2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA
2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK
BORTZIRIETAKO HIRI-HONDAKIN SOLIDOAK KUDEATZEKO MANKOMUNITATEA
2015eko Aurrekontua eta Exekuzio Oinarriak
Mankomunitate honetako Juntak, 2014ko abenduaren 22an egindako bileran, 2015eko Aurrekontua eta Exekuzio Oinarriak onetsi zituen hasiera batez.
Nafarroako Toki Administrazioari buruzko uztailaren 2ko 6/1990 Foru Legearen 276. artikuluan xedatutakoari jarraikiz, onetsitako espedientea, Etxalarko Herriko Etxean kokatuta dagoen Mankomunitateko idazkaritzan egonen da ikusgai, hamabost egun baliodunetan, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita, herritarrek edo interesatuek espedientea aztertu eta egokiak iruditzen zaizkien erreklamazioak aurkez ditzaten.
Erreklamaziorik aurkezten ez bada, hasierako onespen hau behin betikoa bihurtuko da.
Etxalarren, 2014ko abenduaren 29an.–Lehendakaria, Miguel María Irigoien Sanzberro.
Iragarkiaren kodea: L1500748