Iragarkia
15. ALDIZKARIA - 2015eko urtarrilaren 23a
2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA
2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK
ODIETA
Enplegua sustatzeko kontrataziorako diru-laguntzen deialdia, 2015. urterako
Odietako Udalak, 2014ko abenduaren 11n egindako osoko bilkura arruntean, enplegua sustatzeko kontrataziorako diru-laguntzen deialdia onetsi zuen. Deialdiaren testua jarraian azaltzen da:
ENPLEGUA SUSTATZEKO KONTRATAZIORAKO ODIETAKO UDALAK EMANEN DITUEN DIRU-LAGUNTZEN DEIALDIA, 2015. URTERAKO
Oinarri arautzaileak
1. oinarria.–Xedea.
1. Oinarri arautzaile hauen xedea da kontratazioa sustatzeko eta enplegua egonkortzeko pizgarriak ezartzea, horretarako laguntzak eta diru-laguntzak emanez, Odietako udalerrian erroldatutako langabeei lan kontratuak egin diezazkieten, bai enpresek bai banakako enpresaburuek, profesionalek eta/edo autonomoek.
2. Era berean, enplegu autonomoa sortu eta finkatu nahi da, banakako enpresaburu, profesional eta/edo autonomo gisa ezartzen direnei laguntzak eta diru-laguntzak emanez.
3. Bi kasuetan, besteren kontura kontratatzen direnek eta/edo banakako enpresaburu, profesional eta/edo autonomo gisa ezartzen direnek Odietako udalerrian erroldatuta egon beharko dute, laguntzak eskatzen dituzten eguna baino urtebete lehenagotik gutxienez.
4. Deialdi honek indarra hartzen duen egunetik 2015eko abenduaren 31ra bitartean egiten diren ekintzak izan daitezke diru-laguntza hauen xede.
2. oinarria.–Finantzaketa.
1. Oinarri hauetan arautzen diren 2015eko diru-laguntzak 2014ko aurrekontuko kontu-sail honen kargura finantzatuko dira: “Enplegua sustatzeko 2015eko laguntzak” izeneko 1-470 721 kontu-saila. 10.000 euro izanen dira.
2. Ematen diren diru-laguntzen zenbatekoa aipaturiko aurrekontu-aplikazioan erabilgarri dagoen kredituaren mugara bitartekoa izanen da.
3. oinarria.–Laguntzen onuradunak.
1. Oinarri arautzaile hauetan ezarritako laguntzen onuradun izan daitezke: enpresak, edozein forma juridikotakoak, banakako enpresaburuak, profesionalak eta/edo autonomoak, baldin eta kontratatzen badituzte deialdi honen 1.-3 oinarrian aipatu baldintza bete eta Nafarroako Enplegu Zerbitzuko Enplegu Agentzietan inskribatuta dauden pertsonak, betiere oinarri hauetan ezarritako baldintzak betetzen badituzte.
2. Onuradun izan daitezke, orobat, pertsona fisikoak, hau da, deialdi honen 1.-3 oinarriko baldintza bete eta banakako enpresaburu, profesional eta/edo autonomo gisa legez ezartzen direnak, betiere oinarri hauetan ezarritako baldintzak betetzen badituzte.
4. oinarria.–Onuradunek bete beharreko baldintzak.
Deialdi honetako laguntzak jasotzen dituzten enpresek eta pertsona fisikoek (banakako enpresaburuek, profesionalek eta/edo autonomoek) baldintza hauek bete behar dituzte:
a) Tributu arloko betekizunak eta Gizarte Segurantzarekikoak eguneratuak izatea.
b) Arau-hauste oso larrien ondorioz enplegu programen aplikazioaren onuretatik baztertuak ez izatea, Lan arloko Arau-hauste eta Zehapenei buruzko Legearen Testu Bateginean xedatutakoari jarraikiz (abuztuaren 4ko 5/2000 Legegintzako Errege Dekretuaren bidez onetsia).
c) Diru-laguntzei buruzko 38/2003 Lege Orokorraren 13. artikuluan aurreikusitako debekuetako batean ere ez egotea.
