2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA
2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK
TAFALLA
Aldaketa aurrekontuan. Behin betiko onespena
Tafallako Udalak, 2015eko ekainaren 2an egin osoko bilkura berezian, erregelamenduzko quoruma zuela, hasiera batean onetsi zituen Udalaren 2015eko aurrekontu orokor eta bakarrean aldaketa egiteko 06/2015, 06bis/2015, 07/2015 eta 08/2015 espedienteak; kreditu transferentzia bat, diru-sarrera bidezko kredituen bi sorrera eta kreditu berezi bat dira, hurrenez hurren.
Aurrekontuan aldaketak egiteko erabakiaren hasierako onespena 2015eko 117. Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu zen, ekainaren 18an; behar bezainbateko publizitatea ere izan zuen iragarkiak, ediktua Udalaren iragarki oholean paratu baitzen.
Hamabortz egun balioduneko epea iraganik inork ez duenez alegazio edo erreklamaziorik aurkeztu, aldaketa hori behin betiko onetsitzat jo behar da, Nafarroako Toki Ogasunei buruzko martxoaren 10eko 2/1995 Foru Legearen 202. eta 214.2 artikuluekin bat eta Nafarroako Toki Administrazioari buruzko uztailaren 2ko 6/1990 Foru Legearen 271. artikuluarekin bat.
06/2015 aldaketa, behin betiko onetsia, jarraian zehazten da:
KREDITU TRANSFERENTZIAREN ESPEDIENTEA
1. Gastuak goititzea.
0.3113.1.–Familia-heziketako lan-kontratudunen ordainsariak: 700 euro.
Guztira: 700 euro.
ESPEDIENTEAREN FINANTZAKETA
2. Gastu beheitituak.
0.4251.1.–Euskarako lan-kontratudunen ordainsariak: 700 euro.
Guztira: 700 euro.
06bis/2015 aldaketa, behin betiko onetsia, jarraian zehazten da:
DIRU-SARRERA BIDEZKO KREDITUA SORTZEKO
ESPEDIENTEA
1. Gastuak goititzea.
0.4323.6.–AR2ren alboko lurretako zortasunak eskuratzea: 13.600 euro.
Guztira: 13.600 euro.
2. Diru-sarrerak goititzea.
0.7.–AR2ren eranskineko zortasuna eratzeko ekarpena: 13.600 euro.
Guztira: 13.600 euro.
07/2015 aldaketa, behin betiko onetsia, jarraian zehazten da:
DIRU-SARRERA BIDEZKO KREDITUA SORTZEKO
ESPEDIENTEA
1. Gastuak goititzea.
0.3235.2.–Gastu arruntak. Erasmus tailerra: 4.500 euro.
0.3235.4.–Gastu arruntak. Erasmus tailerra: 54.500 euro.
Guztira: 59.000 euro.
ESPEDIENTEAREN FINANTZAKETA
2. Diru-sarrera goitituak.
0.4.–EBko diru-laguntza. Erasmus Plus tailerra: 59.000 euro.
Guztira: 59.000 euro.
08/2015 aldaketa, behin betiko onetsia, jarraian zehazten da:
KREDITU BEREZIAREN ESPEDIENTEA
1. Gastuak goititzea.
0.4323.6.–Obrak Martínez Espronceda kalean: 409.700 euro.
Guztira: 409.700 euro.
ESPEDIENTEAREN FINANTZAKETA
2. Gastuak goititzea.
0.6.–Mairagako Mankomunitatearendako obren lagapena: 24.000 euro.
0.7.–Nafarroako Gobernuaren diru-laguntza, Martínez Espronceda kaleko obretarako: 270.000 euro.
0.9.–Eskuratu beharreko epe luzeko mailegua: 115.700 euro.
Guztira: 409.700 euro.
Administrazio egintza honek administrazio bidea bukatzen du, eta errekurtso hauek aurkez daitezke haren kontra:
a) Berraztertzeko errekurtsoa, aukeran, agindua eman duen organo berari zuzendua, hilabeteko epean, egintza honen jakinarazpena jaso eta biharamunetik hasita. Ez da zilegi administrazioarekiko auzi-errekurtsoa aurkeztea, errekurtso hau espresuki ebatzi arte edo ustezko ezespena gertatu arte.
b) Gora jotzeko errekurtsoa, aukeran, Nafarroako Administrazio Auzitegiari zuzendua, hilabeteko epean, egintza edo erabakia jakinarazi edo argitaratzen denetik aitzina, espresa bada, edo behar den eskabidea isiltasun administratiboaren ondorioz ezetsitzat hartzen den egunetik aitzina.
c) Administrazioarekiko auzi-errekurtsoa Nafarroako Administrazioarekiko Auzien Epaitegiari (edo dagokion Salari) zuzendua, bi hilabeteko epean, egintza hau jakinarazi eta biharamunetik aitzina, edo berraztertzeko errekurtsoaren ebazpenaren jakinarazpen egunetik aitzina, espresa bada. Horrela ez bada, epea sei hilabetekoa izanen da, ustezko ezespena gertatu eta biharamunetik aitzina, errekurtsoaren ebazpena jakinarazi gabe hilabetetik gora iragateagatik.
Bidezko jotzen den bertze edozein errekurtso aurkezten ahal da.
Tafallan, 2015eko uztailaren 28an.–Alkatea, Arturo Goldaracena Asa.
Iragarkiaren kodea: L1510846