152. ALDIZKARIA - 2015eko abuztuaren 6a

1. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

1.2. AGINTARIAK ETA LANGILEAK

1.2.1. Kargu-uzteak, izendapenak eta bestelako egoerak

46/2015 FORU DEKRETUA, uztailaren 31koa, Edurne Elío Aldunate andrea, Nafarroako Gobernuaren Eledunaren Bulegoa-Komunikazio zuzendari nagusia, kargutik kentzen duena.

Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioari buruzko abenduaren 3ko 15/2004 Foru Legearen 22.2 artikuluak xedatzen du zuzendari nagusiak libreki izendatu eta kargutik kenduko direla, Nafarroako Gobernuaren foru dekretu bidez, departamentuko titularrak proposaturik.

Horiek horrela, Herritarrekiko eta Erakundeekiko Harremanetako kontseilariak proposaturik, eta Nafarroako Gobernuak 2015eko uztailaren 31n egindako bilkuran hartutako erabakiarekin bat,

DEKRETATU DUT:

1. Edurne Elío Aldunate andrea, Nafarroako Gobernuaren Eledunaren Bulegoa-Komunikazio zuzendari nagusia, kargutik kentzea eta emandako zerbitzuak eskertzea.

2. Foru dekretu hau interesdunari jakinaraztea eta Herritarrekiko eta Erakundeekiko Harremanetako Departamentuari eta Funtzio Publikoaren Zuzendaritza Nagusiari igortzea, behar diren ondorioak izan ditzan.

3. Foru dekretu hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzea, orok jakin dezan.

Iruñean, 2015eko uztailaren 31n.–Nafarroako Gobernuko lehendakaria, Uxue Barkos Berruezo.–Herritarrekiko eta Erakundeekiko Harremanetako kontseilaria, Ana Ollo Hualde.

Iragarkiaren kodea: F1511155