15. ALDIZKARIA - 2015eko urtarrilaren 23a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

ULTZAMA

Tasa, prezio publiko eta udal zergei dagozkien karga-tasak, 2015eko ekitaldian indarra izanen dutenak

Ultzamako Udalak, 2014ko abenduaren 10ean egin osoko bilkura arruntean, erabaki zuen hasiera batean onestea honako tasa eta prezio publiko hauek arautzen dituzten udal ordenantzetako aldaketak: Agiriak luzatu eta tramitatzeko tasak arautzen dituena, Ur horniduraren tasak, Udalaren kirol instalazioak erabiltzeko tasak, Udalaren baskula erabiltzeko prezio publikoak, Irekitzeko lizentzien tasak, Hirigintzako jarduketetarako tasak, Herrilurretako zenbait aprobetxamenduren kanona, Larraintzarko Benta Gizarte Etxea eta udal eraikinetako gainerako lokalak erabiltzeko prezio publikoak eta udal karpa alokatzeko prezioak. Gainera, ondotik ematen diren udal zergetako karga-tasa, indize eta portzentajeak finkatu dira 2015erako:

ZERGAK

Hirilurreko ondasunen gaineko kontribuzioa: %0,21.

Landalurreko ondasunen gaineko kontribuzioa: %0,45.

Eraikuntza, instalazio eta obren gaineko zerga: %3,5.

Jarduera ekonomikoak: 1,1 indizea aplikatuko da gutxieneko kuoten gainean.

Hirilurren balio igoeraren gaineko zerga:

–Sorrarazpena egiteko unean lurrak duen balioaren gainean ondoren zehazten diren portzentajeak ezarri dira:

  • Batetik bortz urtera arteko aldia: 2,4.
  • Hamar urtera arteko aldia: 2,3.
  • Hamabortz urtera arteko aldia: 2,2.
  • Hogei urtera arteko aldia: 2,2.

–%13ko karga-tasa ezarri da, urteko.

Etxebizitza hutsen gaineko zerga:

–Karga tasa, 1. urterako: %0,12.

–Karga tasa, 2. urterako: %0,60.

–Karga tasa, 3. urterako eta hurrengoetarako: %1,20.

TASAK ETA PREZIO PUBLIKOAK

1.–ORDENANTZA FISKALA, AGIRIAK LUZATU ETA TRAMITATZEKO TASAK ARAUTZEN DITUENA

Tarifak

5. artikulua. Ordenantza honek tarifa hauek izanen ditu:

1.–Agiriak.

a) Edozein udal agiriren kopiak, fotokopiak eta eskanerrak:

–DIN A-4 tamainako orri bakoitzeko: 0,10 euro.

–DIN A-4 tamainako orri bakoitzeko, koloreetan: 0,30 euro.

–DIN A-3 tamainako orri bakoitzeko: 0,15 euro.

–DIN A-3 tamainako orri bakoitzeko, koloreetan: 0,45 euro.

–DIN A-4 tamainako kopia bi aldeetatik: 0,20 euro.

–DIN A-3 tamainako kopia bi aldeetatik: 0,30 euro.

–Artxiboko agirien fotokopiak: 4,00 euro.

b) Agiriak konpultsatzea:

–Konpultsa bakoitza: 1,00 euro.

–2-20 konpultsa, bakoitza: 0,60 euro.

–21 konpultsa baino gehiago, bakoitza: 0,50 euro.

c) Lurzatien zedulak, bakoitzeko: 1,20 euro.

d) Faxak bidaltzea.

–DIN A-4 tamainako orri bakoitzeko: 0,15 euro.

–DIN A-3 tamainako orri bakoitzeko: 0,20 euro.

e) Plastifikatzea:

–DIN A-4 tamainako orri bakoitzeko: 0,50 euro.

f) Koadernatzea:

–DIN A-4 tamainako orri bakoitzeko: 10,00 euro.

2.–Ziurtagiriak.

–Udalaren datu-base informatikoetan bildutako datuen ziurtagiria: euro 1,00.