5. oinarria.–Onuradunen betebeharrak.
Diru-laguntza hauen onuradunek Diru-laguntzei buruzko azaroaren 9ko 11/2005 Foru Legearen 14.1 artikuluan ezarritako betebehar orokorrak eta deialdi honetan ezarritako gainerakoak bete beharko dituzte.
Gainera, bereziki, diru-laguntza edo laguntza emateko oinarria izan den jarduera egin beharko dute gutxienez ere urtebetez, eta Gizarte Segurantzan edo horren baliokidean kideturik egon. Hori bete ezik, salbu eta onuradunak ezin izan duela bestela jokatu frogatzen duenean, kobratutako diru-laguntzak itzuli beharko dira, aipatu epea bete arte falta den denborari dagokion proportzioan.
6. oinarria.–Bazterketak.
1. Deialdi honetan aurreikusitako laguntzak ez zaizkie hauei aplikatuko:
a) Gizarteratzeko eta laneratzeko zentroak.
b) Estatuko Administrazio Orokorra eta Estatuko Administrazio Orokorraren Antolaketari eta Funtzionamenduari buruzko apirilaren 14ko 6/1997 Legearen III. tituluan eta hamargarren xedapen gehigarrian araututako erakundeak, bai eta administrazio autonomikoak eta toki entitateak eta haien erakunde publikoak ere.
c) Aldi baterako laneko enpresak (ABLE).
d) Edozein motatako administrazio kontzesioak.
2. Honako hauek ez dute diru-laguntzarik jasoko:
a) Langileen Estatutuari buruzko Legeak (martxoaren 24ko 1/1995 Legegintzako Errege Dekretuak onetsitako testu bategina) 2. artikuluan aurreikusten dituen lan harreman bereziak eta legezko beste xedapen batzuetan aurreikusitakoak.
b) Kontratazioaren aurreko hogeita lau hilabetean enpresa, enpresa-talde edo entitate berean kontratu mugagabe baten bidez zerbitzuak eman dituzten langileekin egiten diren kontratazioak. Era berean, baldin eta langileak aurretik lan-harremanak izan baditu onuren eskatzaileak oinordetzan dituen enpresekin, Langileen Estatutuaren Legearen 44. artikuluan ezarritakoaren arabera.
7. oinarria.–Laguntzen metaketa, gehieneko zenbatekoa eta bateraezintasuna.
Diru-laguntzak, bakarrik zein beste diru-laguntza batzuk metatuta, ez du inoiz ere gaindituko lansarien kostuaren %100, gehi pertsona edo entitate enplegu-emailearen konturako karga sozialak edo banakako enpresaburu, profesional eta/autonomo gisa legez ezartzen denaren konturakoak.
Hori dela eta, diru-laguntzarako eskabidearekin batera konpromiso hau aurkeztu behar da: diruz laguntzen den kontratuaren indarraldian muga hori inoiz gainditzen bada horren berri emanen dela.
8. oinarria.–Diru-laguntza jaso dezaketen kontratuak.
1. Langileak besteren kontura kontratatzen direnean, aurreko oinarriak betetzen dituzten langabeen kontratazioak lagunduko dira diruz, betiere enpresaren plantilla osoa handitzen bada kontratazio berriaren eguna baino 6 hilabete lehenago zegoenaren aldean, eta kontratazio horren hasiera eguna deialdi honek indarra hartzen duenetik 2015eko abenduaren 31ra bitartekoa bada. Kontratuak mota hauetako batekoa izan behar du:
a) Kontratu mugagabeak, aldizkako finkoak barne.
b) Langileen Estatutuari buruzko Legearen Testu Bategina onetsi zuen martxoaren 24ko 1/1995 Legegintzako Errege Dekretuaren 15.1 artikuluaren a) eta b) ataletan ezarritako kontratuak, gutxienez ere 6 hilabete irauten dutenak, salbu eta b) atal horretako kontratuak, sektoreko hitzarmenak horretarako aukera ematen ez badu, orduan gutxieneko iraupena hitzarmen horretan ezartzen dena izanen baita; betiere, 6 hilabete iraunen du gutxienez.
