150. ALDIZKARIA - 2015eko abuztuaren 4a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

AZAGRA

Aldaketa, Udal Planeko hirigintza antolamenduko
egiturazko determinazioetan. Hasierako onespena

Azagrako Udalak, 2015eko uztailaren 23an egin osoko bilkuran, hasiera batean onetsi zuen Udal Planeko hirigintza antolamenduko egiturazko determinazioak aldatzen dituen espedientea, 2. poligonoko 1262., 67., 75. eta 76. lurzatietan eta 77. lurzatiko 3261,26 m²-tan lurzoruen sailkapena aldatzen duena, Manzanos Enterprises, SLk sustaturik.

Jendaurrean egonen da hilabetez, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzen denetik aitzina, Lurraldearen Antolamenduari eta Hirigintzari buruzko abenduaren 20ko 35/3002 Foru Legearen 70. artikuluari dagokionez 79.1 artikuluan ezarritakoari jarraikiz.

Espedientea Udalaren bulegoetan aztertzen ahal da eta egokitzat jotzen diren alegazioak aurkezten ahal dira jendea hartzeko orduetan.

Azagran, 2015eko uztailaren 24an.–Alkatea, Ignacio Gutiérrez Sánchez.

Iragarkiaren kodea: L1510803