152. ALDIZKARIA - 2015eko abuztuaren 6a

1. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

1.2. AGINTARIAK ETA LANGILEAK

1.2.1. Kargu-uzteak, izendapenak eta bestelako egoerak

47/2015 FORU DEKRETUA, uztailaren 31koa, Pedro María Pellejero Goñi jauna Nafarroako Gobernuaren Eledunaren Bulegoa-Komunikazioko zuzendari nagusi izendatzen duena.

Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioari buruzko abenduaren 3ko 15/2004 Foru Legearen 22.2 artikuluak xedatzen du zuzendari nagusiak libreki izendatu eta kargutik kenduko direla, Nafarroako Gobernuaren foru dekretu bidez, departamentuko titularrak proposaturik.

Horrenbestez, Herritarrekiko eta Erakundeekiko Harremanetako kontseilariak proposaturik, eta Nafarroako Gobernuak 2015eko uztailaren 31n egindako bilkuran harturiko erabakiarekin bat,

DEKRETATU DUT:

1. Pedro María Pellejero Goñi jauna Nafarroako Gobernuaren Eledunaren Bulegoa-Komunikazio zuzendari nagusi izendatzea.

2. Foru dekretu hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzea, orok jakin dezan.

3. Foru dekretu hau interesdunari jakinaraztea eta Herritarrekiko eta Erakundeekiko Harremanetako Departamentuari eta Funtzio Publikoaren Zuzendaritza Nagusiari igortzea, behar diren ondorioak izan ditzan.

Iruñean, 2015eko uztailaren 31n.–Nafarroako Gobernuko lehendakaria, Uxue Barkos Berruezo.–Herritarrekiko eta Erakundeekiko Harremanetako kontseilaria, Ana Ollo Hualde.

Iragarkiaren kodea: F1511156