2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA
2.1. OPOSIZIOAK ETA LEHIAKETAK. LAN PUBLIKOAREN ESKAINTZA
EGUESIBAR
Deialdia, aldi baterako kontratazioaren bidez, gizarte langile
izateko lanpostuan aritzeko izangaien bi zerrenda osatzeko, horietako bat euskaraz dakitenena, Eguesibarko Udalean
sortzen diren beharrei erantzutearren
Eguesibarko Udalaren Gobernu Batzarrak, 2014ko azaroaren 24an, ondoko deialdi hau onestea erabaki zuen. Hona hemen:
OINARRIAK
1. oinarria.–Arau orokorrak.
1.1. Deialdia egiten da, hautaproben bidez, gizarte langile izateko lanpostuan aritzeko izangaien bi zerrenda osatzeko, horietako bat euskaraz dakitenena, Eguesibarko Udalean aldi batean sortzen diren beharrei erantzutearren.
1.2. Deialdi honen bidez egiten diren kontratazioetarako bi hilabeteko probaldia ezarri da, eta epe horretan edozein aldek deuseztatzen ahalko du kontratua.
1.3. Lanaldiaren araubidea zerbitzuaren beharretara egokituko da.
1.4. Lanpostuak B mailari dagokion ordainsaria izanen du, Nafarroako Administrazio Publikoen zerbitzuko Langileen Estatutuaren eta araudi indardunaren arabera, lanaldiaren proportzioan.
1.5. Oinarrizko zorroak eta alorreko udal zerbitzuek definitutako oinarrizko programen kudeaketarenak izanen dituzte zereginak. Ordezkatu behar den profesionalak zer programan diharduen edo gizarte zerbitzuan zer behar sortu den, horren araberakoak izanen dira zereginak.
2. oinarria.–Izangaiek bete beharreko baldintzak.
2.1. Lanpostu horretara lehiatzen direnek honako baldintza hauek bete beharko dituzte eskabideak aurkezteko epea amaitzen den egunean:
1.–Hamasei urte beteak izatea eta nahitaezko erretiroa hartzeko ezarritako adina gainditua ez izatea.
2.–Espainiako herritarra izatea, edo Europar Batasuneko beste estatu batekoa, edo langileen zirkulazio librea aplikatzen den eremuko estatu batekoa, Europar Batasunak sinatu eta Espainiak berretsitako nazioarteko itunak direla medio.
Espainiarren eta Europar Batasuneko beste estatu bateko edo aipatu nazioarteko itunek ukitutako estatuetako herritarren ezkontideek ere parte har dezakete; betiere, zuzenbidez bereizita ez badaude. Orobat, haien ondorengoek eta ezkontidearenek, zuzenbidez bereizita ez badaude, hogeita bat urtetik beherakoak badira, edo gorakoak, haien kontura biziz gero.
3.–Gizarte laneko diplomadunaren titulua edo gradua edukitzea.
4.–B1 gidabaimena edo horren baliokidea edukitzea.
5.–Euskaraz dakitenen izangaien zerrendan parte hartuz gero, B1 mailaren edo horren baliokidearen ziurtagiria edukitzea. Ziurtagiri hori ez bada, dagokion maila proba eska daiteke.
6.–Lanpostuaren eginkizunetan aritzeko behar den gaitasun fisikoa izatea.
7.–Eginkizun publikoak betetzeko ezgaitua edo gabetua ez izatea, eta inongo Administrazio Publikoren zerbitzutik bereizia ez izatea.
Aurreko baldintza horiek eskabideak aurkezteko epea amaitzen den egunean bete beharrekoak direla ulertuko da, eta bete beharko dira, halaber, hautaketa prozesuan eta kontratatzeko unean.
3. araua.– Eskabideak eta tasak.
3.1. Hautapen prozesuan parte hartu nahi dutenek oinarri hauen I. eranskinean ageri den ereduaren araberako eskabidea aurkeztu beharko dute Eguesibarko Udaleko Herritarrak Hartzeko Bulegoan (Garajonay kalea, 1, 31621 Sarriguren), edo Herri Administrazioen Araubide Juridikoari eta Administrazio Prozedura Erkideari buruzko azaroaren 20ko 30/1992 Legearen 38.4 artikuluan aipatzen diren tokietako edozeinetan.