Plantilla osoa kontatzean ez dira kontuan hartuko bitarte baterako kontratua duten langileak.
c) Desgaitasuna dutenendako enplegua sustatzeko aldi baterako kontratuak, Hazkundea eta Enplegua Hobetzeari buruzko abenduaren 29ko 43/2006 Legearen lehen xedapen gehigarrian arautzen direnak.
d) Prestakuntzarako kontratuak, enpresek enplegua eskatzen duten langabeei egiten dizkietenak, gutxienez ere 6 hilabete irauten badute eta Langileen Estatutuaren 11.2 a) artikuluak ezartzen dituen baldintzak betetzen badituzte.
2. Aurreko kasuetan lanaldi partzialeko kontratazioak ere sartzen dira, gutxienez ere lanaldiaren %30ekoak badira.
3. Kasuan kasuko hitzarmen kolektiboek eta aplikatu beharreko legediak ezarritako jarraibideen arabera eginen dira kontratazioak.
4. Banakako enpresaburu, profesional eta/edo autonomo gisa legez ezartzen diren pertsona fisikoen kasuan, baldin eta oinarri hauetan ezarritako betebehar eta baldintzak ere betetzen badituzte, diruz lagunduko da jardueraren hasiera edo ezarpena, hain zuzen ere deialdi honek indarra hartzen duenetik 2015eko abenduaren 31ra bitarte gertatzen dena.
9. oinarria.–Laguntzen zenbatekoa.
1. Besteren kontura kontratatzen diren langileen kasuan:
–200 euro hilabetean. Laguntza gehienez ere 2.400 eurokoa izanen da urtean.
2. Banakako enpresaburu, profesional eta/edo autonomo gisa legez ezartzen diren pertsona fisikoen kasuan:
–Gizarte Segurantzari autonomo kuotagatik hilero ordaintzen diotena; gehienez ere 200 euro hilean. Laguntza gehienez ere 2.400 eurokoa izanen da urtean.
3. Lanaldi partzialeko kontratazioak egiten direnean, kontrataturiko langilearen lanaldiaren araberakoa izanen da laguntzen zenbatekoa.
10. oinarria.–Eskatzaileek aurkeztu beharreko agiriak.
a) Eskabidea, Odietako Udalari zuzendua (I. eranskina), datu hauek jasoz: pertsona/entitate eskatzailearen helbidea jakinarazpenak egin ahal izateko eta, ahal dela, telefono bat eta helbidea elektronikoa.
b) Pertsona fisikoen NANaren eta enpresaren IFKren fotokopia, bidezkoa bada.
c) Gizarte Segurantzarekin, Ogasun Publikoarekin eta Odietako Udalarekin dituzten betebeharrak eguneratuak izatearen ziurtagiria.
d) Erantzukizuneko aitorpena, onuradun izateko baldintza orokorrak betetzen direla dioena (II. eranskina).
e) Erantzukizuneko aitorpena, eskatzaileak inolako debeku kausarik ez duela dioena (III. eranskina).
f) Beste erakunde publiko edo pribatu batzuei xede bererako eskatutako diru-laguntzen zerrenda. Eskatutako diru kopurua, entitateen izenak eta emandako diru kopurua zehaztu behar dira. Deialdi honetan parte hartzeko garaian beste erakunde batzuen ebazpenaren zain dauden laguntza eskaeren berri ere eman behar da (IV. eranskina).
g) Helbideratzeko bankuko datuen ziurtagiria.
h) Erroldako ziurtagiria, kontratatu beharreko pertsonarena edo banakako enpresaburu, profesional eta/edo autonomo gisa legez ezarriko den pertsonarena.
j) Egoitza baimena, atzerriko egoiliarren kasuan.
j) Langabeak kontratatzeari dagokion diru-laguntza eskatzen denean, TC2 eredua (enpresako langileen kopurua) eta diru-laguntzaren xede den lan kontratua.
k) Banakako enpresaburu, profesional eta/edo autonomo gisa legez ezartzeari dagokion diru-laguntza eskatuz gero, Gizarte Segurantzaren barnean Autonomoen Araubide Berezian alta eman izanaren ziurtagiria eta Jarduera ekonomikoen zergan alta eman izanaren ziurtagiria.
l) Hala behar denean, kasuan kasuko betebeharren ordainagiriak (TC2, autonomoen kuotak etab.).
