2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA
2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK
BORTZIRIETAKO HIRI-HONDAKIN SOLIDOAK KUDEATZEKO MANKOMUNITATEA
2015eko plantilla organikoaren hasierako onespena
Mankomunitate honetako Juntak, 2014ko abenduaren 22ko osoko bilkuran, 2015 urteko plantilla organikoa onetsi zuen hasiera batez.
Nafarroako Toki Administrazioari buruzko uztailaren 2ko 6/1990 Foru Legearen 271. artikuluan xedatutakoari jarraikiz, 236. artikuluarekin loturik, onetsitako plantilla organikoa idazkaritzan egonen da ikusgai, hamabost egun baliodunean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita, herritarrek edo interesatuek espedientea aztertu eta egokiak iruditzen zaizkien erreklamazioak aurkez ditzaten.
Erreklamaziorik aurkezten ez bada, hasierako onespen hau behin betikoa bihurtuko da.
Etxalar, 2014ko abenduaren 29a.–Lehendakaria, Miguel María Irigoien Sanzberro.
Iragarkiaren kodea: L1500742