Eskabideak aurkezteko epea hogei egun naturalekoa izanen da, deialdi hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita.
Eskabidean, euskara mailako proba egin nahi dela adieraziko da. Euskaraz dakitela egiaztatzen dutenek ez dute proba hori egin beharrik.
3.2. Azterketa eskubideetarako 6,00 euroko tasa ordaindu beharko da. Ordainketa hori Eguesibarko Udalaren bulegoetan egin beharko da.
3.3. Eskabideari honako dokumentu hauek erantsi beharko zaizkio:
a) Nortasun agiri nazionalaren fotokopia.
b) Eskatutako titulazioaren egiaztagiria, bai akademikoa bai euskara mailakoa, behar izanez gero.
c) B1 motako gidabaimena edo baliokidea.
d) Tasen ordainagiria. Tasak Herritarrarendako Harrera Bulegoan ordaintzen badira, ordainagiri bat emanen da eta eskabideari erantsi beharko zaio.
4. araua.–Behin-behineko zerrenda eta behin betikoa.
4.1. Eskabideak aurkezteko epea bukatutakoan, Udaleko alkateak izangai onartu eta baztertuen behin-behineko zerrenda onetsiko du, eta hura Eguesibarko Udalaren iragarki oholean argitaratuko da (Garajonay kalea, 1, 31621 Sarriguren) baita haren webgunean ere (www.valledeegues.com).
Egun horretatik aitzina, izangaiek bost egun balioduneko epea izanen dute erreklamazioak aurkezteko eta eskabidean egindako akatsak zuzentzeko.
4.2. Erreklamazioak aurkezteko epea bukatu eta haiek ebatzi ondoan, Udaleko alkateak izangai onartu eta baztertuen behin betiko zerrenda onetsiko du eta Udalaren iragarki oholean eta webgunean argitaratzeko aginduko, hautaprobak egiteko deialdi honetan aipatzen diren eguna eta tokia adierazita.
4.3. Izangai bazterturik ez bada, zuzenean onetsiko da izangai onartuen eta baztertuen behin betiko zerrenda, eta Udalaren iragarki oholean eta webgunean argitaratuko da, deialdi honetan aipatzen diren hautapen probak egiteko egunarekin eta tokiarekin batera.
5. oinarria.–Epaimahaia: Eraketa eta jarduna.
5.1. Kide hauek osatuko dute epaimahaia:
Mahaiburua: Alfonso Etxeberria Goñi, Eguesibarko Udaleko alkatea.
–Ordezkoa: Eva González Fernández, Eguesibarko Udaleko Gizarte Gaien zinegotzi delegatua.
Lehen mahaikidea: Alfonso del Val Agustín, Eguesibarko Udaleko gizarte langilea.
–Lehen mahaikidearen ordezkoa: María Isabel Soberanas Carmona, Eguesibarko Udaleko gizarte langilea.
Bigarren mahaikidea: Pilar Latienda Fernandez, Eguesibarko Udaleko gizarte langilea.
–Bigarren mahaikidearen ordezkoa: Itziar Martinez Berrogui, Eguesibarko Udaleko gizarte langilea.
Hirugarren mahaikidea: Eguesibarko Udaleko Langileen Batzordearen ordezkari bat, hark izendatua.
–Hirugarren mahaikidearen ordezkoa: Eguesibarko Udaleko Langileen Batzordearen ordezkari bat, hark izendatua.
Laugarren mahaikidea: Amaia Etxarte Iturrondo, Eguesibarko Udaleko zinegotzia.
–Laugarren mahaikidearen ordezkoa: Joseba Orduña Navarro, Eguesibarko Udaleko zinegotzia.
Mahaikide idazkaria: Pablo Gil Morrás, Eguesibarko Udaleko aholkulari juridikoa-kudeatzailea.
