2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA
2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK
MÉLIDA
Aldaketa puntuala, Udal Planeko determinazio xehakatuetan. Hasierako onespena
Melidako Udalak, 2014ko abenduaren 31n egin bilkuran hartutako erabakiaren bidez, aldaketa xehakatua hasiera batean onetsi zuen Melidako Udal Planean, Pedro Miguel Escudero Tapizek eta Alfonso Estarriaga Jiménezek sustaturik, 2. poligonoko 229. lurzatiko kanpo lerrokadura aldatu beharrez, Melidako U.C.-2.2ko hiri lurzoru finkatuan.
Argitara ematen da, 35/2002 Foru Legearen 79 eta 74. artikuluei jarraituz, hilabeteko epean interesdunek espedientea aztertu eta bidezkoak iruditzen zaizkien alegazioak aurkez ditzaten, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik aitzina.
Melidan, 2014ko abenduaren 31n.–Alkatea, José María Sesma Aznárez.
Iragarkiaren kodea: L1500502