1. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA
1.7. BESTELAKOAK
EKONOMIA, OGASUN, INDUSTRIA ETA ENPLEGU DEPARTAMENTUA. Iragarkia, ondasun higiezinak esleipen zuzenaren bidez besterentzeko.
Iruñeko Tafalla kaleko 8ko atikoa esleipen zuzenaren bidez besterentzeari dagokionez (2014ko 246. Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu zen, 2014ko abenduaren 18an), iragarki honen bidez aditzera ematen zaie interesatuei zuzeneko esleipena 2015eko urtarrilaren 27an eginen dela, 09:00etan, 62.000 euroan gutxienez. Eskaintzak aurkezteko epea urtarrilaren 26ko hamalau eta erdietan bukatuko da.
Ondasunen besterentzea arautuko duten baldintzak aipatu Nafarroako Aldizkari Ofizialean ezarritakoak dira.
Zuzeneko esleipenean parte hartzeko, gutxieneko eskaintzaren %20ko berme gordailua egin beharko da, hau da, 12.400,00 eurokoa, Nafarroako Foru Komunitatearen alde, bankuak libratu edo adostutako txeke baten bidez.
Argibide gehiago nahi izanez gero, harremanetan jarri Derrigorrezko Diru-bilketaren Ataleko langileekin (telefono zk.: 848-427235, posta elektronikoa: ygalloec@cfnavarra.es).
Iruñean, 2015eko urtarrilaren 16an.–Derrigorrezko Diru-bilketaren Ataleko burua, Juana Larumbe Sola.
Iragarkiaren kodea: F1500807