2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA
2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK
ESA
Eginkizunak alkateordearen esku uztea
Esako Udaleko alkateak, 2015eko uztailaren 27an, Alkatetzaren 2/2015 Dekretua eman du, jarraian hitzez hitz adierazi dena:
“Oporrak direla-eta abuztuaren 9tik 16ra bitartean, biak barne, udalerritik kanpo egonen naizenez.
Kontuan harturik, Toki Entitateen Antolaketaren, Funtzionamenduaren eta Araubide Juridikoaren gaineko Erregelamenduaren 47. artikuluan ezarritakoaren arabera, alkateordeei dagokiela, halakoak diren aldetik, alkatea ordeztea haren eginkizun guztietan eta beren izendapenaren ordenaren arabera, hura kanpoan dagoenean. Erregelamendu horren 44.2 artikuluan ezarritakoaren arabera,
DEKRETATU DUT:
Lehenbizikoa.–Alkatetzaren eginkizun guztiak Esako Udaleko alkateorde Carlos Moncada Sánchezen esku uztea abuztuaren 9tik 16ra bitartean, biak barne.
Bigarrena.–Izendapen hau Carlos Moncada Sánchezi jakinaraztea, Nafarroako Aldizkari Ofizialean eta Udalaren iragarki oholean argitaratzeko agintzea eta horren berri ematea Osoko Bilkurari, egiten duen hurrengo bilkura arruntean.”
Esan, 2015eko uztailaren 27an.–Alkatea, Roberto Martínez Luyando.
Iragarkiaren kodea: L1510832