150. ALDIZKARIA - 2015eko abuztuaren 4a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

EZKABARTE

Kudeaketako hirigintza hitzarmena Zildotzen. Hasierako onespena

Alkatetzaren 2015eko ekainaren 16ko ebazpenaren bidez, hasiera batean onetsi zen kudeaketako hirigintza hitzarmena, Zildozko San Esteban kalearen zati bateko zolaketa betearazi eta finantzatzeko xedea duena.

Lurraldearen Antolamenduari eta Hirigintzari buruzko 35/2002 Foru Legearen 25. artikuluan xedatuari jarraikiz, hitzarmena jendaurrean egonen da hogei egun baliodunean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean eta iragarki oholean argitaratu eta biharamunetik hasita, bizilagunek edo interesdunek espedientea aztertu eta egokiak iruditzen zaizkien erreklamazioak aurkez ditzaten.

Ezkabarten, 2015eko uztailaren 2an.–Alkatea, Pedro Lezaun Esparza.

Iragarkiaren kodea: L1510836