–Espediente administratiboetan eta artxiboan jasotako erabaki edo agirien ziurtagiria: 4,00 euro.

–Aldez aurretik txostena behar duen ziurtagiria: 15,00 euro.

3.–Arma txartelen tramitazioa.

–Arma txartel 1: 5,20 euro.

–4 arma txartel: 10,40 euro.

–5 arma txartel: 12,40 euro.

4.–Irekitzeko lizentzia, titulartasuna aldatzeagatik: 9,80 euro.

5.–Ahalmenak askiestea.

–Askieste bakoitza: 6,25 euro.

6.–Aurrekontuak eta ordenantza fiskalak.

Ordenantzak, ale bakoitza: 11,00 euro.

Aurrekontuak, ale bakoitza: 11,00 euro.

7.–Txostenak egiteagatik eta galderak erantzuteagatik, hirigintzari buruzkoak izan ezik: 11,00 euro.

9.–Ordainagiri helbideratuak itzultzea (Udalarekin ikustekorik ez duten arrazoiengatik): 1,50 euro itzulitako ordainagiri helbideratu bakoitzeko.

2.–ORDENANTZA FISKALA, INGURUMENA BABESTE ALDERA KONTROLATU BEHARREKO JARDUERA SAILKATUETARAKO ETA JARDUERA KALTEGABEETARAKO BAIMENAK EMATEKO TASAK ARAUTZEN DITUENA

Tarifen eranskina

I. epigrafea.

Jarduerarako lizentzia eta jarduerarako lizentziaren berrikuspena:

–Jarduera sailkaturako lizentzia bakoitza: 624,00 euro.

–Jarduera kaltegaberako lizentzia bakoitza: 208,00 euro.

–Jarduera sailkaturako lizentziaren aldaketa ez-funtsezko bakoitza: 200,00 euro.

II. epigrafea.

Irekitzeko lizentzia eta irekitzeko lizentziaren aldaketa:

–Irekitzeko lizentzia bakoitza. Jarduera ekonomikoen gaineko urteko kuotaren %70 ordaindu beharko da; betiere, 250,00 euro gutxienez eta 720,00 euro gehienez.

III. epigrafea.

Instalazioak eta lokalak berriz irekitzeko baimena, munta handiko lanak egin ondotik, haiek egiaztatu behar direnean edo baimena behar dutenean jarduera handitu, berriz kalifikatu, eskuz aldatu edo titularra aldatzeko.

A.–Jarduera handitzeagatik, jarduera ekonomikoen gaineko urteko kuotaren %70 ordaindu beharko da; betiere, 260,00 euro gutxienez eta 748,80 euro gehienez.

B.–Berriz kalifikatzeagatik edo sailkapena aldatzeagatik, jarduera berriaren kuotaren eta lokal berean egiten den jarduerarenaren arteko aldea ordainduko da, eta gutxienez 260,00 euro.

C.–Titulartasuna aldatzeagatik eta negozioa laga edo eskualdatzeagatik, jarduera ekonomikoen gaineko zergaren urteko kuotaren %70 ordainduko da; betiere, 260,00 euro gutxienez eta 748,80 euro gehienez. Salbuespena da eskabidea sei hilabeteko epean egitea aurreko titularrari Udalak lizentzia ematen dionetik hasita, orduan 260,00 euro ordainduko baitira.

IV. epigrafea.

Aipatu baimenen tasa guztiendako arauak:

–Prentsan eta/edo gainerako hedabideetan ateratzen diren iragarki eta argitalpenen zenbatekoa, araudiaren arabera argitaratzea beharrekoa bada, interesdunen kargura izanen da.

–Espedientea ebatzitakoan, tasaren zenbatekoa kobratuko da jarduera, irekitzea, titulartasun aldaketa etab. azkenik gauzatzen den ala ez kontuan hartu gabe.

–Espedientea hasita dagoela interesdunak uko egiten badio, kasuan kasuko tasaren %50 ordainduko da.