Diru-laguntza lortzeko aurkezten diren faktura edo hartu-agiri guztiek aldez aurretik ordainduta egon behar dute. Epeka zatituta badaude, ezarritako epeen barneko data dutenetarako emanen da diru-laguntza.
Odietako Udalak edozein dokumentazio eskatzen ahalko du, argigarria bada edo espedientea ebazteko interesekoa.
11. oinarria.–Eskabideen akatsak zuzentzea.
Deialdi honetan eskatzen diren dokumentu eta frogagirietakoren bat aurkezten ez bada, espedientea tramitatzen ari den organoak pertsona edo entitate interesdunari jakinaraziko dio hamar egun naturaleko epea duela agiri horiek aurkezteko, eta ohartaraziko zaio hori egin ezean eskabidea tramitatzeko eskubidea galduko duela eta besterik gabe eskaera artxibatu eginen zaiola.
12. oinarria.–Epea, instrukzioa, tramitazioa eta ebazpena.
1. Eskaerak aurkezteko epea deialdi honek indarra hartzen duen egunean hasi eta 2015eko abenduaren 31n bukatuko da.
Eskaerak deialdi honen eranskinean ageri diren eredu normalizatuak erabiliz aurkeztuko dira, eta udal bulegoetan eskuratzen ahalko dira. Deialdi honen 10. oinarrian aipatzen diren agiriak erantsiko zaizkie eskabideei.
2. Prozedura alde batek eskaturik hasiko da; hala, pertsona edo entitate interesdunak Odietako Udalera eskaera igorriko du eta bertako erregistroan aurkeztuko da.
Halaber, Herri Administrazioen Araubide Juridikoari eta Administrazio Prozedura Erkideari buruzko azaroaren 26ko 30/1992 Legearen 38.-4 artikuluan ezarritako moduetako edozeinetan aurkezten ahalko da.
3. Deialdi honetan ezarritako diru-laguntzak banakako ebaluazioaren araubideari loturik tramitatuko dira, eta hartan eta haren oinarrietan ezarritako prozedurari jarraikiz.
Eskaerak Odietako Udaleko Erregistro Orokorrean zein hurrenkeratan aurkezten diren, horren arabera ebatziko dira beti.
4. Diru-laguntzak emateko prozeduraren instrukzioa eta tramitazioa Udaleko Idazkaritzari dagozkio eta ebazpena, berriz, alkate udalburuari. Kasuan kasuko batzordeak jarraipena eginen du.
5. Odietako Udalak aurkezten den eskaera behar bezala baloratu eta ebazteko behar dituen argibide osagarri guztiak eskatzen ahalko ditu.
6. Odietako alkate udalburuak ebatziko du diru-laguntza eman ala ukatzea. Ebazpen hori gehienez ere hilabetean eman eta jakinaraziko da, eskaera, tramitatzeko, udal erregistroan sartzen denetik hasita. Epe hori ebazpen espresik jakinarazi gabe bukatzen bada, ulertuko da aurkeztutako eskaera administrazioaren isiltasunaren bidez ezetsi dela.
Odietako Udalak, diru-laguntza ematea onartu ondoren, ordaintzeko erabakia hartuko du, 15. oinarrian ezartzen den moduan.
7. Laguntza ukatzen duen ebazpenaren kontra eta, hala denean, laguntza eskaerari buruzko ustezko ezespenaren kontra, deialdi honen 21. oinarrian agertzen diren errekurtsoak aurkezten ahalko dira.
13. oinarria.–Diru-laguntza emateko ebazpenaren aldaketa.
Diru-laguntzak emateko kontuan izan diren baldintzak aldatzen badira, edo Estatuko edo atzerriko beste administrazio edo erakunde publiko zein pribatu batzuek ematen dituzten diru-laguntzak edo laguntzak batera lortzen badira, diru-laguntza emateko ebazpena aldatzen ahalko da.