–Mahaikide idazkariaren ordezkoa: Jesús Marco del Rincón, Eguesibarko Udaleko idazkaria.
5.2. Hautaprobak hasi baino lehen eratuko da epaimahaia.
5.3. Epaimahaia ezin izanen da eratu, ezta jardun ere, gutxienez kideen gehiengo osoa izan gabe.
5.4. Epaimahaiak gehiengoz ebatziko ditu deialdiko oinarriak ulertu eta aplikatzerakoan sortzen diren arazo guztiak, eta berdinketa suertatuz gero, mahaiburuaren kalitateko botoak erabakiko du.
5.5. Epaimahaiak aholkulari adituei deitzen ahal die probetan laguntzeko. Aipatu aholkulariak beren espezialitate teknikoetan baizik ez dira ariko eta haietan oinarriturik bakarrik emanen diote laguntza epaimahaiari.
6.–Hautaproben nondik-norakoak eta balorazioa.
Eguesibarko Udaleko Euskararen Ordenantza betetzeko, honela antolatu da hautapen prozesua: 3 puntu emanen dira, zerrenda orokorrean euskaraz jakiteagatik, merezimendu gisa, eta lanpostuaren eginkizun eta gaiei buruzko proba teorikoa eginen da.
6.1. Hautapena honako ariketa hauen bidez eginen da:
6.1.1. Hautapen proba bat izanen da, eta galdera sorta bati erantzun beharko zaio: erantzuteko zenbait aukera emanen dira, baina horietariko bakarra izanen da zuzena. Deialdiko II. eranskinean aipatzen diren gaiei buruzko galderak izanen dira.
Proba egiteko gehieneko denbora epaimahaiak zehaztuko du, hasi aurretik.
Hautaproba honen balorazioa 97 puntukoa izanen da gehienez ere, eta gehieneko puntuazioaren erdia (48,5 puntu) gutxienez lortzen ez duten izangaiak kanpoan geldituko dira.
6.2. Proba bakoitzerako deialdi bakarra eginen da eta izangaiek Nortasun Agiri Nazionala aldean dutela agertu beharko dute. Agertzen ez diren izangaiak bazterturik geldituko dira.
6.3. Arestian aipatu probez gainera, euskara jakinik, hori agiri bidez frogatu ez baina euskara proba egitea eskatu duten izangaiei, dei eginen zaie maila proba egiteko. Test moduko azterketa gainditu ondoren eginen da proba hori.
6.4. Hautaproba egiteko orduan, halaxe eskatzen duten minusbaliatuek denbora eta baliabide aldetik zilegi diren egokitzapenak izanen dituzte, eskabidean azaltzen dutenaren arabera.
7. oinarria.–Identifikazioa eta bestelakoak.
Izangai guztiek nortasun agiri nazionala edo legezko baliokideren bat ekarri beharko dute. Berehala kanporatuko da probetan oharretatik kopiatu edo bertze edozein iruzur egiten duen oro, eta horrez gain, bidezko jarduketa penalak ere etor litezke.
8. araua.–Hautaprobak gainditzen dituztenen zerrenda eta lanean hasteko deia.
8.1. Proben kalifikazioa amaiturik, epaimahaiak jendaurrean jarriko du, Eguesibarko Udalaren iragarki oholean eta ariketa egin den tokian, probak gainditzen dituzten izangaien zerrenda, lortu duten puntuazio osoaren hurrenkeran, eta alkateari helaraziko dio, onets dezan, hautapen prozesuaren espediente osoarekin batera.
Berdinketarik izanez gero, izangai zaharrenak izanen du lehentasuna.
8.2. Gainditu duten izangaiei deitzen ahalko zaie, puntuazio hurrenkerari jarraikiz, Eguesibarko Udaleko kasuan kasuko zerbitzuan sortzen diren beharren arabera, deialdi honen oinarrietan ezarritakoari eta aplikatzekoak diren gainerako arauei jarraikiz.
