15. ALDIZKARIA - 2015eko urtarrilaren 23a

4. PROZEDURA JUDIZIALAK

NAFARROAKO JUSTIZIA AUZITEGI NAGUSIA

Gobernu Idazkaritza
Nafarroako Justizia Auzitegi Nagusiko Gobernu Salaren erabakia, Santsolgo Bake Epaitegiko epaile titular eta ordezkoaren kargua hutsik dagoela aditzera ematekoa

Santsolgo bake epaile titularraren eta ordezkoaren kargua hutsik dago, udalak egindako proposameneko izendapenik ez baitu egin Gobernu Salak. Horrenbestez, bidezkoa da Gobernu Salak zuzenean izendatzea epaile ordezkoa, Botere Judizialari buruzko Lege Organikoaren 101.4 artikuluan eta Bake Epaileei buruzko ekainaren 7ko 3/95 Erregelamenduaren 11. artikuluan ezarritakoari jarraituz.

Bake epaile izendatzeko eskatzen diren baldintzak hauek dira: espainiarra izatea, adin nagusikoa, funtzio judizialean aritzeko ezindua ez egotea, dolozko delituengatik inoiz kondenatua ez izatea eta halako delituengatik auzipeturik edo inputaturik ez egotea eta eskubide zibilak osorik erabili ahal izatea.

Interesdunek izendapenerako eskaera aurkezten ahal dute, Nafarroako Justizia Auzitegi Nagusiko Gobernu Salari zuzendua (San Roke kalea, zenbaki gabe, 31011 Iruña).

Iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzen den egunetik hamar eguneko epea dago eskaerak aurkezteko.

Iruñean, 2015eko urtarrilaren 12an.–Gobernu idazkaria, Francisco Javier Isasi Barbier.

Iragarkiaren kodea: J1500764