2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA
2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK
OTEITZA
5. aldaketa 2014ko aurrekontuan. Behin betiko onespena
Udalak, 2014ko abenduaren 11n egin osoko bilkura arruntean, hasiera batean onetsi zuen 2014ko gastuen aurrekontuan kreditu-transferentzia egiteko eta diru-sarrera bidezko kreditua sortzeko espedientea; osotara 14.972,22 euro egiten du 432,1310003 kontu-sailean (Obra eta zerbitzuetako behin-behineko langileen kontratazioa) eta 314,16001 kontu-sailean (Lan-kontratudunen Gizarte Segurantza), eta horiek finantzatuko dira 455 07 kontu-sailaren kargura (Zuzeneko enplegu aktiborako diru-laguntza) eta 720,60103 kontu-sailari (Industrialdea handitzeko urbanizazioa) kreditu-transferentzia egotziz.
Hasierako onespenaren iragarkia 2014ko 248. Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu zen, abenduaren 22an. Jendaurrean egon bitartean inork alegaziorik aurkeztu ez duenez, behin betiko onetsitzat jo da, Nafarroako Toki Ogasunei buruzko martxoaren 10eko 2/1995 Foru Legea aurrekontuen eta gastu publikoaren alorrean garatzen duen irailaren 21eko 270/1998 Foru Dekretuaren 33. artikuluan xedatuarekin bat. Argitara ematea xedatu da, behar diren ondorioak izan ditzan.
Oteitzan, 2015eko urtarrilaren 13an.–Alkatea, José Ángel Bermejo Berdonces.
Iragarkiaren kodea: L1500435