15. ALDIZKARIA - 2015eko urtarrilaren 23a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

VALTIERRA

2015eko lan egutegia onestea, Valtierrako Udalaren zerbitzuko langileentzat

Udalak 2014ko abenduaren 29an egindako osoko bilkura berezian, ondoko erabakia hartu zen aho batez, besteak beste, eta hona hemen haren xedapen zatia:

“Hirugarrena.–2015eko lan egutegia onestea, Valtierrako Udalaren zerbitzuko langileentzat.

Kontuan harturik abenduaren 27ko 624/1999 Foru Dekretuan jasotako aurreikuspenak; izan ere, abuztuaren 30eko 251/1993 Legegintzako Foru Dekretuaren aplikazio eremuaren mendeko Nafarroako Administrazio Publikoen zerbitzuko langileen urteko lanaldia zehazten du, eta Nafarroako Administrazio Publikoen zerbitzuko langileen Estatutuaren Testu Bategina onesten duen Legegintzako Foru Dekretu horren 59. artikuluaren babesean eman da.

Ikusirik 311/2014 Ebazpena, uztailaren 3koa, Arriskuen Prebentziorako eta Lanaren zuzendari nagusiak emana, Nafarroako Foru Komunitatearen esparruan, ordaindu bai baina errekuperatu behar ez diren 2015eko jaiegunen egutegi ofiziala ezartzen duena.

Hori guztia kontuan harturik, Ogasuneko informazio batzordeak (Kontuak, Langileak eta Kalitatea) 2014ko abenduaren 23an irizpena emanik eta espedientean bildutako dokumentazioa aintzat harturik, Toki Araubidearen Oinarriak arautzen dituen apirilaren 2ko 7/1985 Legearen 21.1.h) artikuluak emandako eskudantziak erabiliz, aho batez, erabaki da:

Lehendabizikoa.–Valtierrako Udalaren zerbitzuko langileentzako 2015eko lan egutegia onestea, abenduaren 27ko 624/1999 Foru Dekretuan urte osorako ezarritako 1.592 orduko zenbatekoan oinarriturik, eta jaiegunak zein diren zehaztea, horietan itxirik egonen baitira udal bulegoak:

–Urtarrilaren 1a: Urteberri.

–Urtarrilaren 6a: Errege eguna.

–Martxoaren 19a: San Jose.

–Apirilaren 2a: Ostegun Santua.

–Apirilaren 3a: Ostiral Santua.

–Apirilaren 6a: Pazko biharamuna.

–Maiatzaren 1a: Langileen eguna.

–Uztailaren 25a: Santiago Eguna.

–Abuztuaren 15a: Abuztuko Andre Maria.

–Abuztuaren 17a, 18a, 19a, 20a, 21a eta 24a: Herriko festak.

–Urriaren 12a: Espainiako Festa Nazionala.

–Abenduaren 3a: San Frantzisko Xabierkoa, Nafarroaren Eguna.

–Abenduaren 8a: Andre Maria Sortzez Garbia.

–Abenduaren 18a: Esperantzaren Andre Maria (herriko jaia).

–Abenduaren 25a: Eguberri eguna.

Bigarrena.–Valtierrako Udaleko administrazioko lanorduen urteko kopurua 1.592 da, abenduaren 27ko 624/1999 Foru Dekretuaren arabera, eta honela banatuko da:

Astelehenetik ostiralera bitarteko eguneroko lanaldia, orokorrean, 7 ordu eta 20 minutukoa izanen da. Valtierrako Udaleko Erregistro Orokorra 11:00etatik 13:30era arte egonen da irekita, jendea hartzeko, astelehenetik ostiralera.

Hirugarrena.–Orobat, baliogabeak izanen dira, 2015. urtean epeak kontatzeari dagokionez, igande guztiak eta honako erabaki honen lehenbiziko xedapenean adierazitako jaiegunak.

Udal bulegoak itxirik egonen dira urteko larunbat eta igande guztietan, eta gorago aipatutako jaiegunetan, horiek ere kontuan hartu baitira 2015eko lan-egutegian.

Laugarrena.–Erabaki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzea, baita, ediktuen bidez, Valtierrako Udalaren iragarki oholean ere.

Bosgarrena.–Erabaki hau, lan egutegiarekin batera, Udaleko langile guztiei jakinaraztea”.

Aditzera ematen da, behar diren ondorioak izan ditzan, eta jakinarazten ebazpen honen aurka –ez baita irmoa administrazio bidean– errekurtso hauetako edozein aurkezten ahal dela:

1. Aukeran berraztertzeko errekurtsoa, erabakia hartu duen udal organo berari zuzendua, hilabeteko epean, erabakiaren jakinarazpenaren biharamunetik hasita, Herri Administrazioen Araubide Juridikoari eta Administrazio Prozedura Erkideari buruzko azaroaren 26ko 30/1992 Foru Legearen 116 eta 117. artikuluei jarraikiz. Ezin izanen da administrazioarekiko auzi-errekurtsoa edo gora jotzeko errekurtsoa paratu, harik eta aurkeztutako berraztertzeko errekurtsoa espresuki ebatzi arte edo haren ustezko ezespena gertatu arte.

2. Nahi izanez gero, gora jotzeko errekurtsoa, Nafarroako Administrazio Auzitegiari zuzendua, erabaki hau jakinarazi eta biharamunetik hasita hilabeteko epean, Nafarroako Toki Administrazioari buruzko uztailaren 2ko 6/1990 Foru Legearen 337. artikuluan eta hurrengoetan xedatutakoari jarraituz. Errekurtso hau aurkezten bada, ez da administrazioarekiko auzi-errekurtsorik aurkezten ahalko, harik eta gora jotzekoa espresuki ebatzi edo ustez ezesten den arte.

3. Zuzenean, Administrazioarekiko auzi-errekurtsoa, Nafarroako Justizia Auzitegi Nagusiko Administrazioarekiko Auzien Epaitegiari edo Salari zuzendua, bi hilabeteko epean, erabaki hau jakinarazi eta biharamunetik hasita, Administrazioarekiko Auzien Jurisdikzioa arautzen duen uztailaren 13ko 29/1998 Legearen 8.1 eta 10.1 artikuluetan ezarritakoaren arabera.

Valtierran, 2014ko abenduaren 29an.–Alkate udalburua, Alfonso Mateo Miranda.

Iragarkiaren kodea: L1417791