2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA
2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK
NABASKOZE
Oihan enkantea (beherapenarekin)
Kontzejuak, gutun-azal itxiaren bidezko enkante publikoa eginen du ondoko oihan aprobetxamendua saltzeko:
Lote bakarra. 2.995 ler gorri, 2.358 m³ zur eta 262 m³ enbor txiki egiten dutenak.
Biodibertsitatea Zaintzeko Zerbitzuaren ekainaren 20ko 426/2014 Ebazpenaren bidez baimendua. Los Faulos eta La Cruceta alderdietan dago, PEFC oihan ziurtagiria du.
Hasierako prezioa: 56.549 euro (beherapenarekin), BEZa kanpo.
Baldintza-agiria: interesdunen eskura dago Nabaskozeko Kontzejuko Idazkaritzan.
Eskaintzak aurkezteko tokia eta epea: Nabaskozeko Kontzejuko Idazkaritzan, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita hamaborzgarren egun balioduneko 12:00ak arte.
Nabaskozen, 2015eko urtarrilaren 13an.–Kontzejuko burua, Mercedes Rodrigo Inchusta.
Iragarkiaren kodea: L1500416