15. ALDIZKARIA - 2015eko urtarrilaren 23a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

TAFALLA

Eginkizunak eskuordetzea

Ikusirik Alkatetzaren 2014ko abenduaren 12ko dekretua, haren bidez bereganatu baitzen, Eguberrietako oporrak bukatu arte, Alkatetzaren 2014ko ekainaren 30eko dekretuaren bidez Tokiko Gobernu Batzarraren esku utzitako eskudantzien erabilera,

Ikusirik, gaurko egunean, bukatuak direla opor horiek, eta Tokiko Gobernu Batzarraren deialdia egin denez 2015eko urtarrilaren 15erako,

Legeak ematen dizkidan eskumenen indarrez,

EBATZI DUT:

Lehenbizikoa.–Tokiko Gobernu Batzarraren esku uztea eskudantzia hauen erabilera:

–Kudeaketa ekonomikoa garatzea onesten den aurrekontuari jarraikiz; gastuak xedatzea bere eskumenen esparruan, hau da 40.000 eurotik goiti, eta ordainketak agindu eta kontuak ematea; hori dena Toki Ogasunak arautzen dituen Legean xedatuarekin bat.

–Planeamendu orokorra garatzeko bitartekoen onespenak, betiere Osoko Bilkurak berariaz esleituak ez baditu, baita hirigintzaren kudeaketarako eta urbanizazio proiektuetako bitartekoen onespena ere.

–Obren proiektuak eta zerbitzuak onestea, kontratazioa egin edo emateko eskumena duenean eta aurrekontuan aurreikusita daudenean.

–Ondasun eta eskubideak erostea eta ondarea besterentzea, zenbatekoa ez bada baliabide arrunten %5 baino gehiago.

Bigarrena.–Dekretu honetako eskuordetzeak ematen den eguneko datatik aitzina izanen ditu ondorioak.

Hirugarrena.–Dekretu hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzea eta horren berri ematea Udalbatzari, eginen duen hurrengo osoko bilkuran.

Laugarrena.–Hirigintza Zerbitzuen alorrari, Kontu-hartzailetzari, Lege-aholkularitzari eta Idazkaritza Orokorrari igortzea, behar diren ondorioak sor ditzan.

Tafallan, 2015eko urtarrilaren 13an.–Alkatea, Cristina Sota Pernaut.

Iragarkiaren kodea: L1500508