15. ALDIZKARIA - 2015eko urtarrilaren 23a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

ARAIZKO, ARESOKO, BETELUKO, LARRAUNGO ETA LEKUNBERRIKO KIROL MANKOMUNITATEA

2015eko aurrekontua. Hasierako onespena

Uztailaren 2ko 6/1990 Foru Legearen 276. artikuluan xedatuarekin bat etorriz, aditzera ematen da Araizko, Aresoko, Beteluko, Larraungo eta Lekunberriko Kirol Mankomunitateak, 2014ko azaroaren 25ean egin bilkuran, hasiera batean onetsi zuela Araizko, Aresoko, Beteluko, Larraungo eta Lekunberriko Kirol Mankomunitatearen 2015eko aurrekontu orokorra. Hura jendaurrean egonen da hamabost egun baliodunean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzen denetik.

Jendaurrean egoteko aldia iraganik, aurrekontuaren aurkako erreklamaziorik inork aurkezten ez badu, behin betiko onetsitzat hartuko da, Nafarroako Toki Administrazioari buruzko uztailaren 2ko Foru Legearen 202. artikuluan xedatutakoari jarraikiz.

Areson, 2015eko urtarrilaren 13an.–Mankomunitateko burua, Mikel Baraibar Garmendia.

Iragarkiaren kodea: L1500542