8.3. Aldi baterako kontratazioa kudeatzeko arauak onesten dituen abenduaren 31ko 814/2010 Foru Aginduan ezarritakoaren arabera eginen zaie dei izangaiei, oinarri hauetan berariaz ezarri ez denari dagokionez.
Dei egiterakoan, aintzat hartuko da, orobat, Nafarroako Administrazio Publikoetako Langileen Estatutuaren Testu Bateginaren zazpigarren xedapen gehigarriko 3. atalean ezarritakoa, Nafarroako Foru Komunitatean desgaitasunen bat duten pertsonek enplegua lortzeari buruzko maiatzaren 31ko 16/2002 Foru Legean emandako idazketaren arabera.
8.4. Unez uneko kontratudunak Gizarte Segurantzaren araubide orokorrean sartu eta bertan kidetuko dira; beraz, haien kontu izanen dira dagokien kuota eta Pertsona Fisikoen Errentaren gaineko Zergaren atxikipena, bidezko diren kopuruetan.
9. oinarria.–Agirien aurkezpena.
9.1. Hautatutako izangaiak kontratua sinatu beharko du –beste epe bat ezarri ezean– abisua eman eta bost eguneko epean –edo beranduenez 15 egunekoan, une horretan duen lanpostuan aurreabisua eman behar badu–; eskatutako agiriak aurkeztu beharko ditu, eta zinpeko aitorpena, horren bidez adierazteko ez dutela baztertu Estatuko, autonomia erkidegoetako, probintzietako, udalerrietako edo toki entitateetako inolako kargu, lanpostu edo eginkizunetatik, eta ez dagoela ezgaitua eginkizun publikoetan aritzeko.
9.2. Oinarri honetan zehaztutakoa aipatu epe horien barrenean betetzen ez bada, ezin izanen da kontratazioa egin, eta indarrik gabe geldituko dira ordura arte lorturiko eskubideak.
Halakoetan, zerrendan hurrengo puntuazio handiena duen izangaiari deituko zaio.
10. oinarria.–Errekurtsoak.
10.1. Deialdiaren eta bere oinarrien aurka, baita horien aplikaziotik eta hautapen organoen jarduketetatik etortzen diren egintza administratiboen aurka ere, errekurtso hauetako bat aurkezten ahalko da, aukeran:
a) Berraztertzeko errekurtsoa, egintzaren organo egileari zuzendua, errekurritutako egintza edo erabakia jakinarazi edo argitaratu eta biharamunetik hasita hilabeteko epean.
b) Gora jotzeko errekurtsoa, zuzenean Nafarroako Administrazio Auzitegiari zuzendua, hilabeteko epean, errekurritutako egintza jakinarazi edo argitaratu eta biharamunetik hasita. Aipatu auzitegi horren ebazpen espres edo ustezkoek amaiera emanen diote foru administrazioko bideari, eta haien aurka jotzen ahalko da, administrazioarekiko auzien jurisdikzioko organo eskudunei zuzendurik, legedia orokorrari jarraikiz.
c) Administrazioarekiko auzi-errekurtsoa, bi hilabeteko epean, jurisdikzio horretako organo eskudunari zuzendua, errekurritutako egintza jakinarazi edo argitaratu eta biharamunetik hasita.
10.2. Epaimahaiaren egintzen aurka, gora jotzeko errekurtsoa aurkez daiteke, deialdia egin duen udal organoari zuzendua, hilabeteko epean, errekurritutako egintza edo erabakia jakinarazten denetik hasita.
Sarrigurenen, 2014ko azaroaren 24an.–Alkatea, Alfonso Etxeberria Goñi.
I. ERANSKINA
Izena: ..................., adinez nagusia, N.A.N. zenbakia: ......, sorteguna: ..................., sorterria: ........... (............), bizilekua: .........................., karrika: ..............................................., zenbakia ........., posta kodea: ............, telefonoak: ..................
Zure aitzinera agertu eta adierazten dut:
Eguesibarko Udaleko Gizarte langileak aldi baterako kontratatzeko izangai zerrendak egiteko deialdian parte hartu nahi dudala.
Karguan aritzea eragozten didan eritasun edo akats fisikorik ez dudala.
