150. ALDIZKARIA - 2015eko abuztuaren 4a

1. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

1.4. DIRU-LAGUNTZAK, LAGUNTZAK ETA BEKAK

51E/2015 EBAZPENA, ekainaren 9koa, Nafarroako Enplegu Zerbitzuko jarduneko zuzendari kudeatzaileak emana, maiatzaren 14ko 41E/2015 Ebazpena aldatzen duena. Haren bidez onetsi zen 2015eko diru-laguntza publikoen deialdia, enplegurako Lanbide Heziketaren azpisistemaren esparruan, batez ere langabeei eta Gazteen Bermearen kolektiboari zuzenduta.

Nafarroako Enplegu Zerbitzuko zuzendari kudeatzaileak maiatzaren 14an emandako 41E/2015 Ebazpenaren bidez, 2015erako diru-laguntza publiko batzuk emateko deialdia onetsi zen, enplegurako lanbide prestakuntzako azpisistemaren esparruan, batez ere langabeentzat, martxoaren 7ko TAS/718/2008 Agindua aplikatuz (martxoaren 23ko 395/2007 Errege Dekretua garatzen duen abuztuaren 2ko ESS/1726/2012 Aginduak aldatua). Horren bidez enplegurako lanbide prestakuntzako azpisistema arautu zen eskaintzako prestakuntzaren arloan, eta oinarri arautzaileak ezarri ziren hura finantzatzen duten diru-laguntza publikoak emateko.

II. eranskinean (Batez ere langabeentzako diren ikastaroak), 38. ikastaroa dago jasota (Landare zukuen eta kontserben industriak). 80 orduko iraupena du, 8 euro orduko balio duen modulu batekin, eta zenbatekoa, akats batengatik, 6.400 eurokoa da. Jasota egon behar duen zenbateko zuzena 9.600 eurokoa da.

Azaldutakoarekin bat, martxoaren 14ko 15/2012 Foru Dekretuaren (martxoaren 20ko 19/2013 Foru Dekretuak aldatu zuen foru dekretu horren) bidez onetsitako Nafarroako Enplegu Zerbitzuaren Estatutuek 13. artikuluan emandako eskudantziak erabiliz.

EBATZI DUT:

Nafarroako Enplegu Zerbitzuko jarduneko zuzendari kudeatzaileak maiatzaren 14an eman 41E/2015 Ebazpena aldatzea. Horren bidez 2015eko diru-laguntza publikoen deialdia, batez ere langabeei eta Gazteen Bermearen kolektiboari zuzendua, onetsi zen enplegurako Lanbide Heziketaren azpisistemaren esparruan.

II. eranskinean, 38. agindua honela gelditu da idatzirik:

38 zk. Kodea: INAV0110–3. Espezialitatea: Landare zukuen eta kontserben industriak. PM IMF0558 Izena: Kalitatearen eta ingurumenaren kudeaketa elikagaien industrian. Orduak: 80. Modulua: 8. Guztira: 9.600.

Ebazpen honek ez du administrazio bidea amaitzen, eta haren aurka gora jotzeko errekurtsoa jar daiteke, Ekonomia, Ogasun, Industria eta Enpleguko kontseilariari zuzendua, jakinarazi eta biharamunetik hilabeteko epean.

Ebazpen hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzea.

Iruñean, 2015eko ekainaren 9an.–Nafarroako Enplegu Zerbitzuko jarduneko zuzendari kudeatzailea, Imelda Lorena Echavarren.

Iragarkiaren kodea: F1508951