2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA
2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK
DONEZTEBE, ELGORRIAGA, ITUREN ETA ZUBIETAKO UDALETAKO ADMINISTRAZIO ZERBITZUEN BATASUNA
2014ko plantilla organikoa. Behin betiko onespena
Nafarroako Toki Administrazioari buruzko 6/1990 Foru Legearen 236. artikuluan xedatuari jarraikiz, jendaurreko epean inork alegaziorik aurkeztu ez duenez, behin betiko onetsi da 2014ko plantilla organikoa, eranskinean zehazten baita. Hasierako onespenaren erabakia 2014ko 237. Nafarroako Aldizkari Ofizialean eman zen argitara, abenduaren 4an.
Iturenen, 2014ko abenduaren 30ean.–Batasuneko burua eta Zubietako alkatea, Francisco Michelena Celayeta.
I. ERANSKINA
DONEZTEBE, ELGORRIAGA, ITUREN ETA ZUBIETAKO UDALETAKO ADMINISTRAZIO ZERBITZUEN BATASUNAREN ZERBITZUKO LANGILEEN PLANTILLA ORGANIKOA
Funtzionarioak
1.–Kontu-hartzailea. Maila: B. Sarbidea: oposizio-lehiaketa. Bateraezintasuneko osagarria: %35; lanpostuko osagarria: %19,14. Euskaraz jakitea: berariazko betebeharra. Gradua: 3 (203/2001 Foru Dekretua), Hizkuntza Eskola Ofizial batek emandako Euskararen Gaitasun Agiria edo ofizialki haren baliokidetzat jotzen den bertze bat. Egoera: hutsik.
Langileen izenen zerrenda
Kontu hartzailea: hutsik.
Administrazio-kontratudunen izenen zerrenda
Aitor Navarro Aristorena. Kontu-hartzailea.
Iragarkiaren kodea: L1500415