3.–ORDENANTZA FISKALA, UDALAREN KIROL INSTALAZIOAK ERABILTZEKO TASAK ARAUTZEN DITUENA

Tarifak

–Tarifa merkatzeko, minusbalioa Udaletxean frogatu beharko da, behar diren frogagiriak aurkeztuz (ziurtagiriak, txostenak...).

–Beherapenei dagokienez, familia unitateko lehen graduko kideei aplikatuko zaizkie, eta hori Udaletxean frogatu beharko da, behar diren frogagiriak aurkeztuz (familia liburua, bizikidetza agiria antzinatasunarekin). Lehenbizi zaharrenak ordainduko du eta ondotik deskontua aplikatuko zaie familia unitateko gainerako kideei.

–Tarifak aplikatzerakoan kontuan hartuko da erroldatua egotea, 6 hilabeteko antzinatasunez bederen.

–Tarifak aplikatzerakoan kontuan hartuko da denboraldiaren bukaeran izanen diren urteak.

1.–Instalazio guztiak erabiltzeko abonamendua: 62,40 euro urtean:

–Deskontuak:

  • Familiako bigarren kideagatik: %105.
  • Familiako hirugarren kideagatik eta hurrengoengatik: %20.

2.–Udalak kudeatzen dituen igerileku estali gabeak:

a) Denboraldiko abonamendua (erroldatuak):

  • 5 urte bitarte: doan.
  • Haurrak (5-16 urte): 31,20 euro.
  • Helduak: 46,80 euro.
  • Erretiratuak eta %33ko minusbalioa edo handiagoa dutenak: 20,80 euro.

–Denboraldiko abonamendua (erroldatu gabeak):

  • 5 urte bitarte: doan.
  • Haurrak (5-16 urte): 40,00 euro.
  • Helduak: 60,00 euro.
  • Erretiratuak eta %33ko minusbalioa edo handiagoa dutenak: 30,00 euro.

–Deskontuak:

  • Familiako bigarren kideagatik: %10.
  • Familiako hirugarren kideagatik eta hurrengoengatik: %20.

b) Eguneko sarrerak (erroldatuak).

–5 urte bitarte: doan.

–Haurrak (5-16 urte):

  • Arrunta: 5,20 euro.
  • Egun erdia (15:00etatik aitzina): 3,00 euro.

–Helduak:

  • Arrunta: 7,30 euro.
  • Egun erdia (15:00etatik aitzina): 4,00 euro.

–Erretiratuak eta %33ko minusbalioa * edo handiagoa dutenak:

  • Arrunta: 5,20 euro.
  • Egun erdia (15:00etatik aitzina): 3,00 euro.

Eguneko sarrerak (erroldatu gabeak).

–5 urte bitarte: doan.

–Haurrak (5-16 urte):

  • Arrunta: 6,50 euro.
  • Egun erdia (15:00etatik aitzina): 4,00 euro.

–Helduak:

  • Arrunta: 9,00 euro.
  • Egun erdia (15:00etatik aitzina): 5,50 euro.

–Erretiratuak eta %33ko minusbalioa * edo handiagoa dutenak:

  • Arrunta: 6,50 euro.
  • Egun erdia (15:00etatik aitzina): 4,00 euro.

3.–Igeriketa ikastaroak.

Erroldatuak:

a) Helduendako igeriketa ikastaroak (16 urtetik goiti): 40,00 euro/laguna/ikastaroa.

b) Haurrendako igeriketa ikastaroak (5 urtetik 16ra bitarte): 35,00 euro/laguna/ikastaroa.

c) Erretirodunendako igeriketa ikastaroak: 25,00 euro/laguna/ikastaroa.

Erroldatu gabeak:

a) Helduendako igeriketa ikastaroak (16 urtetik goiti): 60,00 euro/laguna/ikastaroa.

b) Haurrendako igeriketa ikastaroak (5 urtetik 16ra bitarte): 52,50 euro/laguna/ikastaroa.

c) Erretirodunendako igeriketa ikastaroak: 37,50 euro/laguna/ikastaroa.

