamunetik hilabeteko epean.

3. Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzeko agintzea, denek jakin dezaten.

Iruñean, 2015eko ekainaren 12an.–Arriskuen Prebentziorako eta Lanaren zuzendari nagusia, Imelda Lorea Echavarren.

TRANSPORTES AZPIROZ SL-ren HITZARMEN KOLEKTIBOKO ALDAKETA

Imarkoainen, 2015eko apirilaren 23an.

BILDU DIRA:

Alde batetik, Transportes Azpiroz SL enpresa ordezkatuz (IFK: B31153224), Pedro María Azpiroz Micheo jauna, adinez nagusia (NANa: 29138222-M).

Beste aldetik, langileak ordezkatuz, langileen ordezkari hauek: Rodrigo Velo Rey jauna, adinez nagusia (NANa: 33437426-A), Antonio María Cruz Santos jauna, adinez nagusia (AIZ: X-9276289-K) eta Jesús López Aguilar jauna, adinez nagusia (NANa: 17717711-Y).

ADIERAZTEN DUTE:

Bi alderdiek Transportes Azpiroz SL enpresaren hitzarmen kolektibo honetako aldaketa izenpetzeko ahalmen nahikoa aitortzen diote elkarri. Hitzarmena fede onez negoziatu dute nahitaez bete beharreko alderdi batzuetan konpromiso batzuk hartzeko asmoz, eta horiek dira, hain zuzen, hitzarmen kolektibo hau osatzen dutenak. Ondotik,aldaketa honek ukitutako artikuluak ematen dira.

TRANSPORTES AZPIROZ SL-ren HITZARMEN KOLEKTIBOKO ALDAKETAK

7. artikulua. Urteko lanaldi benetakoa.

Enpresako urteko lanaldi benetakoa legez ezarritakoa izanen da enpresaren plantillako langile guztientzat, astelehenetik igandera banatuta. Atsedenaldiak, hots, bazkaltzeko denbora, atsedena edo kafea hartzeko etenaldiak eta antzeko beste batzuk ez dira benetako lanordu gisa hartuko.

Gidarien kasuan, enpresaren eskura edo jardunean ematen duten denbora guztia hartuko da benetako lanordutzat, denbora horretan ibilgailua gidatzen egon, edo ibilgailuen zirkulazio ordutegiaren barreneko beste lan batzuetan, edo ibilgailuarentzako lan osagarriak egiten egon, alde batera utzita, berariaz, atsedena hartzeko finkatuak dauden aldiak.

Horretarako, 1561/1995 Errege Dekretua eta 61/2006 EE-Erregelamendua aplikatu beharko dira, edo horiek ordezten dituen araudia.

Gidariek “kilometrajearen prima” gisa jasotzen duten zenbatekoaren barrenean ibilbidea egiteko gerta litekeen lanaldiaren luzapena dago sarturik.

8. artikulua. Lanaldia, jaiegunak eta asteburuak.

Lanaldia astelehenetik igandera bitartekoa da, salbuespenik gabe.

Langileak jaiegun batean egin behar badu lan, konpentsazio bat jasotzeko eskubidea izanen du, 25 eurokoa 4 ordu eta erdiko gidatzeko lanaldi bakoitzeko, eta 50 eurokoa, berriz, hori baino handiagoa den gidatzeko lanaldi bakoitzeko. Espainiatik kanpora bidaiak egiten dituzten langileek etxetik kanpo pasatu behar badute larunbateko gaua zerbitzuak egitegatik, konpentsazioko egun bat jasotzeko eskubidea izanen dute, langileak eskatuta eta enpresa ados egonda.

12. artikulua. Gaueko lana.

Indarrik gabe uzten da artikulu honen edukia.

13. artikulua. Prestakuntza.

Indarrik gabe uzten da artikulu honen edukia.

16. artikulua. Lanerako aldi baterako ezintasunaren osagarria.

Indarrik gabe uzten da artikulu honen edukia.

17. artikulua. Probaldia.

Indarrik gabe uzten da artikulu honen edukia.

22. artikulua. “Ad personam” osagarria.

Arrazoia edozein dela ere, 2013ko abenduaren 31n banakako soldataren osagarriak kobratzen dituzten langileei “ad personam” izenarekin ordainduko zaizkie zenbateko horiek. Bi alderdiak ados egonda ituna egin dute osagarri hori ez xurgatzeko, ezta konpentsatzeko ere. 2013ko abenduaren 31n 60 urte edo enpresan 15 urtetik gorako antzinatasuna duten langileei 100 euroko osagarria emanen zaie “ad personam” izenarekin. 2013ko abenduaren 31n gidari mekanikari diren langile guztiei 180 euroko osagarri bat emanen zaie, “ad personam” izenarekin.

23. artikulua. Gidari mekanikariaren lanbide kategoria.

Indarrik gabe uzten da artikulu honen edukia.

I. ERANSKINA

Soldaten taulak

SOLDATA

URTEA

1. taldea.–Goi mailako langileak eta teknikariak

Zerbitzuburua

1.420,00

21.300,00

2. taldea.–Administrazioko langileak

Atalburua

1.121,00

16.815,00

Bulegoburua

1.078,00

16.170,00

1. mailako ofiziala

1.024,00

15.360,00

2. mailako ofiziala

995,00

14.925,00

Administrari laguntzailea

1.102,00

16.530,00

3. taldea.–Mugimenduko langileak

1. mailako trafikoburua

1.230,00

18.450,00

2. mailako trafikoburua

1.191,00

17.865,00

3. mailako trafikoburua

1.142,00

17.130,00

Gidari mekanikaria

977,00

14.655,00

Gidaria

957,00

14.355,00

Jasomakinako gidaria

790,00

11.850,00

4. taldea.–Tailerreko langileak

Tailerburua

1.130,00

16.950,00

Arduraduna

1.033,00

15.495,00

1. mailako ofiziala

1.006,00

15.090,00

2. mailako ofiziala

998,00

14.970,00

3. mailako ofiziala

976,00

14.640,00

Tailerreko morroia

805,00

12.075,00

16-17 urteko ikastuna

663,00

9.945,00

Iragarkiaren kodea: F1509068