15. ALDIZKARIA - 2015eko urtarrilaren 23a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

OTEITZA

6. aldaketa 2014ko aurrekontuan. Behin betiko onespena

Udalak, 2014ko abenduaren 11n egin osoko bilkura arruntean, hasiera batean onetsi zuen Udalaren 2014ko gastuen aurrekontu orokorrean kreditu-transferentzia egiteko espedientea; osotara 4.300 euro egiten du kontu-sail hauetan: 613,2260800 (Kontratua Geserlocalekin), 613,22707 (Katastroko mantentze-lanen kontratua) eta 613,2260801 (Hitzarmena Jabetza Erregistroarekin, gainbalioak kobratzeko). Finantzatuko da 720,60103 kontu-sailari (Industrialdea handitzeko urbanizazioa) kreditu-transferentzia egotziz.

Hasierako onespenaren iragarkia 2014ko 248. Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu zen, abenduaren 22an. Jendaurrean egon bitartean inork alegaziorik aurkeztu ez duenez, behin betiko onetsitzat jo da, Nafarroako Toki Ogasunei buruzko martxoaren 10eko 2/1995 Foru Legea aurrekontuen eta gastu publikoaren alorrean garatzen duen irailaren 21eko 270/1998 Foru Dekretuaren 33. artikuluan xedatuarekin bat. Argitara ematea xedatu da, behar diren ondorioak izan ditzan.

Oteitzan, 2015eko urtarrilaren 13an.–Alkatea, José Ángel Bermejo Berdonces.

Iragarkiaren kodea: L1500436