14. oinarria.–Onuradunen berariazko betebeharrak.
1. Diru-laguntza jasotzen duen enpresak gutxienez ere urtebetean kontrataturik eduki beharko du langilea, laguntza edo diru-laguntza eskatzen duen egunetik hasita, bidezkoak diren legezko beharkizun guztiak betez.
Dena den, diruz lagundutako kontratua duen langileak enpresa uzten badu, enpresak aukera izanen du haren lekuan beste langile bat, deialdiko baldintzak betetzen dituena, jartzeko hilabeteko epean gehienez, eta horren berri eman beharko dio Odietako Udalari, kontratu berria egiten duenetik hamabost egun iragan baino lehen.
2. Banakako enpresaburu, profesional eta/edo autonomo gisa legez ezartzen diren pertsona fisikoak, diru-laguntza jasotzen badute, behartuta egonen dira jarduera ekonomikoan alta emanda egotera, bidezkoak diren legezko beharkizun guztiak betez, urtebetean gutxienez, laguntza edo diru-laguntza eskatzen duen egunetik hasita.
3. Aurreko ataletan ezarritakoa betetzen ez bada, itzuli egin beharko da jasotako diru-laguntza.
15. oinarria.–Ordainketa.
Odietako Alkatetzak ebazpen baten bidez laguntza edo diru-laguntza ematea onartu eta kopurua finkaturik, hilabetez hilabete ordainduko da hainbanaturik, pertsona edo entitate onuradunak honako agiri hauek aurkeztu ondoren:
–Langile kontratatuen izen zerrenda (TC2), besteren kontura kontrataturiko langileen kasuan, eta ordainagiria.
–Autonomoen Araubide Bereziko hileko kuota ordaindu izanaren frogagiria.
16. oinarria.–Diru-laguntzak itzultzea.
1. Deialdi honetan laguntzak eskuratzeko ezarri diren betebehar eta/edo baldintzetakoren bat betetzen ez bada, jasotako zenbateko osoa edo zati bat itzuli egin beharko da, eta berandutza interesak ordaindu, diru-laguntzaren ordainketa egunetik itzuli beharra ezartzen den egunera bitarte.
2. Diru-laguntzak itzultzeko prozedura: Herri Administrazioen Araubide Juridikoari eta Administrazio Prozedura Erkideari buruzko azaroaren 26ko 30/1992 Legearen VI. tituluan ageri diren administrazio prozeduren xedapen orokorrek ezarritakoa.
17. oinarria.–”De minimis” araubidea.
Laguntza hauek “de minimis” araubidearen pean daude, Europako Batzordeak abenduaren 15ean emandako 1998/2006 Erregelamenduan xedaturiko baldintzetan (erregelamendu hori Itunaren 87. eta 88. artikuluak “de minimis” laguntzei aplikatzeko moduari buruzkoa da) eta Batzordearen 2009/-C16/01 Komunikazioan ezarritako baldintzetan (komunikazio horretan Estatuko laguntzei aplikatzen ahal zaien Europar Batasuneko aldi baterako esparrua ezartzen da, gaur egungo krisi ekonomiko eta finantzarioaren garaian finantziazioa lortzen laguntzeko). Horien ondorioz, enpresa batek gehienez ere 100.000,00 euroko laguntza jaso dezake hiru urtean, lehen aldiz eman zitzaionetik.
18. oinarria.–Publizitatea.
Pertsona edo entitate onuradunek jarduketak sustatu eta zabaltzeko egiten dituzten adierazpen guztietan Odietako Udalak diruz lagundu dituela agertu beharko da.
Odietako Udalak, berriz, emandako diru-laguntzen zerrenda argitaratzen ahalko du bere web orrian eta/edo udalaren informazio aldizkarian.
19. oinarria.–Zehapen prozedura.
Dirua itzultzeko espedientearen tramitazioaren ondorioz sumatzen bada Diru-laguntzei buruzko azaroaren 9ko 11/2005 Foru Legean zehazten diren arau-hausteetako bat izan dela, foru lege berean ezarritako prozedurari jarraikiko zaio.