4.–Futbol zelaia.

a) Ordu eta erdiko alokairua: 46,80 euro.

–%50eko deskontua hurrengo ordu eta erdian alokatuz gero.

b) Ordu eta erdiko alokairua (lehiaketa): 20,80 euro.

c) Talde antolatuendako alokairua (kanpaldiak, txangoak etab.): 20,80 euro.

5.–Pilotalekua.

a) Abonatuak:

–Argia, ordubete: 5,50 euro.

b) Abonatu gabeak:

–Kantxa, argiarekin, ordubete: 16,50 euro.

–Kantxa, argirik gabe, ordubete: 11,00 euro.

c) Abonatuak abonatu gabeekin:

–Kantxa, argiarekin, ordubete: 14,30 euro.

–Kantxa, argirik gabe, ordubete: 8,80 euro.

d) Profesionalen, taldeen eta eskolen entrenamenduak:

–Kantxa, argiarekin, ordubete: 19,80 euro.

–Kantxa, argirik gabe, ordubete: 16,50 euro.

–6 lagunetik goiti taldetzat hartuko da.

e) Kirola ez bertze jarduerak eta ikuskizunak:

–Ikusleei sarrera kobratzen bazaie eta/edo ostatu zerbitzurik bada, jarduera eta egun bakoitzeko: 100,00 euro.

–Ikusleei sarrerarik kobratzen ez bazaie, jarduera eta egun bakoitzeko: 50,00 euro.

f) Gaua pasatzea:

–20 pertsona arteko taldeak: 80,00 euro/gaua.

–20 lagunetik goitiko taldeak: 150,00 euro/gaua.

–Ongintza arloko elkarteak edo irabazi asmorik gabekoak, udal interesekotzat jotzen direnak: 0,00 euro/gaua.

6.–Kiroldegia, taldeentzat.

–Alokairua, ordubete: 27,50 euro.

–Argiak: ordu 1: 5,50 euro.

%50eko deskontua, bigarren ordua alokatuz gero.

–Alokairua, ordubete, lehiaketa baterako izanez gero: 22,00 euro.

–Talde antolatuendako alokairua (kanpaldiak, txangoak etab.): 18,70 euro.

–Kirola ez bertze jarduerak eta ikuskizunak:

a) Ikusleei sarrera kobratzen bazaie eta/edo ostatu zerbitzurik bada, jarduera eta egun bakoitzeko: 1.320,00 euro.

b) Ikusleei sarrerarik kobratzen ez bazaie, jarduera eta egun bakoitzeko: 330,00 euro.

c) Kirolez kanpoko erabilerengatik, ikuslerik gabe: 330,00 euro eguneko.

Oharra: 600,00 euroko bermea eskatuko da.

7.–Kirol instalazioetarako txartelaren kopia: 20,00 euro.

8.–Udal karpa alokatzeagatik:

–700 euro (gehi dagokion BEZa) alokatzen duen entitateak gutxienez ere 2 lagunen ekarpena egiten badu karpa muntatu eta desmuntatzeko.

–1.100,00 euro (gehi dagokion BEZa) gainerakoetan.

–Garraioko kostua alokatzen duen entitateari kobratuko zaio, udal mugapearen barnean egiten denean salbu.

9.–Karpa txikiak alokatzeagatik:

–10,00 euro (gehi dagokion BEZa) bakoitzagatik.

4.–ORDENANTZA, UDALAREN BASKULA ERABILTZEKO PREZIO PUBLIKOAK ARAUTZEN DITUENA

Eranskina

A.–Pisaketa bakoitzeko:

–0tik 10 tona arte: euro 1,00.

–10etik 20 tona arte: 1,60 euro.

–20 tonatik goiti: 2,20 euro.

Urteko txartel magnetikoa erostea:

–Txartel 1etik 4ra bitarte, bakoitza: 165,00 euro.

–5 txarteletik goiti, bakoitza: 33,00 euro.

