6. BESTELAKO IRAGARKIAK
6.1. JAKINARAZPEN EDIKTUAK
BERA
Jakinarazpen ediktua
Alkatearen urriaren 22ko 232/2014 ebazpena jakinarazi ahal izan ez denez, Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzen da, Administrazio Prozedurari buruzko Legean eta aplikatzekoa den gainerako legerian xedatutakoa bete dadin.
–232/2014 Ebazpena, urriaren 22-koa, berako udaleko alkateak emana, Joseba Juanikorena Otxandorenari altzate karrika 36.ean eraikia zaharberritu eta 4 etxebizitza egiteko obra baimena iraungitzea adierazteko espedientea irekitzen duena.
2007ko maiatzaren 23an Tokiko Gobernu Batzordeak eginiko bilkuran, Altzate Kaleko 36. zbkian. eraikia zaharberritu eta 4 etxebizitza egiteko obra baimena eman zitzaion Joseba Juanikorena Otxandorenari.
Kontuan hartuz, obrak hasteko urte bateko epea zutela eta bukatzeko 3 urte.
Izanik, aipatutako obrak ez direla oraindik bukatu eta epe horiek ez direla bete.
Hirigintza eta Lurraldearen Antolamenduari buruzko 35/2002 Foru Legearen 194. artikuluari jarraikiz.
Ebatzi dut:
1) Joseba Juanikorena Otxandorenari 2007ko maiatzaren 23an Altzate Kaleko 36. zbkian. eraikia zaharberritu eta 4 etxebizitza egiteko emandako obra baimenaren iraungitzea adierazteko espedientea hastea.
2) Interesatuari 15 eguneko entzunaldi epea ematea nahi duen alegaziorik aurkez dezan.
Hauxe jakinarazten dizut, zure ezaguera eta ondorioetarako.
Beran, 2015eko urtarrilaren 14an.–Alkatea, M.ª Sol M. Taberna Iratzoki.
Iragarkiaren kodea: L1500731