150. ALDIZKARIA - 2015eko abuztuaren 4a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

GARINOAIN

2. aldaketa 2015eko aurrekontuan. Hasierako onespena

Garinoaingo Udalak, Alkatetzak uztailaren 2an emandako 29/2015 Ebazpenaren bidez, hasiera batean onetsi zuen 2. aldaketa 2014ko aurrekontu luzatuan, udaletxearen zaharberrikuntzaren I. faseko (estalkia) inbertsioa finantzatzeko.

Beraz, erabaki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean eta Udalaren iragarki oholean agertuko da, eta 15 egunean jendaurrean egonen da aldizkari horretan argitaratzen den egunetik aitzina, herritarrek eta interesdunek, beharrezkoa iruditzen bazaie, egokitzat jotzen dituzten alegazio, kexa edo oharrak aurkez ditzaten. Epe hori iraganik alegaziorik jaso gabe, 2014eko aurrekontu luzatuko 2. aldaketa behin betikoa bilakatuko da.

Horren guztiaren gaineko espedientea interesdunen eskura egonen da Udal Idazkaritzan, azter dezaten.

Garinoainen, 2015eko uztailaren 27an.–Alkate udalburua, Iñigo Arregui Odériz.

Iragarkiaren kodea: L1510833