B.–Txartelaren kopia ematea, jatorrizkoa hondatu edo galtzearen ondorioz: 33,00 euro.

5.–ORDENANTZA, HIRIGINTZAKO JARDUERAK EGITEKO TASAK ARAUTZEN DITUENA

Tarifen eranskina

I. epigrafea.–Lurraldearen Antolamenduari eta Hirigintzari buruzko abenduaren 20ko 35/2002 Foru Legearen 189. artikuluaren babesean emandako lizentziak.

1.1. Lurzatiketa lizentziak: Lizentzia bakoitza tramitatu eta ebazteko tasak: 62,40 euro. Espedientea ebatzitakoan, tasaren zenbatekoa kobratuko da lurzatitzea azkenik gauzatzen den ala ez kontuan hartu gabe.

Espedientea hasita dagoela interesdunak uko egiten badio, kasuan kasuko tasaren %50 ordainduko da.

1.2. Bizitegietako eraikinak zaharberritzeko obra lizentziak: Tasa honen kuota kalkulatzeko, 8. artikuluan xedatutakoari jarraikiz zehaztutako zerga-oinarriari ondoko karga-tasa aplikatuko zaio: %0,10 euro, gutxienez 30,00 euro. Espedientea ebatzitakoan, tasaren zenbatekoa kobratuko da obra azkenik gauzatzen den ala ez kontuan hartu gabe.

Espedientea hasita dagoela interesdunak uko egiten badio, kasuan kasuko tasaren %50 ordainduko da.

1.3. Obra lizentziak, eraitsi, eraiki, zaharberritu, instalazioak egin eta lizentzia behar duten gainerako egintzetarako: Tasa honen kuota kalkulatzeko, 8. artikuluan xedatutakoari jarraikiz zehaztutako zerga-oinarriari ondoko karga-tasa aplikatuko zaio: %0,50 euro, gutxienez 60,00 euro. Espedientea ebatzitakoan, tasaren zenbatekoa kobratuko da obra azkenik gauzatzen den ala ez kontuan hartu gabe.

Espedientea hasita dagoela interesdunak uko egiten badio, kasuan kasuko tasaren %50 ordainduko da.

1.4. Eraikinak eta instalazioak lehen aldiz erabili edo okupatzeko lizentziak: eraikinak lehen aldiz erabili edo okupatzeko lizentzia bakoitza tramitatu eta ebazteagatik: 208,00 euro. Espedientea ebatzitakoan, tasaren zenbatekoa kobratuko da bizigarritasun zedula lortzen den ala ez kontuan hartu gabe.

Espedientea hasita dagoela interesdunak uko egiten badio, kasuan kasuko tasaren %50 ordainduko da.

1.5. Eraikinen erabilera, erabat edo hein batean, aldatzeko lizentziak: Lizentzia bakoitza tramitatu eta ebazteko tasak: 156,00 euro. Espedientea ebatzitakoan, tasaren zenbatekoa kobratuko da interesdunak eskatutako erabilera aldaketa gauzatzen duen ala ez kontuan hartu gabe.

Espedientea hasita dagoela interesdunak uko egiten badio, kasuan kasuko tasaren %50 ordainduko da.

II. epigrafea.–Hirigintzako kontsultei erantzutea.

–Hirigintza arloko galderei erantzuteagatik: 52,00 euro.

–Txostenak egiteagatik: 20,80 euro.

III. epigrafea.

Hirigintzako Udal Plana eta Plan Partzialak aldatzeko espedienteak tramitatzeagatik: 100,00 euro.

Xehetasun azterlanen espedienteak, hirigintza hitzarmenak, birzatiketa proiektuak, urbanizazio proiektuak eta exekuzio unitateen aldaketak tramitatzeagatik: 80,00 euro.

Kasu horietan guztietan arau hauek aplikatuko dira:

–Prentsan eta/edo gainerako hedabideetan ateratzen diren iragarki eta argitalpenen zenbatekoa, araudiaren arabera argitaratzea beharrekoa bada, interesdunen kargura izanen da.

