2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA
2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK
ITZAGA ZERBITZU ADMINISTRATIBOEN MANKOMUNITATEA
2015. urterako lan egutegia
Itzaga Administrazio Zerbitzuen Mankomunitatearen batzarrak, 2014ko abenduaren 23an egin bilkuran, aho batez onetsi zuen ondotik osorik ematen den erabakia:
“Ikusirik 267/2013 Foru Agindua, abenduaren 20koa, Lehendakaritza, Justizia eta Barneko kontseilariak emana, Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioaren eta haren erakunde autonomoen zerbitzuko langileen 2015eko lan egutegia onesten duena.
Aintzat harturik 311/2014 Ebazpena, uztailaren 3koa, Arriskuen Prebentziorako eta Lanaren zuzendari nagusiak emana, Nafarroako Foru Komunitatearen esparruan, ordaindu bai baina errekuperatu behar ez diren 2015eko jaiegunen egutegi ofiziala ezartzen duena.
Erabaki da:
Lehena.–Aste barreneko jaiegunak zehaztea.
Itzaga Administrazio Zerbitzuen Mankomunitatearen zerbitzuko langileen 2015eko asteguneko jaiegunen egutegia onestea. Hona hemen, beraz, ordaindu bai baina errekuperatu behar ez diren jaiak, 2015erako:
–Urtarrilaren 1a: Urteberri.
–Urtarrilaren 6a: Errege eguna.
–Martxoaren 19a: San Jose.
–Apirilaren 2a: Ostegun Santua.
–Apirilaren 3a: Ostiral Santua.
–Apirilaren 6a: Pazko biharamuna.
–Maiatzaren 1a: Langileen eguna.
–Uztailaren 7a: Itzaga Administrazio Zerbitzuen Mankomunitatearen herrietako jaieguna.
–Uztailaren 25a: Santiago Eguna.
–Abuztuaren 15a: Abuztuko Andre Maria.
–Urriaren 12a: Espainiako Festa Nazionala.
–Abenduaren 3a: San Frantzisko Xabierkoa.
–Abenduaren 8a: Sortzez Garbiaren eguna.
–Abenduaren 25a: Eguberri eguna.
Itzaga Administrazio Zerbitzuen Mankomunitatearen bulegoak itxita egonen dira urteko larunbat eta igande guztietan, bai eta lehen aipatu diren egun baliogabe eta jaiegunetan ere.
Bigarrena.– Urteko lanorduen banaketa.
Administrazioko lanorduen urteko kopurua 1.592 da, abenduaren 27ko 624/1999 Foru Dekretuaren arabera.
Itzaga Administrazio Zerbitzuen Mankomunitatearen urteko lanaldien banaketa horrela eginen da:
A) Astelehenetik ortziralera bitarteko eguneroko lanaldia, orokorrean, 7 ordu eta 15 minutukoa izanen da. Nahitaez lan egin beharko da 8:00etatik 15:00ak arte; gainerako 15 minutuak egiteko langileek malgutasuna izanen dute, 07:30etik 08:00ak arte eta 14:45etik 15:15 arte.
B) Jendea hartzeko eta Erregistro Orokorra irekitzeko ordutegia 09:00etatik 14:30a arte izanen da.
Aitzineko ataletan ezarritako lanaldiaren banaketa ez zaie aplikatuko, familia-arrazoiengatik, laneko eta familiako bizitza bateratzeagatik edo zerbitzuko beharrak direla-eta lanaldi berezi suerteren bat dutenei, murriztua edo malgua. Horiek berariazko lan akordioa izanen dute.
Laugarrena.–Pausaldia lanaldian.
Eguneroko lanaldia 6 ordu jarraitutik gorakoa duten langileek eskubidea dute gehienez ere 20 minutuko atsedenaldi bakarra izateko. Atsedenaldi horrek ez dio eraginen zerbitzu emateari, eta orokorrean, 10:00etatik 13:00etara hartzen ahalko da.
Bosgarrena.–Prestakuntza ikastaroetan parte hartzea.
Prestakuntza ikastaroetara joateko erabilitako denbora lan denboratzat hartuko da baldin lanaldian egiten badira eta zerbitzuaren beharrek uzten badute.
Oro har, lanordutik kanpo egiten diren prestakuntza ikastaroengatik ez da ordu edo diru konpentsaziorik izanen. Soilik Administrazioak erabakitzen duenean nahitaezkoa dela prestakuntza ikastaroetara joatea, lanpostuak bere dituen eginkizunak ongi betetzeko, hartuko da lan denboratzat, urteko lanorduen ondorioetarako. Halakoetan izanen dute eskubidea langileek, kasua bada, zerbitzuaren arrazoiak direla-eta izandako gastuen kalte-ordain ezarriak jasotzeko.
Seigarrena.– Arrazoi partikularrengatik lantokian ez agertzea edo lantokitik alde egitea.
Otsailaren 9ko 11/2009 Foru Dekretuaren bidez onetsitako Nafarroako Administrazio Publikoetako funtzionarioen opor, lizentzia eta baimenen erregelamendukoen artean egonen dira norberaren arrazoiengatik lanera ez bertaratzeko eta lantokitik ateratzeko kasu guztiak.
Zazpigarrena.–Akordio hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean eta Itzaga Administrazio Zerbitzuen Mankomunitatearen iragarki oholean argitaratuko da.”
Urrotz-Hirian, 2014ko abenduaren 30ean.–Mankomunitateko burua, Fermín Julián García Gobeo.
Iragarkiaren kodea: L1417788