Orobat, laguntza edo diru-laguntza eskatu duen pertsonak edo entitateak aurkeztutako agirietan funtsezko irregulartasuna dagoela antzematen baldin bada, emandako diru-laguntza ezeztatu eta kobratutako zenbatekoa itzultzeko eskatzen ahalko da.
20. oinarria.–Aplikatu beharreko araudia.
Oinarri arautzaile hauetan xedaturik ez dagoen guztian, Diru-laguntzei buruzko azaroaren 9ko 11/2005 Foru Legeari lotuko zaio.
21. oinarria.–Errekurtsoak.
Deialdi honen aurka, baita oinarri hauen aurka eta horiek betearazteko hartzen diren administrazio ebazpenen aurka ere, errekurtso hauetako edozein aurkeztu ahalko da, aukeran:
a) Berraztertzeko errekurtsoa, administrazio egintzaren egile den organoari berari zuzendua, hilabeteko epean, errekurritzen den egintza jakinarazi edo, bestela, argitara eman eta biharamunetik hasita.
b) Gora jotzeko errekurtsoa, Nafarroako Administrazio Auzitegiari zuzendua, hilabeteko epean, errekurritzen den egintza jakinarazi edo argitaratzen denetik hasita.
c) Administrazioarekiko auzi-errekurtsoa, Iruñeko Administrazioarekiko Auzien Epaitegiari zuzendua, bi hilabeteko epean. Errekurritzen den egintza jakinarazi edo argitaratu eta biharamunean hasiko da epe hori.
22. oinarria.–Indarra hartzea.
Laguntzen deialdi honek Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunean hartuko du indarra. Era berean, Odietako Udalaren eta ibarreko kontzejuen iragarki oholean argitaratuko da.
Erripan, 2014ko abenduaren 11n.–Alkatea, Alberto Urdaniz Elizondo.
ENPLEGUA SUSTATZEKO KONTRATAZIORAKO ODIETAKO UDALAK 2015. URTEAN EMANEN DITUEN DIRU-LAGUNTZAK ESKURATZEKO ESKABIDEA
Entitate eskatzailearen edo autoenpleguko proiektuaren datuak:
IFZ | Izena edo sozietatearen izena: | ||
EJSN (jarduera letraz): | EJSN ZK.: | ||
Helbidea: | Herria: | Posta kodea: | |
Telefonoa: | Helbide elektronikoa: | Gizarte Segurantzako kotizazio kontua: | |
Legezko ordezkariaren edo ahalordearen datuak:
Izen-deiturak: | Telefonoa: | Helbide elektronikoa: |
Eskabideari buruzko zalantzak argitzeko pertsona:
Izen-deiturak: | Telefonoa: | Helbide elektronikoa: |
Enpresako plantillaren edo autoenpleguko proiektua osatzen duten pertsonen datuak:
FINKOAK | EZ FINKOAK | BITARTEKOAK | GUZTIRA | |
Kontratua hasi aurreko hilabetean | ||||
Kontratazio berriaren kontratuaren hasiera datan |
Kontratu mota:
Kodea | Izena: | Lanaldiaren %: | Kontratuaren erregistro zk.: | ||
Aplikatzen ahal den hitzarmena: | Eskaintza generikoaren erregistro zk.: | ||||
Langilearen edo autoenpleguko proiektuaren datuak:
Lehen deitura: | Bigarren deitura: | Izena: | ||||
IFZ | Jardueraren hasiera eguna: | Adina: | Sexua (G/E): | Herria: | Posta kodea: | |
Enplegu agentziako inskripzio eguna: | Enplegu agentzia: | Oinarrizko errentaren hartzailea? (Bai/Ez) | ||||
Behean sinatzen duenak, bere izenean edo ordezkatutako entitatearen izenean (ezabatu behar ez dena), eskaera aurkezten du Odietako Udalari zuzendua, egintza horren ondorio guztiak bere gain hartuz, eta ziurtatzen du emandako datu guztiak egiazkoak direla.