–Espedientea behin betiko onetsi ondoren, tasa honen zenbatekoa osorik kobratuko da, interesdunak uko egiten dion kontuan hartu gabe.

–Espedientea hasita dagoela interesdunak uko egiten badio, kasuan kasuko tasaren %50 ordainduko da.

6.–ARAU FISKALA, “LARRAINTZARKO BENTA” GIZARTE ETXEKO ARETOAK ERABILTZEKO PREZIO PUBLIKOAK ARAUTZEN DITUENA

Tarifen eranskina

A.–Ekitaldi aretoa.

–4 ordu bitarte uztea:

  • 1. multzoa: 50,00 euro.
  • 2. multzoa: 70,00 euro.
  • 3. multzoa: 100,00 euro.
  • 4. multzoa:
  • 15,00 euro, 2 ordu bitarte.
  • 25,00 euro, 4 ordu bitarte.

–Egun osorako uztea:

  • 1. multzoa: 80,00 euro.
  • 2. multzoa: 120,00 euro.
  • 3. multzoa: 175,00 euro.
  • 4. multzoa: 35,00 euro.

B.–Areto txikiak (1., 4., 5. eta 6. aretoak).

–4 ordu bitarte uztea:

  • 1. multzoa: 0,00 euro.
  • 2. multzoa: 15,00 euro.
  • 3. multzoa: 30,00 euro.
  • 4. multzoa:
  • 10,00 euro, 2 ordu bitarte.
  • 15,00 euro, 4 ordu bitarte.

–Egun osorako uztea:

  • 1. multzoa: 0,00 euro.
  • 2. multzoa: 25,00 euro.
  • 3. multzoa: 45,00 euro.
  • 4. multzoa: 25,00 euro.

C) Areto handiak (2. eta 3. aretoak).

–4 ordu bitarte uztea:

  • 1. multzoa: 0,00 euro.
  • 2. multzoa: 30,00 euro.
  • 3. multzoa: 50,00 euro.
  • 4. multzoa:
  • 15,00 euro, 2 ordu bitarte.
  • 20,00 euro, 4 ordu bitarte.

–Egun osorako uztea:

  • 1. multzoa: 0,00 euro.
  • 2. multzoa: 45,00 euro.
  • 3. multzoa: 75,00 euro.
  • 4. multzoa: 30,00 euro.

D) Musika Eskola.

–Egun bakoitzeko (24 ordu):

  • 1. multzoa: 0,00 euro.
  • 2. multzoa: 0,00 euro.
  • 3. multzoa: 60,00 euro.
  • 4. multzoa: 20,00 euro.

Irizpide berekin, tarifa hauek gainerako udal eraikinetan dauden bertze areto edo toki batzuk alokatzen direnean aplikatuko dira orobat.

7.–ULTZAMAKO UDALAREN JABETZAKO HERRILURRETAKO APROBETXAMENDUEI BURUZKO ORDENANTZAK

Etxerako egurraren aprobetxamenduagatik ordaindu beharreko kanona 40,00 eurokoa izanen da, egur lote bakoitzeko.

Zehazturiko artikuluek eta tarifen eranskinek ordenantzetan agertzen zirenak ordeztuko dituzte, lehenagoko horiek indarrik gabe geldituko baitira hemen azaldutakoei aurka egiten dieten guztian.

Aldaketa espediente hau jendaurrean egonen da hogeita hamar egun baliodunez, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzen denetik, interesdunek espedientea aztertu eta erreklamazio, kexa edo oharrak aurkez ditzaten.

Jendaurreko epean espedienteari buruzko alegaziorik aurkeztu ezean, behin betiko onetsita geldituko da eta haren testu osoa Nafarroako Aldizkari Ofizialean emanen da argitara.

Larraintzarren (Ultzama), 2014ko abenduaren 10ean.–Alkatea, Francisco Javier Tornaría Iguelz.

Iragarkiaren kodea: L1417558