2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA
2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK
GENEVILLA
Hautetsien ordainsariak
Genevillako Udalak, 2015eko uztailaren 2an egin osoko bilkuran, ondotik ematen den erabakia hartu zuen:
Ikusirik Nafarroako Toki Administrazioari buruzko uztailaren 2ko 6/1990 Foru Legearen 56. eta 57. artikuluak eta Toki Araubidearen Oinarriak arautzen dituen apirilaren 2ko 7/1985 Legearen 75. artikulua, baita azaroaren 28ko 2568/1986 Errege Dekretuaz onetsia den Toki Entitateen Antolaketaren, Funtzionamenduaren eta Araubide Juridikoaren gaineko Erregelamenduaren 13. artikulua ere; guztiak ere udalbatzetako kideen dedikazioari eta lansariei buruzkoak.
Kontuan harturik 2015eko eta 2016ko ekitaldietan toki ogasunek Nafarroako tributuetan duten partaidetza fondotik dagokien zenbatekoa eta banaketarako formula ezarri zituen azaroaren 12ko 21/2014 Foru Legearen 3. artikuluan ezarritakoa.
Kontuan harturik 2015ean hautetsiei ordaindu beharreko zenbatekoaren kontzesioa eta ordainketa onesteko Toki Administrazioko zuzendari nagusiak ekainaren 19an eman 209/2015 Ebazpenean ezarritako gehieneko diru kopurua.
Udalbatzako kideen ordainsari, bilkura-sari eta kalte-ordainei buruz alkateak aurkeztu proposamena aztertutakoan, bertaratutako guztiak bat etorrita, Genevillako Udalaren Osoko Bilkurak honako hau ERABAKI DU:
Lehenbizikoa.–Lehendik dagoen bilkura-sarien eta kalte-ordainen araubideari eustea. Hori 2012ko abenduaren 13ko bilkuran onetsi zen, eta osoko bilkuretara joategatik udalkideendako honako ordainsari hauek ezarri zituen: 175 euro bilkura bakoitzeko, eta gehienez ere 700 euro urtean. Alkateari 1.679 euro ordaintzea urtean; alkateordeari, aldiz, 420 euro urtean, beren karguetan aritzeagatik sortutako gastuen kalte-ordain gisa.
Bigarrena.–Udalbatzako kideek kalte-ordainak jasotzeko eskubidea dute karguan aritzeagatik sortutako gastuen ordainetan, Nafarroako Administrazio Publikoen zerbitzuko langileendako urtero ordainsarien kontuan ezartzen diren baldintza eta zenbatekoen arabera; betiere, gastu horiek behar bezala frogatu beharko dira.
Hirugarrena.–Xedatzea erabaki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean eta entitatearen ediktu oholean argitaratzea.
Genevillan, 2015eko uztailaren 23an.–Alkatea, Alberto Arriaga Ruiz de Infante.
Iragarkiaren kodea: L1510796