150. ALDIZKARIA - 2015eko abuztuaren 4a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

BARASOAIN

Datu pertsonalen fitxategiak sortzea

2015eko uztailaren 14ko osoko bilkuran, besteak beste, erabaki zen datuen fitxategia sortzea, DBLOk bere 20. artikuluan xedatuaren arabera. Horrek ezartzen duenez, administrazio publikoen fitxategiak sortu, aldatu eta kentzeko nahitaezkoa da xedapen orokor bat, Estatuko Aldizkari Ofizialean edo kasuan kasuko aldizkari ofizialean argitaratuko dena.

Fitxategiak sortu edo aldatzeko xedapenetan alderdi hauek zehaztu beharko dira:

–Fitxategiaren helburua eta eman nahi zaizkion erabilerak.

–Datuen iturri diren pertsona edo taldeak edo datu horiek ematera beharturik daudenak.

–Datu pertsonalak biltzeko prozedura.

–Fitxategiaren oinarrizko egitura, eta hartan sarturik dauden datu pertsonalen deskribapena.

–Datu pertsonalen lagapena eta, halakorik bada, hirugarren herriendako aurreikusten diren datu eskualdaketak.

–Fitxategiaren ardura duten administrazioen organoak.

–Zer zerbitzu edo unitatetan erabil daitezkeen sartzeko, zuzentzeko, deuseztatzeko eta kontra egiteko eskubideak.

–Segurtasun neurriak, oinarrizko mailakoak, maila ertainekoak edo handikoak diren zehaztuz.

Fitxategiak kentzeko ematen diren xedapenetan fitxategien xedea ezarriko da, edo nola suntsitu behar diren adieraziko da, hori xedatuz gero.

Barasoaingo Udalak bere webgunea eguneratu du, eta bertan herritarrendako karpeta gehitu du; karpeta horrek tramiteak online egiteko aukera ematen du, eta harremanetarako inprimakiak zein iradokizunetarako postontzia biltzen ditu.

Webgunearen bidez eskaintzen diren zerbitzu horietarako beharrezkoa da erabiltzaileek datu pertsonalak erregistratzea eta ondoren Udalak datu horiek fitxategi batean antolatzea eta tratatzea.

Halaber, beharrezkoa da udalerriaren udal mugapean gizarte zerbitzuak kudeatzeko gauzatzen diren datuen tratamenduak Datu Pertsonalak Babesteko 15/1999 Legeari egokitzea.

Horrekin bat, ERABAKI DA:

Lehenbizikoa.–Fitxategi hauek sortzea, jarraian deskribatzen diren ezaugarriak dituztenak:

GIZARTE ZERBITZUAK

Xedea eta erabilera aurreikusiak: gizarte zerbitzuen arloan gauzatzen diren programak, zerbitzuak, jarduerak, esku-hartzeak eta tramiteak kudeatu eta horien jarraipena egitea, historia sozialak, txostenak, estatistika eta, hala bada, kuoten kobrantza barne.

Datuak nondik eta nola biltzen diren: interesdunek berek emanen dituzte inprimakien bidez, ahoz edo hirugarrenen bitartez.

Norbanako edo talde ukituak: gizarte zerbitzuen erabiltzaileak.

Fitxategiaren oinarrizko egitura:

Izen-deiturak.

IFZ.

Helbidea.

Telefonoa.

Sinadura.

Gizarte Segurantzako zenbakia.

Osasun txartela.

Osasun arloko datuak.

Genero indarkeriaren gaineko datuak.

Administrazio edo zigor alorreko arau-hausteei buruzko datuak.

Ezaugarri pertsonalen datuak.

Inguruabar sozialen datuak.

Ikasketa eta lanbide datuak.

Enpleguaren xehetasunen gaineko datuak.

Datu ekonomikoak, finantzarioak eta aseguruenak.

Tratamendurako erabilitako sistema: mistoa.

Datuen komunikazioa: organo judizialak, segurtasun indar eta kidegoak, Nafarroako Gobernua, bertzelako toki entitateak, bidezko interesdunak eta gizarte zerbitzuekin batera lan egiten duten entitateak, titularrak horretarako baimena eman ondoren.

Organo arduraduna: Barasoaingo Udala

Zer zerbitzutan erabil daitezkeen sartzeko, zuzentzeko, deuseztatzeko eta kontra egiteko eskubideak: Barasoaingo Udala

Segurtasun maila: handia.

TRAMITAZIO ELEKTRONIKOA

Xede eta erabilera aurreikusiak: webgunearen bitartez tramiteak egitea. Posta elektronikoaren bidez harremanetan jartzea, iradokizunak.

Datuak nondik eta nola biltzen diren: interesdunek berek emanen dituzte posta elektronikoko inprimakien bitartez.

Norbanako edo talde ukituak: Udalarekin webgunearen edo posta elektronikoaren bidez harremanetan jartzen diren pertsonak.

Fitxategiaren oinarrizko egitura:

Izen-deiturak.

Helbidea.

Tratamendurako erabilitako sistema: automatizatua.

Datuen komunikazioa: ez dago aurreikusia.

Organo arduraduna: Barasoaingo Udala

Zer zerbitzutan erabil daitezkeen sartzeko, zuzentzeko, deuseztatzeko eta kontra egiteko eskubideak: Barasoaingo Udala

Segurtasun maila: oinarrizkoa.

Bigarrena.–Erabaki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzea, eta xedatzea zehaztutako fitxategiak sor daitezela eta dagokion erregistroan inskriba daitezela Datuak Babesteko Espainiako Agentzian.

Barasoainen, 2015eko uztailaren 14an.–Alkatea, Rita Roldán Murillo.

Iragarkiaren kodea: L1510823