Erripan (Odieta ibarra), 2015eko .................aren ......(e)(a)n
(Eskatzailearen sinadura)
Eskabidearekin batera aurkeztu beharreko agiriak
a) Pertsona fisikoen NANaren eta enpresaren IFKren fotokopia, bidezkoa bada.
b) Gizarte Segurantzarekin, Ogasun Publikoarekin eta Odietako Udalarekin dituzten betebeharrak eguneratuak izatearen ziurtagiria.
c) Erantzukizuneko aitorpena, onuradun izateko baldintza orokorrak betetzen direla dioena (II. eranskina).
d) Erantzukizuneko aitorpena, eskatzaileak inolako debeku kausarik ez duela dioena (III. eranskina).
e) Beste erakunde publiko edo pribatu batzuei xede bererako eskatutako diru-laguntzen zerrenda. Eskatutako diru kopurua, entitateen izenak eta emandako diru kopurua zehaztu behar dira. Deialdi honetan parte hartzeko garaian beste erakunde batzuen ebazpenaren zain dauden laguntza eskaeren berri ere eman behar da (IV. eranskina).
f) Helbideratzeko bankuko datuen ziurtagiria.
g) Erroldako ziurtagiria, kontratatu beharreko pertsonarena edo banakako enpresaburu, profesional eta/edo autonomo gisa legez ezarriko den pertsonarena.
h) Egoitza baimena, atzerriko egoiliarren kasuan.
i) Langabeak kontratatzeari dagokion diru-laguntza eskatzen denean, TC2 eredua (enpresako langileen kopurua) eta diru-laguntzaren xede den lan kontratua.
j) Banakako enpresaburu, profesional eta/edo autonomo gisa legez ezartzeari dagokion diru-laguntza eskatuz gero, Gizarte Segurantzaren barnean Autonomoen Araubide Berezian alta eman izanaren ziurtagiria eta Jarduera ekonomikoen zergan alta eman izanaren ziurtagiria.
k) Hala behar denean, kasuan kasuko betebeharren ordainagiriak (TC2, autonomoen kuotak etab.).
Diru-laguntza lortzeko aurkezten diren faktura edo hartu-agiri guztiek aldez aurretik ordainduta egon behar dute. Epeka zatituta badaude, ezarritako epeen barneko data dutenetarako emanen da diru-laguntza.
Odietako Udalak edozein dokumentazio eskatzen ahalko du, argigarria bada edo espedientea ebazteko interesekoa.
I. ERANSKINA
Bestelako laguntzei buruzko aitorpena
Honez landa, entitateak xede bererako bestelako diru-laguntzarik eskatu edo eskuratu du edozein administrazio, ente publiko nahiz pribatutatik? Bai Ez.
Erantzuna baiezkoa bada, adierazi beharko da zer laguntza mota den, zer erakundek emana, zenbatekoa eta data:
LAGUNTZA | EMAN DUEN ERAKUNDEA | ESKATUTAKO ZENBATEKOA ETA DATA | ESKATUTAKO ZENBATEKOA ETA DATA |
Honez landa, entitateak azkeneko hiru urtean “de minimis” araubideko laguntzarik edo diru-laguntzarik eskatu edo eskuratu du, jarduera honetarako edo beste baterako? Bai Ez.
Erantzuna baiezkoa bada, adierazi beharko da zer laguntza mota den, zer erakundek emana, zenbatekoa eta data:
LAGUNTZA | EMAN DUEN ERAKUNDEA | ESKATUTAKO ZENBATEKOA ETA DATA | ESKATUTAKO ZENBATEKOA ETA DATA |
............................. jauna/andrea naizen honek (IFZ ..........................), ..................... ordezkatuz, honako honen bidez:
ADIERAZTEN DUT:
Egiazkoa eta osoa dela aitorpen honetako informazioa.
Orobat, hitza ematen dut Udalari emanen diodala, 15 egun baino laburragoko epean eskabide honen egunetik aitzina, xede bererako aurkezten ditudan eskabide berrien berri, baita jarduera honetarako nahiz bestetarako “de minimis” araubidean aurkezten direnen berri ere.
