15. ALDIZKARIA - 2015eko urtarrilaren 23a

1. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

1.7. BESTELAKOAK

HEZKUNTZA DEPARTAMENTUA. Epatzeko iragarkia.

Iragarki honen bidez jakinarazten da Iván Lahaba Guerrero jaunak gora jotzeko errekurtsoa aurkeztu zuela Hezkuntza Departamentuko Giza Baliabideen Zerbitzuko zuzendariaren ekainaren 17ko 1515/2014 Ebazpenaren aurka, Soldaduraren espezialitatearen kontratazio zerrendei (gaztelaniaz) dagokienez, hain zuzen. Ebazpen horren bidez onetsi eta argitara eman ziren Maisu-maistren Kidegoen, Bigarren Hezkuntzako irakasleen, Lanbide Heziketako irakasle teknikoen, Hizkuntza Eskola Ofizialetako irakasleen, Arte Plastikoetako eta Diseinuko irakasleen, Arte Plastikoetako eta Diseinuko tailer-maisuen eta Musikako eta Arte Eszenikoetako irakasleen kidegoetan aldi baterako kontratazioak egiteko izangaien behin betiko zerrendak, 2014-2015 ikasturtean indarra dutenak.

Horiek horrela, eta Herri Administrazioen Araubide Juridikoari eta Administrazio Prozedura Erkideari buruzko azaroaren 26ko 30/1992 Legearen 112. eta 59. artikuluetan xedatutakoari jarraikiz, interesdun guztiak epatzen dira, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik gehienez ere hamar egun balioduneko epean alegazioak egin ahal izateko, Hezkuntza Departamentuaren Erregistroan aurkeztuz (Iruñeko Santo Domingo aldapa, z.g.) edo, bestela, Herri Administrazioen Araubide Juridikoari eta Administrazio Prozedura Erkideari buruzko azaroaren 26ko 30/1992 Legearen 38. artikuluan ezarritako bideetatik edozein erabiliz.

Aurkeztutako errekurtsoaren kopia (espediente zenbakia: 0004-ED02-2014-000061) interesdunen eskura dago Hezkuntza Departamentuko Idazkaritza Tekniko Nagusiko Araubide Juridikoaren Atalean (Iruñeko Santo Domingo aldapa, z.g.).

Iruñean, 2015eko urtarrilaren 14an.–Idazkari tekniko nagusia, Ignacio Iriarte Aristu.

Iragarkiaren kodea: F1500562