2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA
2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK
OLTZA ZENDEA
Aldaketa Udal Planean, Ororbiako U.E. 2 unitateari dagokionez
Udalak 2014ko abenduaren 30ean egin osoko bilkuran, xedapen zatian honela dioen erabakia hartu zuen:
Lehena: aldaketa hasiera batean onestea Udal Plan Orokorreko egiturazko determinazioetan, Juan Jesús San Martinek eta Francisco Garcíak sustaturik, Daniel González Garay arkitektoak 2014ko abenduaren 1ean aurkeztutako aldaketa proiektuari jarraikiz.
Aurkeztutako aldaketa Ororbiako 2. exekuzio unitateari dagokio. Haren funtsa da antolamenduz kanpo dagoen erakina finkatzea, eta hiri lurzoru finkatu gabearen kalifikazioa aldatzea, hiri lurzoru finkatua izan dadin.
Hori guztia Lurraldearen Antolamenduari eta Hirigintzari buruzko abenduaren 20ko 35/2002 Foru Legearen 70. artikuluan 79.2.ari buruz xedatuari jarraikiz.
Bigarrena: Udal Plan Orokorrean aldaketa egiteko espediente osoa jendaurrean edukitzea hilabetez, iragarkia Nafarroako Aldizkari Ofizialean eta Nafarroako Foru Komunitatean plazaratzen diren egunkarietan argitaratuta, hirigintzako eta ingurumeneko araudi aplikagarria bete beharrez.
Hirugarrena: erabakitzea bi urtez etetea lurrak birzatitzeko, eraikitzeko eta eraisteko lizentziak ematea, Ororbiako 2. exekuzio unitatearen eremuan.
Laugarrena: jendaurreratzearekin batera, txostenak jasotzea ukitutako kontzejuetatik eta Iruñerriko Mankomunitatetik, planeamendu aldaketak ukitutako udal zerbitzu mankomunatuen gainean. Halaber, Udal Plan Orokorrean hasiera batean onetsitako aldaketa Nafarroako Foru Administraziora igortzea, Nafarroako Gobernuko departamentuen eskumeneko arloen gaineko txostena egin dezan, Lurraldearen Antolamenduari eta Hirigintzari buruzko abenduaren 20ko 35/2002 Foru Legearen 70.8 artikuluan xedatuari jarraikiz.
Borzgarrena: erabaki hau egokiro betearazteko jarduketa guztiak egin beharrez behar diren guztiak egiteko ahalmena ematea alkateari.
Ororbian, 2015eko urtarrilaren 13an.–Alkate udalburua, Pedro María Azparren Ocaña.
Iragarkiaren kodea: L1500541