Ez dudala indarra duten xedapenetan ezarritako ezintasunetarik batere.
Ez naizela diziplina espediente bidez inongo administrazio publikoren zerbitzutik baztertua izan eta ez nagoela ezgaitua eginkizun publikoak betetzeko.
Badudala deialdian eskatzen den titulazioa.
Eskabideak aurkezteko epea bukatzen den egunean, behar diren baldintza guztiak betetzen ditudala, eta deialdian eskatutako agiriak aurkeztu ditudala.
Euskaraz jakitearen gaineko proba egin nahi dudala (bidezkoa dena adierazi):
Bai.
Ez.
Horiek horrela,
Eskabide hau onar dezazun eskatzen dut eta, beraz, Eguesibarko Udaleko Gizarte langileak aldi baterako kontratatzeko izangai zerrenda egiteko deialdian onar nazazula.
.................(e)n, 2015eko ........aren ......(e)an
Sinadura:
II. ERANSKINA
Gaitegia, gizarte langile izateko deialdian: Ordezkapenen zerrendak
1. zatia
1.–Gizarte Zerbitzuei buruzko abenduaren 14ko 15/2006 Foru Legea.
2.–Ekainaren 17ko 69/2008 Foru Dekretua, Gizarte Zerbitzu Orokorren Zorroa onesten duena.
3.–1/2012 Foru Legea, urtarrilaren 23koa, Gizarteratze Errenta arautzen duena.
4.–193/2013 Foru Agindua, otsailaren 22koa, Gizarte Politiketako kontseilariak emana, Gizarte Politika, Berdintasun, Kirol eta Gazteriako kontseilariaren otsailaren 9ko 58/2012 Foru Agindua aldatzen duena. Foru agindu horren bidez, gizarteratze-errentaren ohiz kanpoko eta berritze bereziko kasuak arautu ziren.
5.–Mendekotasun egoeran dauden pertsonen autonomia sustatzeko eta laguntza emateko abenduaren 14ko 39/2006 Legea.
6.–Minusbaliatuak Gizarteratzeari buruzko apirilaren 7ko 13/1982 Legea.
7.–51/2003 Foru Legea, abenduaren 2koa, desgaitasuna duten pertsonen aukera berdintasunari, bereizkeriarik ezari eta denendako irisgarritasunari buruzkoa.
8.–Abenduaren 5eko 15/2005 Foru Legea, Haurren eta nerabeen sustapenari, laguntzari eta babesari buruzkoa.
9.–7/2009 Foru Dekretua, urtarrilaren 19koa, Haurrentzako eta Nerabeentzako Sustapenari, Laguntzari eta Babesari buruzko abenduaren 5eko 15/2005 Foru Legea hein batean garatzeko erregelamendua onesten duena.
10.–Apirilaren 26ko 130/1999 Foru Dekretua, Laguntza ekonomikoak arautzen dituena, gizartetik baztertuta daudenak gizartean eta lanean txertatzeko programetarako.
11.–Babesgabeko haurren kasuetan esku-hartzeko eskuliburua, Nafarroako Foru Komunitatean (1. - 4. kapituluak, azken hori barne).
2. zatia
12.–Eguesibarko Udaleko Gizarte zerbitzuen alorreko barne araubidearen erregelamendua.
13.–Eguesibarko Familiendako Laguntza Zentroa (FLZ).
14.–Eguesibarko larrialdi sozialeko udal laguntzen oinarri arautzaileak (2014. urtea).
15.–Eguesibarko 2014ko “Taxi bonuko” laguntzen oinarri arautzaileak.
16.–Eguesibarko Etxez Etxeko Laguntza Zerbitzua arautzen duen ordenantza.
17.–Eguesibarko Udalaren gizarte ekintzako 2014ko deialdiaren oinarri arautzaileak.
18.–Eguesibarko Udalaren Jantokirako laguntzen 2014ko deialdia.
Bigarren zatiaren gaien edukiak udal web orrian eskuratu daitezke.
Iragarkiaren kodea: L1500729