Halaber, diru-laguntzaren zenbatekoa, bakarka edo metaturik, soldataren kostua gehi enplegatzailearen bizkar dauden karga sozialak baino gehiago bada, entitateak hitza ematen du muga hori gainditu dela aditzera emanen duela, diruz lagundutako kontratu aldian edozein unetan gertatu ere.
..............(e)n, 2015...(e)ko .................aren ......(e)an
(Sinatua)
II. ERANSKINA
Deialdiaren 4. oinarriaren b) eta c) ataletan onuradunen gain ezartzen dituen betebeharren gaineko aitorpena
............................. jauna/andrea naizen honek (IFZ .........................), ..................... ordezkatuz, honako honen bidez:
ADIERAZTEN DUT:
Egiazkoa eta osoa dela aitorpen honetako informazioa.
Artikulu horrekin bat, adierazten dut ordezkatzen dudan entitatea ez dagoela inguruabar hauetako bakar batean ere:
a) Epai irmoan ezarritako kondenaren ondorioz diru-laguntza edo laguntza publikoak lortzeko gaitasunaz gabeturik.
b) Konkurtso baten deklarazioa eskatua izatea, ezein prozeduratan kaudimengabea deklaratua izatea, konkurtso baten partaide deklaratua izatea, esku-hartze judizialaren mende egotea eta Konkurtsoei buruzko Legearen bidez ezgaitua egotea, konkurtsoa kalifikatzen duen epaian finkatutako ezgaitasun aldia bukatu gabe dela.
c) Administrazioarekin izenpeturiko edozein kontratu bukatutzat ematera behartua izatea, kausaren batean erruduntzat joa izateagatik.
d) Pertsona fisikoak, merkataritza sozietateen administratzaileak edo beste pertsona juridiko batzuen legezko ordezkariak indarra duen araudian ezarritako bateraezintasunetakoren bat izatea.
e) Egoitza fiskala erregelamendu bidez paradisu fiskaltzat jotako herrialde edo lurralde batean izatea.
f) Epai irmo baten bidez zehatua izatea diru-laguntzak jasotzeko aukera galtzera, tributuei buruzko legeria orokorrean ezarritakoaren arabera.
Orobat, adierazten dut ordezkatzen dudan entitatea ez dela baztertua izan arau-hauste oso larrien ondorioz enplegu programen aplikazioaren onuretatik, Lan Arloko Arau-hauste eta Zehapenei buruzko Legearen Testu Bateginean xedatutakoari jarraikiz (abuztuaren 4ko 5/2000 Legegintzako Errege Dekretuaren bidez onetsia).
..............(e)n, 2015...(e)ko .................aren ......(e)an
(Eskatzailearen sinadura)
III. ERANSKINA
Deialdiaren oinarrietan ezarritako bazterketen gaineko aitorpena
............................. jauna/andrea naizen honek (IFZ .............................), ..................... ordezkatuz, honako honen bidez:
ADIERAZTEN DUT:
Egiazkoa eta osoa dela aitorpen honetako informazioa.
1. Kontratazioak ez die eragiten sozietate forma juridikoa duten entitate edo enpresetako enpresaburuen edo enpresa kontrolatzen dutenen, zuzendaritzako karguak betetzen dituztenen edo administrazio organoetako kide direnen ezkontideei, aurrekoei, ondorengoei eta ezkontza edo odol bidezko bigarren mailara bitarteko beste ahaideei, ezta azken horiekin egiten direnei ere.
2. Kontratatu den langileak ez du, kontratazioaren aurreko hogeita lau hilabeteetan, zerbitzurik egin enpresa, enpresa-talde edo entitate berean, kontratu mugagabe baten bidez, eta ez du aitzinetik lan harremanik izan onuren eskatzaileak oinordetzen dituen enpresekin, Langileen Estatutuari buruzko Legearen 44. artikuluan ezarritakoaren arabera.
..............(e)n, 2015...(e)ko .................aren ......(e)an
(Eskatzailearen sinadura)
Iragarkiaren kodea: L1417698
Sarbidea
Nafarroako Aldizkari Ofiziala
Paseo Pablo Sarasate, 38, 2.º izda.
31001 - Iruña
848 42 12 50
