150. ALDIZKARIA - 2015eko abuztuaren 4a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

GENEVILLA

Datu pertsonalen fitxategiak sortzea

Genevillako Udalak, 2015eko uztailaren 2an egin osoko bilkuran, onetsi zuen datu pertsonalen fitxategia sortzea. Hona hemen haren testu osoa:

Erabakia, Genevillako Udalean datu pertsonalen fitxategia sortzeko

Genevillako Udalak bi erregelamendu onetsi ditu: bata udaleko ur-hargunearen eta gomen erabilera arautzeko da; eta, bestea, aldiz, udal baskularen erabilera arautzeko. Bi kasuetan erabiltzaileen urteko erregistroa, datu pertsonalak biltzen dituena, prestatzea erabaki da. Beste erabilera batzuk arautzean datu pertsonalak biltzen ahalko direla aurreikusita, asmo hori daukan fitxategia sortzea erabaki da.

DBLOren 20. artikuluak ezartzen duenez, administrazio publikoen fitxategiak sortu, aldatu eta kentzeko nahitaezkoa da xedapen orokor bat, Estatuko Aldizkari Ofizialean edo kasuan kasuko aldizkari ofizialean argitaratuko dena.

Fitxategiak sortu edo aldatzeko xedapenetan alderdi hauek zehaztu beharko dira:

–Fitxategiaren helburua eta eman nahi zaizkion erabilerak.

–Datuen iturri diren pertsona edo taldeak edo datu horiek ematera beharturik daudenak.

–Datu pertsonalak biltzeko prozedura.

–Fitxategiaren oinarrizko egitura, eta hartan sarturik dauden datu pertsonalen deskribapena.

–Datu pertsonalen lagapena eta, halakorik bada, hirugarren herriendako aurreikusten diren datu eskualdaketak.

–Fitxategiaren ardura duten administrazioen organoak.

–Zer zerbitzu edo unitatetan erabil daitezkeen sartzeko, zuzentzeko, deuseztatzeko eta kontra egiteko eskubideak.

–Segurtasun neurriak, oinarrizko mailakoak, maila ertainekoak edo handikoak diren zehaztuz.

Fitxategiak kentzeko ematen diren xedapenetan fitxategien xedea ezarriko da, edo nola suntsitu behar diren adieraziko da, hori xedatuz gero.

Lehenbizikoa.–Fitxategi hau sortzea, deskripzio eta ezaugarri hauekin:

ZERBITZUEN ETA INSTALAZIOEN ERABILTZAILEAK

Xedea eta erabilera aurreikusiak: zerbitzuak eta instalazioak erabiltzen dituzten pertsonak kontrolatzea eta prezioa kobratzea.

Datuak nondik eta nola biltzen diren: datuak interesdunek edo haien legezko ordezkariek ematen dituzte, udal bulegoetan eskaera idatziz egitearekin batera.

Norbanako edo talde ukituak: erabiltzaileak.

Fitxategiaren oinarrizko egitura:

Identifikazio datuak: izen-deiturak, helbidea, IFZ.

Datu ekonomikoak, finantzarioak eta aseguruenak.

Tratamendurako erabilitako sistema: mistoa.

Datuen komunikazioa: ez dago aurreikusia.

Organo arduraduna: Genevillako Udala.

Zer zerbitzutan erabil daitezkeen sartzeko, zuzentzeko, deuseztatzeko eta kontra egiteko eskubideak: Kodes Mendiko Administrazio Zerbitzuen Mankomunitatea.

Segurtasun maila: oinarrizkoa.

Bigarrena.–Erabaki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzea, eta xedatzea zehaztutako fitxategia dagokion erregistroan inskriba dadila Datuak Babesteko Espainiako Agentzian.

Genevillan, 2015eko uztailaren 23an.–Alkatea, Alberto Arriaga Ruiz de Infante.

Iragarkiaren kodea: L1510794