2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA
2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK
OLTZA ZENDEA
Desjabetze prozeduraren hasiera
Udalak 2014ko abenduaren 30ean egin osoko bilkuran, xedapen zatian honela dioen erabakia hartu zuen:
Lehenbizikoa.–Desjabetze espedientea abiatzea, Rosa M.ª Iribarren Arriagak, M.ª Isabel Iribarren Arriagak, Elena Iribarren Arriagak, Juana M.ª Iribarren Arriagak eta M.ª Amparo Santesteban Iribarrenek eskatutakoarekin bat. Guztien helbidea, jakinarazpenetarako, Iruñean da, Iturrama karrikako 25ean, eskuin eskaileran, solairuartean (“Otazu-Vega Abogados” bulego profesionala). Izan ere, ez dute parte hartu nahi Asiaingo S-1 sektoreko UE-1 exekuzio unitateko konpentsazio sisteman, Lurraldearen Antolamenduari eta Hirigintzari buruzko abenduaren 20ko 35/2002 Foru Legearen 162. artikuluan ezarritakoaren babespean.
Bigarrena.–Hasiera batean onestea ukituriko ondasun eta eskubideen zerrenda, delako exekuzio unitateko konpentsazio batzordearen mesede (I. eranskina).
Hirugarrena.–Ondasun eta eskubide horien onura publikoa eta okupatu beharra aitortzea eta deklaratzea.
Laugarrena.–Ukitutako ondasunen eta eskubideen zerrenda hori jendaurrean jartzea 15 egun baliodunean, interesdunek denbora horretan egokiak iruditzen zaizkien ohar edo alegazioak egin eta argitaratutako zerrendako okerrak zuzentzeko behar diren datuak ekar ditzaten, idatziz; horretarako, udal honen bulegoetan eskura izanen dituzte lurzatien planoak.
Borzgarrena.–Erabaki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean, Foru Komunitateko bi egunkaritan eta Udalaren ediktuen oholean argitaratzea.
Seigarrena.–Erabaki hau jakinaraztea Rosa M.ª Iribarren Arriagari, M.ª Isabel Iribarren Arriagari, Elena Iribarren Arriagari, Juana M.ª Iribarren Arriagari, M.ª Amparo Santesteban Iribarreni eta Asiaingo S-1 sektoreko UE-1 exekuzio unitateko konpentsazio batzordeari.
Ororbian, 2015eko urtarrilaren 13an.–Alkate udalburua, Pedro M.ª Azparren Ocaña.
1. ERANSKINA
1.–Asiaingo 10. poligonoko 88. lurzatia
–Azalera: tituluaren arabera, 6.400,00 m²; katastroaren arabera, 6.376,49 m².
–Erregistroko titularra: Rosa M.ª Iribarren Arriaga, M.ª Isabel Iribarren Arriaga, Elena Iribarren Arriaga eta Juana M.ª Iribarren Arriaga.
–Titulartasunaren portzentajea: %25 titular bakoitzak.
–Kargak: kargarik gabea.
–Afektazioa: azaleraren %100.
–Eraikuntzak, instalazioak eta laborantzak: halakorik ez da.
2.–Asiaingo 10. poligonoko 302. lurzatia, 6. azpieremua.
–Azalera: tituluaren arabera, 449 m²; katastroaren arabera, 430 m².
–Erregistroko titularra: M.ª Isabel Iribarren Arriaga, Elena Iribarren Arriaga eta Juana M.ª Iribarren Arriaga eta M.ª Amparo Santesteban Iribarren.
–Titulartasunaren portzentajea: %25 titular bakoitzak.
–Kargak: kargarik gabea.
–Afektazioa: azaleraren %100.
–Eraikuntzak, instalazioak eta laborantzak: halakorik ez da.
Iragarkiaren kodea: L1500548